Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ehiza ez da beti izaten segurua; biltzea, berriz, egonkorragoa eta seguruagoa da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 274. orr.
Alde bakarreko gertakariak ditugu mintzagai, hala nola ehiza, bidelapurreria edo itsaslapurreta, trade-tik baino areago, raid-etik gertuago zeudenak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.
Pashak zaletasun handi bat zuen: ehiza, orein-ehiza. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 32. orr.
Izan ere, mutilak ehiza maite zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 140. orr.
Ehizan zebilen harekin, nahiz ehiza ez duen batere laket. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 211. orr.
-Ehiza, arrantza eta zurruta -esan zuen Roberts jaunak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 141. orr.
Ez dute ehiza debekatu. Berria - Gaiak 2006-01-19
Izan ere, behin baino gehiagotan erran dizut ezen aitari laket baino laketago zitzaiola ehiza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 206. orr.
Zeren eta baitakizu ezen ehiza dabilen lekuetan ehiztaririk onena dela jaun Gezur. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 199. orr.
Vienatik itzuli zenean, ehizara eman zen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.
-Ni ehizara noa, ea zerbait harrapatzen dudan hau ospatzeko. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 121. orr.
Zaldunak ehizara irten zirenean, Ginebra erreginak mezulari bat bidali zion Lanceloti, bere gelara joateko lehenbailehen. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 65. orr.
Hura ez zen ehizarako eskopeta batek egindako zuloa. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 57. orr.
Gizakien bihotzek ere bai baitituzte zirraraz betetako gauak, orein arraren edo otsoaren bihotzean gordetzen den garaipenerako eta ehizarako grinak bezain basatiak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.
Ehizarekin loturikako gaiak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 225. orr.
Uste dut benetan beldurrak, panikoak bultzatzen ninduela ehiza basati hartara. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 224. orr.
Haiengatik bada, berdin izan zintezke zu ere ospetsua edo ehiza larriaren zale bat edo hegazkin supertsonikoetako pilotu. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 81. orr.
Halarik ere, ehiza ugaria zen arren, ez zen beti gauza segura. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 209. orr.
Beren festetan, edo ehiza on baten ondotik, dantza egiten zuten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 562. orr.
Bizitza etengabeko borroka bat dela, ehiza anker bat dela, denak elkar jaten ari garena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 127. orr.
-Primerako gaua isileko ehizan eta arrantzan aritzeko, Tommo -xuxurlatu dit. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 128. orr.
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Hogeita hamar inguru dira iragan urtean Foru Aldundiak isilpeko ehizarekin loturiko gertakizunengatik jaso zituen salaketak. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
Ezkutuko ehizaren aurkako publizitate kanpainak egingo dituzte. Berria - Gaiak 2004-10-15
Azken urteotan areagotu egin da legez kanpoko ehiza. Berria - Gaiak 2004-09-30
Ehiza-eszena bat eskatu hidan, eta ehiza-eszena bat pintatu diat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 283. orr.
Beste batzuentzat, nabarmen, berak nagusi irtetea zen kontua, alegia norberaren ehiza-barrutia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.
Banekien non eskuratu zuen -hilerrian, Big Joek kutunen zuen ehiza-eremuan-. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 23. orr.
1980ko hamarkadan 1.500 boskimano inguru bizi ziren Kalahari Erdiko Ehiza Erreserban. Berria - Gaiak 2004-07-22
Ehiza-lagunak albait hoberen armatuta zetozen, artzain eta arrantzale baketsuak zirela kontuan hartuta. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 103. orr.
Ehiza Taldeko bederatzi hegazkinek gogoak ematen dienean joko dute bertikalera. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.
Bi erakundeek talde bat sortu dute Gipuzkoako Ehiza Federazioaren barruan. Berria - Euskal Herria 2004-02-04
Lerak, oinetako erraketak, eskularruak, ehiza tresnak, ume jostailuak, lera txakurrak eta enparauak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 364. orr.
Zenbait ehiza fusil baizik ez zituzten izango hasieran, eta, beraz, guardiako postuak berenganatu behar lehenbizi. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.
Ehiza eskopetak edo halako armak udaletxera eraman behar ziren. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 49. orr.
Labana luzeak eta makila mardulak eskuetan hartuta, eta batzuek ehiza arkuak ere bazeramatzaten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 361. orr.
