Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ejertzito (ETCn 486 agerraldi; cf armada ETCn 51.724 agerraldi; orobat ejerzito ETCn 252 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian armada eta gudaroste agertzen dira) 1 iz armada. ik gudaroste.

Biba Frente Popularra! Hil bedi Ejertzitoa!  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 34. orr.

Hona etorri den ejertzitoak, ez digu beste biderik uzten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 92. orr.

Nazioaren egoerarekin kezkaturik zeuden, ejerzitoko beste ofizial eta azpiofizial asko bezala.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 85. orr.

Dantzariek lerroak osatzen dituzte eremu soildu batean, ejertzitoak balira bezala.  Berria - Kultura   2004-09-12

Bere ejerzitoa itsasertzera gidatu eta zera esan zuen gero, dena broma zela, arerioa asmatu egin zuelako.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 35. orr.

Afrikako ejertzitoa gobernuaren kontra errebelatu zela entzuten zen philips irratiaren parteetan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 17. orr.

Jakizu gure ejertzitoaren eta neronen babes osoa duzula une latzotan, ausarta baitzen galdu dugun soldadua, zure semea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 133. orr.

Liburuaren hasieran, protagonista, Hazel Motes, etxera itzultzen da ejertzitoan ibili ondoren.  Berria - Kultura   2006-02-14

Gertatu dena da "zahar"etako bakan batzuk, ezer egin gabe egotez aspertuta, tiroka ekin diotela kaskamotz koadrila baten kontra, eta ejerzito oso bat izan, ezustean, hura.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 143. orr.

Ejertzitoa kanpora.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Betiko jarrera, aldiz, Ejertzito Erregularretara ez bolondres, baizik ordainduta eta lanbidea zen aldetik joatea izan da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 61. orr.

Berorren hotela Espainiako ejerzito nazionalarena da orain." Gerra zibilean Ejertzito Gorriaren aurka parte hartutakoak igandero bildu eta mezatara joaten ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.

Ejertzitorik indartsuen eta hobekien prestatuek ere noizbehinka bake elkarrizketak izaten dituzte.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 64. orr.

Espainiar ejertzitoak eginiko praktika militarrak izan genituen Euskal Herrian.  Berria - Kultura   2004-09-25

Egunkariek esaten zuten iparramerikar ejertzitoak urtean hogei mila gerra operazio egiten zituela Vietnamgo lurretan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 367. orr.

3 irud/hed

Langabezia eta erreserba ejertzitoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 118. orr.

Zenbaiten ustez [...] asetasunaren kultura dago langabeziaren kontrako benetako neurriak ezartzearen kontra (bestela esanda, erreserba ejertzitoa mantentzearen alde).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 125. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus