Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dezepzio (ETCn 611 agerraldi; orobat dezepzino g.er. eta dezepzione g.er.) 1 iz desilusioa, desengainua, etsipena. ik kamusada.

Hitz bat aukeratu behar bagenu pasarte honen irakurketak eragindako inpresioa adierazteko, hitz hori zalantzarik gabe dezepzioa, lilura galtzea, litzateke.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 74. orr.

-Dezepzioa hartu al zenuen kartelean ez Kellyrena baizik nire izena irakurri zenuenean?  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 152. orr.

Orduan ere ez nuen ezer esan, baina dezepzio txiki bat hartu nuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 190. orr.

Berriro abian jarri zenean, halako dezepzio bat sumatu nuen: bihotzaren sakonean jendeak pena zuen etenaren laburragatik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 121. orr.

Peter Pan ez ikusteak dezepzioa ekarri zion.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 283. orr.

Sekulako dezepzioa sentitu nuen, ikaragarrizko zapuzketa: hasi baino ez eta gelditu egin behar?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.

Dezepzioa azaldu zuen nolabait Gainekoak arratsean berriro bildu ginenean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 87. orr.

Elkar ulertu gabe, dezepzioak eta amorruak jota.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 142. orr.

Dezepzio txiki bat izan zen Albertorentzat, ziur baitzegoen gizon hura ez zela estaziotik etorri.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 28. orr.

Beldur izan zen ezusteko dezepzio ezezagun batek ez ote zion bere bihotz zoriontsu eta loriatsua itzaliko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 296. orr.

Amen batean Arrietaren dezepzioa kezka bihurtu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 231. orr.

Dezepzio handiz ikusi nuen, horren prestigio handiko lana izanik, soldatak aldirietako auzo batean bi gelako departamentu ziztrin bat alokatzeko beste aukerarik ez ziola eskaintzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 13. orr.

Dezepziozko muzin teatrala egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 108. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Maria Sarari ez litzaiokeela gustatuko, sumin begiratuko liokeela, baita, agian, dezepzio-adierazpen jasanezin batekin ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 301. orr.

"Ez duk hainbesterako izango", ukatu dio Txapik dezepzio punttu batez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.

· Desertua leku berezia da, eta hara erretiratzen ziren antzinako denboretan munduaz aparte -gizarteaz, hiriaz aparte- bizi nahi zuten guztiak, hala anakoretak nola epailearen beldur ziren gaizkileak edo maitasun dezepzio bat jasan eta bakardade gorrian murgiltzeko promesa egindako etsiak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dezepzio bat (3); dezepzio txiki bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus