Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sukaldeko arasak hegaztiz eta bertze hamaika ehizakiz beterik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 168. orr.
Ehizaki bila abiatu zen belatza. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 172. orr.
Ehizakia zatitu eta etxera darama afaltzeko, Maddik berak gustura jango duelakoan. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 24. orr.
Birena baita munduaren sorrera: harrapakina bilatzen duen ehiztariarena eta ehiztariaren etsipena lortu nahi lukeen ehizakiarena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 40. orr.
-Emadak jaten ehizakia, seme, eta bedeinkatuko haut. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 73. orr.
Ehizakia ondo kontserbatzen da bertan astebetez. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 152. orr.
Arlo emankorrak luberritu eta zelaiak belardi bihurtu, edo piztiak hil eta ehizakiz aberastu nahi zutelako. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 377. orr.
Bizirik ekartzen duten ehizakia nik akabatzen dut, eta zuk lumatuko duzu, arreba Ernestinarekin batera. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 67. orr.
Baionako etxea aurkitu, goiko pisuan Mauser 66a muntatu eta itxaron zure ehizakia agertu arte. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 214. orr.
Noizean behin gora begiratzen bazuen ere, ehizaki erraza zirudien; balkoitik tiro egin, eta kito: lehenengo solairuan bizi naiz. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 150. orr.
Ehizaki bat sareratzen zuelarik, zenbait egunetan maitalearena egiten ibili ohi zen, bikain ibili ere bere eskarmentu luzearen eta artasun sendoaren laguntzaz; eta ehizakiak, laxaturik, konfiantza guztia harengan ezartzen zuelarik, denbora laburrean baino ez zion atsegin ematen; eta orduan finkatu egiten zuen bere nagusitasuna. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 326. orr.
Ez du ehizakia izutu nahi bere arma bakarra, idazluma, maitasunez kargaturik dakarren ehiztari honek. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 9. orr.
Haien ehizaki-begiratu liluratuak, bere herio larrian, argi asko azaldu digu dena. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.