Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mendi gailurretako elurrak eta harkaitz grisak ispiluen moduan dirdiratuko dira gauean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 118. orr.
'Seven eleven' saltegi baten hizki berde handiek gudroi bustiaren ispiluan dirdiratzen ziren. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 84. orr.
Apezaren aurpegi zurpail eta finean artearen edertasuna dirdiratzen dela dirudi. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 126. orr.
Giro miragarri batean dirdiratzen du Pasaiako plazak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.
Amaren garai bateko apaintze-mahaiaren gainean dirdiratu zuen ispilu handiaren aurrean gelditu eta neure burua xeheki aztertzeari ekin nion. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.
Denek urrezko arropak zituzten eta eguzkiak baino gehiago dirdiratzen zuten. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 76. orr.
Haren begi eder galduek suzko globoen gisa dirdiratzen dute eta haren ile bakanek lurrunez aureolatzen diote burezurra. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 74. orr.
Begiak, ordea, distiraka zituen, gaua zenbat eta ilunago izan, orduan eta areago dirdiratzen duten izarren antzera. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 279. orr.
Gaueko iluntasunean dirdiratzen duten harribitxiak bezala. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.
Sarkozyk dio Frantziak munduan dirdira dezan bilatzen duela. Berria - Harian 2006-02-10
· ik dirdirarazi.
Apal apala mintzatzen da, malko hastapen batek ezkerreko begia dirdiratzen diola. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 198. orr.
Eguzki apal txuriak bazter guztiak dirdiratzen zituen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 159. orr.
Nekez gordetzen zuen irria eta emozioak begiak dirdiratzen zizkion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 190. orr.