-Tentaldi madarikatua! -oihukatu zuen Pepponek, ehiza-zorrotik erbia atera eta urrutira jaurtiz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 80. orr.
Ehiza bide handi batetik jo dut, eta gero La Bouillerantz hartu dut, bide estu batetik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 309. orr.
ehiza-irrikaz dagoen lehoiaren antzera. - 0. orr.
Bazkarian -mahai bat prestatu zitean basoan- hirira itzulia hintzela esan zidaan hire ehiza-erakusleak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 161. orr.
Etxearen ondoan zakurtegiak zeuden: bertan brakoak, usna-zakurrak zeuden; ehiza-hegaztizaina etxe berean bizi zen, bere hiru belatz txanotuekin. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.
Haragi puskak, ehiza xerrak, arrain buruak edo isatsak, barazkiak, hestebeteak, baita azkenburukoak ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.
Ehiza-arropa ere habe horretako iltzetik zintzilikatzen badugu... Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 226. orr.
Indarrean dagoen ehiza legearen arabera. Berria - Harian 2005-01-26
Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan behera utzi du ehiza denboraldia. Berria - Harian 2005-01-26
Itsas txakurren ehiza kanpaina abiatzeko. Berria - Gaiak 2004-04-14
Ohartuko zara bestela ezinezkoa litzatekeela gure kideentzat zenbait ehiza-ekintzatan parte hartzea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 107. orr.
Soinu bakarrak lehorreko abere gautarrek beren harrapaketa eta ehiza saioetan egindakoak ziren, damurik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.
Odolak beti zikintzen zian ehiza-txamarra. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 139. orr.
Ehiza trofeo haiek. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.
-Haien artean bada ehiza liburu bat ere eta, nahi baduzu, present gisa emanen dizut. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 635. orr.
Zuhaitz hori besterik ez zuan zutik gelditu, belazearen erdian, ehiza-etxetik hurbil. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 195. orr.
Badira tigreak, sare batean lotu eta zaldiaren gibelaldean eramaiten direnak, ehiza-lekuraino. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 207. orr.
Isaakek maiteago zuen Esau, gogoko baitzuen ehiza-jana. Elizen arteko biblia Has 25,28
Goitik behera txukunduko dizkidazue ehiza-txakurtegiak, harik eta joan zaitezketela irizten diodan arte. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 50. orr.
Ehiztariek beste ehiza-mota batera joanak ziren Kubara. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 220. orr.
-Koneju ehiza egin dezaten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 212. orr.
Barrura sarrarazi zituen, basurde-ehizarako txakur beltz erraldoi bati lepokotik helduta eusten saiatzen zen bitartean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 128. orr.
Azeri edo basahuntz ehiza ageri zuten margo go goikarriak, plastikozko lore zantar-erdokatsuak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 222. orr.
Perretxiko-uzta hura eta barraskilo-ehiza diru-iturria ziren Tellagorrirentzat, baina nagusia beste bat zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.
-Lasai, mutilak, zeren ehizak ez baitu saretik alde eginen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 72. orr.
Ikusten dutenean basahuntza egarriak eta nekeak akiturik dagoela, deitzen dituzte zakurrak eta lotzen une batean, ehiza inguratua eta segurtatua daukatenean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.
Ehiza erakartzeko kaiolan dagoen eperra bezalakoa harroaren bihotza, zelatari dago zu erori zain. Elizen arteko biblia Si 11,30
Lehoiak harrapatzen eta zatitzen zuen ehiza, lehoi-eme eta kumeentzat, harrapakinez betetzen zuen bere haitzuloa. Elizen arteko biblia Na 2,13
Usteltzen hasitako ehizaren usain sarkorra. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.
Hala, bada, oihanera joan zen Esau, aitarentzat ehiza zerbait harrapatzera. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 71. orr.
Segadak ipiniz, ehiza xeheari eskopetaz segika, ehiza larria noiz agertuko zelatan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.
Gure ehizarik guztizkoena, orkatza omen zen, basahuntz, sarrio, zaldi, uro eta abarren artean. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 171. orr.
Berehala, jainkoren bati esker, nahikoa ehiza izan genuen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 50. orr.
Ostrak, arraina eta ehiza jan zituzten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.
Sekretu horrek zeukan, gero eta estuago, gero eta besarkada itogarriagoan, nola sugetzarrak ehiza. «Kuskue tanden», 2004 - 190. orr.
Bi egun eman zituen basoetan ehizan, jauregiko beste hegalean izan zuen lojamendua. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 30. orr.
Esan hezakean zerbait goiz hartaz; isilik egon hintzen, ordea, elkarrekin ehizan ibili ez bagina bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 165. orr.
Baina ehizan zebilena ehizatua izan zen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 393. orr.
Ehizan aritzeko egokia izaten da. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 40. orr.
Lehoiek ere, ehizan ari ez badira, eguna lo ematen dutela irakurria neukan. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 125. orr.
Piztiek hegan edo ehizan ikasten duten bezala, gizonak disimulatzen ikasten du. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 291. orr.
Hartara, ehizan edo arrantzan egin ahal izango zuen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 40. orr.
Ez baitzen komeni herrian inork jakitea basozainak erretore jauna harrapatu zuela baimenik gabe ehizan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 78. orr.
Ehizan ohitutako jendea da, mendiko piztien uxaldiak egiten dituzte. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 55. orr.
Elefante-ehizan ibili ziren Niloren eta itsasoaren artean diren lurraldeetan «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 40. orr.
-Munduan ikusi dut jendea ehiza egiten eta tiro egiten, bai arkuz bai arkabuzez. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 637. orr.
Jakin zuenean ezen printze eta bertze noble batzuk, hango eta hemengo gorteetan, baita Nafarroakoan ere sasoin batean, tigreaz baliatu izan zirela ehiza egiteko, bururatu zitzaion ezen bera ez zela gutiago eta tigre haietarik bat ekarri behar zuela Urbiainerat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 206. orr.
-Belatzarekin ehiza egitera etorri gara. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 181. orr.
Estatu Batuetakoek ehiza Haitz Mendietan egiten dute. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 148. orr.
Arrantzale eta ehiztari herri honetan, ehiza egiten duen eta sareak zabaltzen dituen armiarmak herritartasun eskubidea dauka, bere etxean dago. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.
Hura, ordea, zuek guztiok batera baino ehiza gehiago egindako baten semea zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 121. orr.
Eta iduritu zitzaidan ezen zu zinela han segada prestatu zuen ehiztaria, eta ni ehiza, zuk segadan atrapatua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 397. orr.
Aipatu bi elkarteak izan ezik, nor zutitu da giza-ehiza honen kontra, nor lurrean kondenatutako langile hauen alde? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 36. orr.
Ez bat, ez bi, Giomarrek bere burua eskaini zuen ehiza hartan amuarena egiteko. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 119. orr.
Hala joan zitzaizkidan bortz-sei urte haiek gisa hartan, plazer haien ehizan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 500. orr.
Honezkero Karibe aldeko urak ez dira otso-talde modura biltzen izan diren U-itsaspeko haien ehiza libreko ardi-zelaia. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 190. orr.
Homosexualen aurkako legezko ehizak ehiztari zintzo bihurtua ninduen: harrapakinaren deskuidu baten zain-zain egoten nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 64. orr.
Fosilen ehiza-garaia zen hura eta Charles Dawsonek beste edozeinek baino ehiztari trebeagoa izan nahi zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 80. orr.
Antzinako garaietan egiten ziren esklabo ehizak bezala! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 80. orr.
Gainerakoa ez dago aipatu beharrik: boto-ehiza aspaldian zabalik badago ere, deialdia zabalduz gero, ehiza basati bihurtuko da. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 200. orr.
Gizonen aurrean, igualen artean, beste arrei, norberaren baliokideei erakusteko ehiza. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 156. orr.
Hirurak eta laurden arte poteoan ibili gara Iñaki eta biok, Donostiako Parte Zaharreko pintxorik onenen ehizan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 15. orr.
Nahikoa zen hori ehiza hegazkinak airera ez zitezen. Ehiza hegazkin baten erasoa izan zuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 52. orr.
Bonbardaketariek herria txikitu ondoren, ihesari eman ziotenak metrailatzeari ekin zioten ehiza-hegazkinek. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 52. orr.
Sei ehiza hegazkin, sei, aurre-ezkerrean! Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 50. orr.
Herenegun etsaien heizahegazkin batek alemanen beste heizahegazkin bat metrailatu zuen gure hiriaren gainean, eta hegal bat kendu zion. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 15. orr.
Eguerdirako ehizegazkin bik Gernikaren gainetik hegaldi bat egin zuten, behaketarako eta jopuntuen argazkiak egiteko. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 62. orr.
C-101 ehiza hegazkinetako pilotu izango direnak. Berria - Euskal Herria 2004-07-15
Zeinek eraikitzen die ehiza, zeinek isil-isilik hegaztiaren ondoan gelditu eta botatako zozoa, birigarroa edo. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 48. orr.
Handik aurrera, Mikel semea, hamaika urtekoa, beti eraman zuen ehiza lagun, ragatina eskuan, sardea alegia, aitari laguntzeko prest, zeinak ganibeta zeukan arma bakarra. Ehiza-lagunak albait hoberen armatuta zetozen, artzain eta arrantzale baketsuak zirela kontuan hartuta. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.
Bezperan elkarrekin afaldu genian, familian, nire emaztearekin, ahaide eta ehizalagunekin, hamarkadatan eguneroko gonbidatu izana hintzen jauregian. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 159. orr.
Ez ehiza-leku batera, ez hartzak ugariak ziren tokira, ez mortsak umatzen ziren labarretara... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 175. orr.
Urnietako gidariak esan bezala, ehiza-lekuetara igo ginen. -Badira tigreak, sare batean lotu eta zaldiaren gibelaldean eramaiten direnak, ehiza-lekuraino, non laxatzen baitira, ehizaren gibeletik egin dezaten. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 34. orr.
Nola ez ikus ordea, Iparraldeko euskaldunok udatiarrei irekitzen genizkielarik gure etxe pollitak eta kanpotiar dirudunei saltzen gure ehiza-lekuak edo baserri xuri pollitak, Jaun maniako horrek ehizalekua aldatu behar izan zuen, zinema aretoak utzita. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 119. orr.
Izan ere, ez al dago tribuaren liburuan idatzita itsasoan ez dagoela ehiza-leku zoriontsura joateko biderik? Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 119. orr.
Urrunean eraikin baxu batzuk, han-hemenka ehiza postuen antzeko eraikinak, ertzak, dorreak, tximiniak igartzen nituen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 89. orr.
Baraibarko pilotari ohia Aralarko San Migel elizetxeko inguruetan duen ehiza postutik gertu dagoen 20 metroko amildegi batetik jausi zen. Berria - Kirola 2004-07-21
Baraibarko pilotari ohia Aralarko San Migel elizetxeko inguruetan duen ehiza postutik gertu dagoen 20 metroko amildegi batetik jausi zen. Berria - Kirola 2004-07-21
Banekien zer-nola sentitu behar duen azeri batek bere gordelekuan ezkutaturik, ehiza-txakurrak kanpoan zain dituela jakinda. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.
Sarritan ehiza-txakurrek, lo gozoan, bat-batean hankei eragiten eta ahausi egiten dute eta sudurretatik arnasots bizian hasten dira, ehiziaren arrastoa aurkitu eta segika bailihoazen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 287. orr.
Sudurra luzatu zuen haiengana, ehiza-txakurren uxar egiteko modua imitatuz. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 31. orr.
Hotzak bildu zuen haizea bat-batean, ehiza-txakurraren zaunkak hirugarren tiro batek isildu zituenean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.
Harrezkero begikoa izan diat beti ehiza-txakur eme hori. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 59. orr.
Hogei urte lehenago txabiske zikin bat zen "Purple", erdiguneko gure ohiko ehizatokietatik at neska "errazagoen" bila antolatzen genituen espedizioen jomuga. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 313. orr.
-Hauxe duk, beraz, hire ehizatokia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.
Atalondora sartu zen, freskurara, eta ehiza-zainari makila eta kapela eman zizkion hitzik esan gabe. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.
Otsailean, izozteek otsoak jaitsarazi zituzten mendi zurituetatik; morroiek eta ehiza-zainak sua pizten zuten patioan, eta piztiek uluka eta suari itzulinguruka jarraitzen zuten, sorgindurik. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.
Harako hartan, hartza jaitsi eta gero, bailaran leher eginda erori ninduan elurretan, eta lo gelditu ninduan: ehiza-zainek aurkitu ninditean, erdi izozturik, hartz hilaren ondoan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 178. orr.
Egoera perfektoa zuan, ez zegoan lekuko bakar bat ere, ehiza-zaina urrun zebilean, basoaren erdian, zakurrarekin. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 158. orr.
Antiamerikar Jarduerei Buruzko Batzordeak, McCarthy ospetsuaren sorgin ehiza bideratu zuen harexek, Gustavo Durani ekin zion. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 314. orr.
Sorgin-ehiza sekulakoa zen, Joseph McCarthy senatariaren batutapean, eta askatasuna aitzakia bihurtu zen askatasun oro zapaltzeko. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 92. orr.
«Aberriaren zimendu moralak hondatzeaz» salatu zituzten intelektual taldeen kontra aurrera eramandako sorgin-ehiza ospetsua, historia maiz errepikarazten baitute hainbatek. Berria - Kultura 2006-02-05
Bere kontra abiaturiko sorgin ehizaren inguruan zalantzarik ez du [...]: «Jakina da gehiegikeria honen atzean Alderdi Popularraren hauteskunde interesak daudela». Berria - Kultura 2004-01-31
Juan Carlos Goienetxek salatu du EAren Zuzendaritzak alderdiko kritikoen kontrako «sorgin ehiza» hasi duela. Berria - Euskal Herria 2004-05-23
Gazteen aurkako «sorgin ehiza» salatu du Segi erakundeak. Berria - Euskal Herria 2006-03-24
Guardia zibilek herritarrak ondo ezagutzen zituzten eta sorgin ehizari ekingo zioten laster. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 93. orr.
Sinistu nahi nuke asko eta asko garela ETArekin nazka eginda egonagatik ere argi eta garbi daukagunak sorgin-ehiza ez dela konponbidea, gure arteko su etenik gabeko hau ezin dela egurrez estali. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 19. orr.
· Asmatzeko zer ote ziren Joana Arkekoaren edo Savonarolaren denboretako inkisidoreak, bai eta zer izan behar zen de Lancre jujearen eta Etxauz apezpikuaren Euskal Herrietan, estatuek eta Erromako elizak, eskuz esku, zeramaten "sorgin ehiza". Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 165. orr.
arabako ehiza (6); arabako ehiza barrutien (5); aurkako sorgin ehiza (3); baina ehiza (4); bere ehiza (3); beti ehiza (3); dute ehiza (4); edo ehiza (4); ehiza barrutiak (3); ehiza barrutien (7); ehiza barrutien elkarteak (5); ehiza debekatu (6); ehiza denboraldia (5); ehiza egiteko (3); ehiza egiten (3); ehiza eta (19); ehiza eta nekea (6); ehiza ez (6); ehiza federazioaren (3); ehiza hasi (4); ehiza hegazkin (9); ehiza hegazkinak (10); ehiza hegazkinek (8); ehiza mota (3); ehiza salatu (3); ehiza trofeo (4); ehiza txakur (6); ehiza txakur eme (3); ehiza txakurraren (4); ehiza txakurrek (3); ehiza zaina (5); ehiza zainak (6); ehiza zakur (13); ehiza zakur bat (3); ehiza zakur batek (3); ehiza zakurra (3); ehiza zakurrak (3); ehiza zakurren (4); erdiko ehiza (5); eta ehiza (26); etsaiaren ehiza (3); ez ehiza (3); gipuzkoako ehiza (4); giza ehiza (3); haren ehiza (3); kalahari erdiko ehiza (5); kontrapasa ehiza (3); sorgin ehiza (25); zuen ehiza (11)
baimenik gabe ehizan (3); edo ehizan (6); ehizan ari (11); ehizan aritzen (4); ehizan bezala (3); ehizan edo (5); ehizan edo arrantzan (3); ehizan egin (3); ehizan eta (4); ehizan ibili (13); ehizan ibiltzen (4); ehizan jardun (3); ehizan zebilen (4); ehizara ateratzen (4); ehizara irten (3); ehizara joan (6); ehizara joateko (5); ehizara joaten (8); ehizarako eta (4); ehizarako jantziak (3); ehizarat joan (3); ehizaren gibeletik (4); ehizaren legea (4); ehizari buruzko (5); ehizari buruzko (5); ehizean iaioak (3); ehizean ibiltzea (3); espainiako ehizaren (3); eta ehizan (6); eta ehizara (5); eta ehizarako (4); etapa ehizean (6); etapa ehizean iaioak (3); gabe ehizan (3); isileko ehizan (5); isilpeko ehizari (3); isilpeko ehizari (3); sorgin ehizak (3); sorgin ehizan (5); sorgin ehizaren (5); tigre ehizan (3)