Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

diagnosi (161 agerraldi, 15 liburu eta 99 artikulutan; ETCn 2.247 agerraldi; orobat diagnosia g.er.) 1 iz diagnostikatzea. ik diagnostiko.

Ez Maeztu-rekin, ez Unamuno-rekin, etab., Ortega inorekin ez dator bat Espainiaren gaitzaren diagnosian.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 187. orr.

Ondarearen gaia Planaren hiru ardatzetako bat bezala jorratu dute bultzatzaileek, baina diagnosia ezin oso baikorra izan.  Berria - Kultura   2004-10-28

Bigarren helburua Euskal Herrian egiten den artearen diagnosia egitea da.  Berria - Kultura   2004-11-18

Euskal Herriko egoera ekonomikoaren diagnosia eta gerorako estrategiak eztabaidatu dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

Bennett diagnosirako azti bat ez ezik -esan zidan- ezagutzen dudan kirurgialaririk errukitsuena ere bada.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Lehenago, gernuaren itxuran eta haren analisi kimikoan oinarritzen ziren medikuak diagnosiak egiteko eta tratamenduak emateko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.

Arafaten mediku Ashraf Al Kurdiren arabera, «ez dago diagnosirik»: «ez dakigu zer duen gaizki».  Berria - Mundua   2004-11-05

Horra diagnosia baieztatua, eta patogenesia igarria: orain terapiarekin asmatu behar.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.

Horra diagnosia baieztatua, eta patogenesia igarria: orain terapiarekin asmatu behar.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.

Diagnosirako Elkarrizketa Programa (DIS) erabiltzen hasi ziren psikologoak.  Berria - Gaiak   2004-06-03

Euskal Herriko Gazteriaren Eskubideen Agiria eta Euskal Herriko gazteriaren egoeraren diagnosia.  Berria - Harian   2005-09-29

2 irud/hed

Nire gaitzak baino diagnosi errazagoa zuen harenak: ez daki irakurtzen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 39. orr.

Holako diagnosi gogorra -segur aski okerra ez dena- egin ondoren, ematen duen konponbidea elebakar bihurtzearena da: mintzo gaitezen denak euskaraz, eta euskaraz bakarrik, edo ingelesez, euskaldunak ez direnekin.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 192. orr.

Egoeraren diagnosi «okerra» egitea leporatu zion taldeari.  Berria - Harian   2005-06-23

Munduko prezioek nazio-ekonomien gainean eragiten dituzten efektuak enpirikoki aztertzen, nazioarteko egoeraren diagnosi zehatzagoak egiten eta eredu multinazionalak eraikitzen hasi ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 147. orr.

Espainiako eskuineko egunkariek "emaitzaren porrota" frantsesei [...] egotzi izan dieten artean, aurrerakoiagoek ezetzaren diagnosi psikologikoari ekin diote.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 80. orr.

Ekintza-bide hori, bi kasuetan, aberrazio bat izan zen, egia espiritual eta intelektualaren arteko erlazioaren gezurrezko diagnosian oinarritua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 120. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Sedanok dionez [...] neurosi obsesiboa -hori baita ni kalifikatzeko erabili ohi duen diagnosi etiketa- jaiotzetik dakarkigun izaera ez delarik ere [...] pertsonaren bizitzan oso goiz azaltzen omen da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buruzko diagnosi (3); diagnosi bateratua (10); diagnosia egin (13); diagnosia egin eta (3); diagnosia egiteko (7); diagnosia eta (4); diagnosiaren arabera (3); egoeraren diagnosi (4); egoeraren diagnosia (14); egoeraren diagnosia egin (6); z diagnosia (3

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus