Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
elektrogailu (ETCn 33 agerraldi; orobat elektragailu ETCn 8 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian etxetresna elektriko agertzen da) iz elektrotresna. ik elektrotresna; elektrodomestiko.
Papera, kristala, olioa, elektrogailuak... material horiek bereiztuta tratatzen dira, bakoitza bere plantan. Berria - Euskal Herria 2004-05-21
Argiak eta irratia bat-batean piztu ziren, eta berriro, sukaldetik elektragailu berpiztu berrien jeneradoreak txistuka hasi ziren. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 18. orr.
Elektrogailuen hizkera ere ulertzen duela iruditzen zaio bati azkenean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 128. orr.
Aire konprimatua eta metanol/etanol nahastean oinarritutako sistemak, esaterako, erabiltzen dira etxeko elektrogailu txikietan eta erregai-pila txikietan. Berria - Gaiak 2004-06-03