Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diagnostiko (261 agerraldi, 26 liburu eta 138 artikulutan; ETCn 6.085 agerraldi; orobat diagnostika g.er.) 1 iz diagnostikatzea. ik diagnosi.

Orain arte, gaixo baten oheburura deitutako medikuak diagnostiko bat egiten zuen, eta hartatik saiatzen zen eritasunaren bilakaera aurreikusten, hots, pronostikoa egiten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 131. orr.

Diagnostikoa ezin txarragoa izan zen: minbizia.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 134. orr.

Informeak, azkenean, diagnostiko bat zekarren, baita gaitzari aurre egiteko sendagaiak ere: antsiolitikoak eta lasaigarri antidepresiboak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 78. orr.

Diagnostikoa zuzena iruditu zitzaion; trataera zen zaila.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 231. orr.

Eztul txiki bat egin, eta sendagileek egindako diagnostikoa berretsi zidan, inondik ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 139. orr.

Erresonantziak lehen diagnostikoa ezeztatu zuen: Asier Olaizolak zentimetro eta erdiko haragi-etena dauka eskuin gihar dorsalean.  Berria - Kirola   2004-09-14

Don Jose familiako medikuaren diagnostikoa garbia izan zen: "Penaz hil da" esan zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 106. orr.

Eusko Jaurlaritzak Bularreko Minbiziaren Diagnostiko Goiztiarrerako programa abian jarri zuenetik, [...].  Berria - Harian   2005-10-19

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Diagnostiko klinikorako begirada bakar bat nahikoa izan daitekeen arren, autista den gizakia ulertzea espero badugu, biografia osoa ezagutu beharra daukagu: ez du balio erdizkako ezerk.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 244. orr.

Diagnostiko goiztiarrari esker, gainera, orain, hamar hilabete edo urtebete inguruko haurrei ari gara jartzen inplanteak.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Diagnostiko psikiatrikoa dutenek herentzia jasotzeko eskubidea ere galtzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Emakumearen uteroan txertatu aurretik, diagnostiko genetikoa egingo zaie enbrioiei.  Berria - Gaiak   2004-11-02

Saiatu dira ezkontaurreko diagnostiko isilpekoak-edo egiten eta heterozigotoen arteko ezkontzak eragozten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 153. orr.

Zer da ezarri aurretiko diagnostiko genetikoaren teknika?  Berria - Gaiak   2004-12-12

Fetuaren zelula bakan batzuk aski dira jaio aurretiko diagnostiko delakoa egin ahal izateko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.

3 irud/hed

Diagnostikoa, begi-bistakoa: triangelu eramangaitz baten amaiera dohakabea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.

Denborarekin egin nuen diagnostikoa: erromantikoa nintzen, eta erromantikoa izan nintzelako sufritu nuen hainbeste.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 107. orr.

Ainhizek berehala eskaini zidan diagnostikoa, bere ohiko orojakile tonuaz: "Nabaria da hau ordena militarrek menderatutako lurraldea izan zela [...]".  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 78. orr.

Esan daiteke errealitate horren zergatiaren diagnostikoak oso desberdinak direla, eta, arazoa larria denez, tratamendu egokia ezartzeko diagnostiko egokia egitea ezinbestekoa da noski.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 293. orr.

Lau sindikatuei (ELA, CCOO, LAB eta UGT) egoera ekonomikoari buruzko diagnostiko «irreala» izatea egotzi zien.  Berria - Ekonomia   2004-05-08

Tomek autoaren egoeraz diagnostiko oker hori egiten zuelarik, itzuli egin nintzen, aipatutako gasolindegia atzeko leihotik ikuste aldera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 187. orr.

Errobi/Urdazuri lurralde horren diagnostikoa eskaini duten teknikalariek erran dutenez, Akitaniak berak ekarri behar lioke 900.000 euro eta kasik milioi eterdia artean garapen proiektu horri laupabost urtetan obratzeko.  Herria   2004-09-09

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Vienako diagnostiko-zentro baten postalaster batekin hasi zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.

Horiek eritasun bakoitzean duten funtzioa zehazteak diagnostiko-test fidagarriak eta oraingoak baino sendagai eraginkorragoak ekar baititzake.  Berria - Gaiak   2004-09-16

diagnostiko lan bat egitea, ariketa prospektibo bat ondotik eta lurralde antolaketa eskema osatu zen hiru probintzien antolaketarako puntu estrategiko bat.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

5 eritasun baten seinaleak edo sintomak ezagutzeko antzea.

Sendagile hura -gizon ikastuna-, diagnostikoa oso gutxik ohi duten bezala menderatzera iritsia zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus