Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deskribapen (474 agerraldi, 96 liburu eta 53 artikulutan; ETCn 5.206 agerraldi; orobat deskribipen g.er.) 1 iz deskribatzea. ik deskripzio.

Gutunean Jose Luis Garaik Kubako iraultzaren deskribapena egiten dio Lehendakariari, iraultzaileen aldeko jarrera argia erakutsiz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 291. orr.

Amaren deskribapena egiten denean, emakumearena ere egitea; bestela, emakumea beti anulatu egiten baita.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 52. orr.

-Gertakari baten deskribapena baino zerbait gehiago egin zuen atzo zure argazkilari horrek.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 160. orr.

-Egidazu deskribapena berriz...  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 260. orr.

Joek zerbitzariari eskatu dio ea ikusi zintuzten eta zuen deskribapena eman dio.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 253. orr.

Walterrek emandako deskribapenarekin bat zetorren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 95. orr.

Gizarte-mailen deskribapenari begiratuta, gu beheko klasekoak ginela uste zuten batzuek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.

Aspergarria iruditzen zait deskribapenetan hainbeste luzatzea.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 97. orr.

Bihotzaren nasara izeneko lana aurkeztu nuen, ipuina baino gehiago malenkoniaren deskribapena zena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 346. orr.

Hainbat egoeraren deskribapenetan ezinezkoa da gogo-egoeren hiztegia erabat ordezkatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Liburuan orri hunkigarrienetarikoak dira, hain justu, garai horien deskribapenak.  Berria - Kultura   2004-02-26

Introspekzio lirikoa nagusitzen da gizartearen deskribapenaren gainetik, oroimina, melankolia adierazten duen aldarte bat.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

Deskribapen bidezko ezagutzaren oinarrian ezagutza zuzena dagoen bezala, deskribapen zehaztuen oinarrian denotazioa egongo da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.

Baina txikitan irakurri eta entzundako izaki honen deskribapenak arras okerrak ziren, egiazkoa ikusita.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 48. orr.

Deskribapenak izugarri sotilak dira, xehetasun adierazgarriez beteak.  Berria - Kultura   2004-01-07

2 (izenondo eta izenlagunekin)

"Frantziako erregea"ren gisako deskribapen zehaztuak ulergarri lirateke nahiz eta ezer ez denotatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.

Askoz interesgarriagoak dira zientzia-fikzioko teknologia berrien deskribapen xeheak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.

Ez du merezi ziegaren deskribapen fisikorik egiterik: ziega bat zen, kitto.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 23. orr.

Ahaleginduko naiz -exenpluak eta ideiak handik eta hemendik bahituz, noski- deskribapen orokor bat egiten.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 150. orr.

Egia esan, zaila da berak egiten dituen deskribapen paregabeak bestelako hitzetan adieraztea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 22. orr.

«Nekrofiloa eta zentzugabea» Bushen atzerri politikaren deskribapen bikaina da.  Berria - Mundua   2004-10-26

Mekanismoaren deskribapen baldar bat egitea da, beharbada, burdinazko ziri bat baino askoz gehiago denari iltze esatea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 32. orr.

Etxearen deskribapen aspergarri honekin erabat gogaitua izango zaitut seguruenera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 36. orr.

Egin ditu argazkiak uztartu eta hiru dimentsioko irudi bat lortzen da, eta horrela kalitate handiko deskribapen topografikoa ikusten dugu.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Zer esan dezakegu orain aldaketaren deskribapen arkeologikoaz?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 189. orr.

Hemen, beste edozein kasutan bezala, batu beharrak daude barneko eta kanpoko deskribapenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.

Irudirik gabeko hitzezko deskribapenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 135. orr.

· Ez dagokit juzkatzea, deskribapen ahalik neutroena baita nire zientziaren lanabes behinena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 114. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Enuntziatuen azterketak deskribapen maila berezi bati dagokio.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 126. orr.

Kontsideratuko dut ez eredu teoriko zorrotz bat eraiki dudala, baizik eta deskribapen-eremu koherente bat askatu dudala.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.

Lehen ere batzuek deskribapen-elementu gisa erabili zutena, orain, askotan erabiltzen da sailkapenerako etiketa modura, inolako barren-edukirik gabe.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.

Eta azterketak, gainera, teoria eskatzen digu, diskurtso bat sortzea, enuntziatu, judizio eta guzti: erkaketa-judizioak, judizio arau-emaileak, deskribapen-judizioak, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 229. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus