Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

armada (ETCn 64.348 agerraldi) 1 iz gerra batean elkarrekin gudukatzen diren gudari taldeen multzoa; Estatu baten gudari taldeen multzoa. ik gudaroste.

Ontziko sotoetan bazen non egon, hartu gabe baikenituen armada abiatzean eraman beharreko gaiak,eta lehorrera bizkor hustua, aldiz,aldean ekarria genuen zama.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 138. orr.

Hori ez da oraingo kontua, eta amaitzen hasi zen guk gure beharrak bete genituenean armadako aitzindariekin, gure ondotik etorritako zu bezalako gazteak kuarteletara joan beharrean etxean gelditzen hasi zirelako.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 29. orr.

Armadan ofizier, fede onez, behar baitzuen apez batek arduradun izan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 124. orr.

Armadetako legeek ere ez dute tortura beharrezkoa ikusi, nahiz eta haiek nazioetako zaborrez osatuak egon gehienbat, eta horregatik iruditu beste inon baino erabilgarriago izan behar zukeela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 58. orr.

Frantziako Armadak hutsarazi herrietatik ekarririkoak oihalezko dendetan bizi dira.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 47. orr.

Gogoratu zitzaion lotinant batek narratu ziola euskaldunek Alemaniako armadaren lau kide harrapatu zituztela Otxandio aldean egun batzuk lehenago.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 89. orr.

Isil-isilik egon zen Durruty hasi zelarik erabaki horrek ekarriko zituen arazoen lerrokatzen; alde batetik nobleziaren, eta bestetik, agintari gehienak jatorriz klase sozial horretakoak zituen armadaren oposaketa orokorra, kapitalaren atzerriratzeko arriskua.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 43. orr.

Halaxe dio bere lagun eta itzultzaile Monika Zgustovák: "Beldurra zion amerikarren edo errusiarren armadak bere herria askatu eta unibertsitateetako ateak irekitzen zituzten uneari, hainbeste gorrotatzen zuen karrera egiten segitu behar zuelako".  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 7. orr.

Bigarren berria Palestinan bertze sei lagun gehiago hil ditu Israeldar armadak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 8. orr.

Pentsatu nuen zein dotore, zangar eta kementsu ziruditen gizonezko haiek beren uniforme distiratsuak jantzita; eta, zer-nola miretsiko ninduen Mollyk, eta beharbada, maitatuko ere, armadan sartu eta uniforme gorrimin eskarlata-kolore hura jantzita ikusten baninduen; zein harro sentituko ziren ama, eta Big Joe ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 98. orr.

Handik lau urtera armada utzi zuenean, gradudunez beherako zenbait kreditu eskuratu zituen Chicagoko De Paul unibertsitatean, baina unibertsitatean ikasteko bere buruari ordurako zaharregi iritzi eta hiru seihileko egin ondoren utzi egin zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 42. orr.

Ezagutzen ditut aitaren gudakide ohiak, Ministerioko kargudunak eta armadako zakurtzarrak, dirua eta apeta nahikoa izango luketenak halako margolana beren saloi pribatuetan esekitzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 56. orr.

Baina armadak bedeinkatzen ditu gerlara doazelarik, te deuma kantatzen duzue zeuen armek milaka kubatar akabatzen dituztenean...  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 118. orr.

Berak armaden aurrerabidea jarraitzen zuen sukaldean eskegitako mapa batean, aldizkari pikaroak bazirela jakin zuen eta zinera joaten zen Y... ra.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 24. orr.

Faxistak Obaban sartu zirenean - esan zuen -, nire kide guztiek mendira jo zuten Agirreren armadarekin bat egiteko asmoz, baina nik Obaban bertan jarraitu nuen Alderdiak agindu hori eman zidalako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Baina, aurrean ez zaitudan leku orotan zure armadako zelatariak atzematen ditut, itxura xarmangarriz jantzirik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 138. orr.

Muggleen xakea bezalakoxea zen, baina hemen irudiak biziak ziren, eta horregatik guduan armadak zuzentzea bezala zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 179. orr.

'Gauza sinplea da,' dio Arantxak. 'Zorioneko errepublika honetan armadaren baten babesa behar duzu'.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 297. orr.

-Agitadore edo nahaslea -gogoratzen ari nintzen-, finantzaria, herriko batzordeko partaidea, asaldaria, armadaren izen onaren zikintzailea, milizianoa, salataria, medikua frontean, propaganda zabaltzaile zorrotza eta zinikoa...  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 183. orr.

Pertsia, Lud eta Put herrialdeetako gerlariak zeneuzkan zeure armadan, babeski eta buru-oskolak zintzilikatuz apaintzen zintuzten.  Elizen arteko biblia   Ez 27,10

Armadako kaporalak eta moja andanak ageri ziren aza mendien inguruan; eta ikastetxeetako sukaldariek usainka ziharduten, mauka ederrik aurkitu nahian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.

Neurri horri esker, ezin zen oasietan babestu inongo armadarik edo gerlaririk.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 127. orr.

Milaka milioi gastatzen ditugu armetan eta armadak eta politikari ustel eta ezgauzak mantentzen, baina ez dugu ez aurrekonturik ez giza baliabiderik erabiltzen bizitzako arlo oinarrizkoenetako batean, hau da, gure sexualitatean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 86. orr.

Enperadorearen soldado bat armadatik herrirat itzultzen da zonbait egunendako.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 38. orr.

Eztabaidarako arrazoia politikoa izan ohi zen gehienetan; don Pedrok iraultzaileei iseka egiten zien, haientzat zituen mespretxu eta irain guztiak, eta burgesiari, apaizei eta armadari iseka eginez erantzuten zion Andresek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.

Parabola bat zen, amaren erreguei jaramonik egin gabe armadan izena ematea erabakitzen duen nerabe bati buruzkoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 74. orr.

->00AinP01¬135<-Alta Napoleonen armadek Filosofoen Argien izenean nahi omen zuten Espainia menperatu.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 219. orr.

2 (izenondoekin)

Guretzat miresgarria zen armada ulertezin hura.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 59. orr.

-Hilabetean behin aurkeztu behar izaiten zuen Donibane Lohizunen, armada alemanaren egoitza nagusian, Hôtel de la Poste etxean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 39. orr.

Britainiar armada kolonialeko kapitainen antzeko jantzia zuen soinean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 17. orr.

Hamasen arabera "armada sionistak porrot egin du leku guztietan".  Berria - Mundua   2004-10-17

Taula gainean, aurrez aurre ziren gure bi armada koskorrak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 57. orr.

Eta mutiko txikiari istorio zaharrak berrituko zizkioten, armada arrotzaren etorreraren eta desmasien berri ematen zutenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 33. orr.

Mexikotik irten gabe, bada Chiapasen talde paramilitar bat, Armada Zapatistaren kontra egitea duena xede.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 8. orr.

"Filosofoek" osatzen zuten gutxiengo ilustratuaren armada txiki baina beldurgarria, gutunak trukatuz, areto guztietan elkartuz, esamesa eta liskarretan oparo eta, batik bat, ezaguera eta zorroztasuna arma gisa erabiliz, ezarritako ordenaren aurka.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 185. orr.

Horren ostean metrailadore-tiratzaile sartu zen armada errepublikazalean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 66. orr.

Non dago armada amerikarra eta non dago Roosevelt presidentea?  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 55. orr.

Laster, bere armada handiarekin, Europako beste erreinu edo inperio guztien gainetik Frantziako inperioaren ezartzera lehiatu zen, Madriletik Moskuraino.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 68. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Paretak lauki urreztatuekiko antzinako erretratuz beteak zeuden: bere arbasoen, birbirraitona-amonen, ezagunen, aspaldiko enplegatuen, armada-lagunen, jauregiko antzinako gonbidatu ospetsuen erretratuak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 77. orr.

Ontziaren barneetan, armada agintariak ibiltzen diren lekuetan dena txukun dago, baina ibiltzen ez diren tokietan, ostera, guztia egoera tamalgarri batean dago.  Berria - Mundua   2004-03-24

Zain egongo gara geure armada-sailen buruak muinoetan agertu arte, eta orduan azpiratu egingo ditugu inbaditzaileak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 421. orr.

Arabiarrek K.o. 673-7an Konstantinopla hartzeko ahaleginaren biharamunean, Kristandade Ortodoxoa bere buruaz beste egiteko zorian egon zen, anatoliar armada-gorputz batek eta beste armeniar batek nagusitasunaren bila anaiarteko borrokan hasteko mehatxua egin zutenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 252. orr.

Niri dagokidanez, errege naizen aldetik, berezkoa eta beharrezkoa denez, zuen guztien burua naizenez, armada-zati bat nire aginte zuzenaren pean hartuko dut, Monte da Graçan geldituko denarena, hain zuzen, hantxe paratuko baita kaserna nagusia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 263. orr.

Bizpahiru ilunabar bitxi haietan, aiduru nengoelarik, kolore askotako espainiar armada-zainak ikusi nituen, harresiaren gaineko beren erronda-bidean kanoien artetik ibiltari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 45. orr.

Beinat kasik guardian bermatu zen, armada-nagusiak esku gibelaz jada ez dik balio keinukatzen ziola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 239. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bigarren gerla denboran, Alemanian gatibu egon zen, gune librean bazebilen okupazio armadako buruzagiekin aitak akort eta apart egiten zuela, premian gasnak, ogi zakuak eta oilasko panpoxak Fritz anitzei oparituz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 43. orr.

5 aire armada

Bigarren Mundu Gerra (1939-1945) amaitu eta ia 60 urtera, gatazka hartan RAF Erresuma Batuko Aire Armadak hegazkinetatik ateratako bost milioi argazkik argia ikusi zuten atzo.  Berria - Kultura   2004-01-20

Beste hegazkin alimaleko bat ere badator, Zanbiako aire armadakoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

"Armada, Itsas Armada eta Aire Armadak osatzen dituzten Indar Armatuen zeregina da Espainiaren burujabetasuna eta independentzia babestea, eta eskualde batasuna eta Konstituzioaren legedia defendatzea".  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 106. orr.

Agiriak dioenez, AEBetako Aire Armadak Saudi Arabia eta Kuwaiteko petrolio eraikinei eraso behar zien lehenik, eta ondoren, ziurrenik, Abu Dhabikoetara zuzenduko zen.  Berria - Mundua   2004-01-02

Espainiako Aire Armadako hegazkin batek 1.900 kiloko kaxa bat bota zuen herenegun 21: 42an Cascanten (Nafarroa).  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

6 aireko armada

Ordu batzuk lehenago, Hamaseko bi militante zihoazen auto bat tirokatu zuen Israelgo Aireko Armadako hegazkin batek.  Berria - Mundua   2004-12-29

AEBetako marineekin batera, Silicon Valleyko teknologien segurtasuna bermatzen duen ukabil ikusezina da lurreko, itsasoko eta aireko armada.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 31. orr.

Talde horretako pilotuak Espainiako Aireko Armadako ofizialak direla azpimarratu zuen, eta erakustaldietan ez daudenean C-101 ehiza hegazkinetako pilotu izango direnak trebatzea dela haien egitekoa, "erasorako abioiak gudetan erabil ditzaten».  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Kapitain graduarekin Aireko armadako eskola teknikoko irakasle izendatu zuten.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 9. orr.

7 armada gorputz

Donostiako Itsas Armadako Komandantziatik abiatuta, Espainiako hainbat armada gorputzek Club Nauticorainoko ibilbidea egin zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Arabiarrek K.o. 673-7an Konstantinopla hartzeko ahaleginaren biharamunean, Kristandade Ortodoxoa bere buruaz beste egiteko zorian egon zen, anatoliar armada-gorputz batek eta beste armeniar batek nagusitasunaren bila anaiarteko borrokan hasteko mehatxua egin zutenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 252. orr.

8 armada talde

Bi mila laguneko armada talde errusiar txiki bat, Obi ibaiaren behealdean ikusita, eginahalean zetorren Tomsk aldera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 232. orr.

9 Errusiar Itsas Armada Inperial (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Errusiar Itsas Armada Inperiala Errusiar Inperioko itsas armada izan zen. 1696. urtean formalki sortu zen eta 1917. urteko Otsaileko Iraultzaren garaian eten egin zen arte iraun zuen. ETC-entziklopedia   Errusiar Itsas Armada Inperial, Wikipedia

10 itsas armada

Frantziako Itsas Armadako 11 aditu eta hiru pakistandar hil zituen.  Berria - Harian   2005-03-08

Herriak ateratzen zuen traineru bat, eta itsas armadak bestea.  Berria - Kirola   2004-07-24

Iragan igandean hil zen Buenos Airesen diktadura garaian (1976-1983) Itsas Armadako almirante izan zen Armando Lambruschini, 80 urte zituela.  Berria - Mundua   2004-08-20

Frantziako itsas armadak Angelun duen eremuan iragan da hori.  Herria   2003-03-17

lecher Christian Erresuma Batuko Itsas Armadaren HMS Bounty itsasontziko lehen ofizialaren historia ezaguna da, haren inguruan egin diren filmei esker.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Uhartea, erromatarrez geroztik, inor gabe egon zen mendeetan eta gereziondoak giza eskurik gabe hazi eta zabaldu ziren uharte osoan, nahi eta ahal zuten moduan, txorien eta haizearen laguntzaz ez bestez, baina bertako biztanleek, arrantzatik eta Veneziako Itsas Armadan marinel lanetatik bizi zirenek, uharte gehiena zelaitu zuten, mugatu beraz gereziondoen zabarkeria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

14 Hala, Mausolo hil zenean, bere emazte Artemisa jarri zen erregetzan, eta Rodaskoek, emakume batek Kariako hiri guztien gain agintzen zuelako haserre, itsas armada prestatu zuten eta abiatu ziren erreinua menderatzeko asmotan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1230. orr.

-Ekarri orduan agintari militarren zerrenda, lur - eta itsas armadako urtekaria, eta dauzkazun eskuliburu militar guztiak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 78. orr.

Behin irakurri nuen Itsas Armada Britainiarrak erabiltzen dituen toldo guzti-guztiek hari gorri bat daukatela osagarri, eta horren kariaz inork ez dituela osten, hari gorria salatari bihur daitekeelako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 53. orr.

Pierre Deyon-ek gogorarazten duen bezala, "merkantilista gehien-gehienek bazekiten biztanleria ugaria eta langilea, lur emankorra eta klima egokia, manufaktura eta itsas armada aktiboak zirela aberastasunaren benetako sorburua eta bermea".  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Sortzaileen jaiotzatiko turkiera zen administrazio inperialaren hizkuntza ofiziala, baina otomandar boterearen une gorenean kristau-aroko hamaseigarren eta hamazazpigarren mendeetan padisharen esklabo-etxeko lingua franca serbo-kroaziera zen eta otomandar itsas armadaren lingua franca italiera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Potiomkin bakarrik Tzarraren itsas-armadaren aurka.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 52. orr.

Inork ez bezalako itsas armada duzu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 76. orr.

11 lur armada (corpusean ez dago; ETCn 28 agerraldi)

Infanteria, oro har, borrokan oinez diharduen tropa da; lur-armadaren atala, erasoan lur-eremuak hartzea eta defentsiban lurraldeak mantentzea xede duena.  ETC-entziklopedia   Infanteria, Wikipedia

Antza denez, goi mailako teknologian gehiago inbertitu ahal izateko Lur Armada murrizteko aholkua emango du Defentsa idazkariak.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-05-10

Horrez gain, 2.774 polizia nazional eta Lur Armadako 3.950 kide daude.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-03-21

Lur Armadaren %70k, berriz, Chavezen politika sostengatzen bide du.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-02-22

AVN informazio agentzia militarrak zehaztu duenez, Defentsa ministrorde eta Lur Armadako agintari nagusi Nikolai Kormiltsev jeneralak zuzenduko du ikerketa hau.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-08-20

Aukera guztiak zabalik daudela zehaztu zuen: "Israelgo Lur Armadaren erasoaldi bat barne".  ETC-prentsa   Berria, 2005-12-23

Espainiako Armadako Alcala de Henareseko paraxutista brigada izan ohi da ariketak egiten dituena, tokian tokiko lur-armadako brigaden eta Guardia Zibilaren laguntzaz.  ETC-prentsa   Berria, 2005-10-11

Bruno Cuche Frantziako lur armadaren estatu nagusiko buruak dimisioa eman zuen atzo, eta Nicolas Sarkozy presidenteak onartu egin zuen.  ETC-prentsa   Berria, 2008-07-02

Ergenekon sareko kide ziren ustez, eta aire eta lur armadako hamazazpi jeneral ohi eta itsas armadako lau almirante atxilotu dituzte, besteak beste. ETC-prentsa   Berria, 2010-02-24

9 lurreko armada

Ez, gizona, lurreko armadan, non hobeto, egunen batean handik Leibstandartera jauzi egin nahi badu?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 122. orr.

Eta, beraren titulua lurreko armadari zegokiona zela gogoraturik, ber-bertatik erabaki zuen beste izen bat hartzea, hainbat eredu ospetsuri jarraiki.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.

Bestalde, Espainiako Armadako kapitain Roberto Gonzalezi zigor neurriak jarriko dizkio Lurreko Armadak, Melillako egunkari batean Espainiako egoera politikoa kritikatzeagatik.  Berria - Mundua   2006-01-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus