Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deskribatu, deskriba, deskribatzen (orobat deskribitu g.er.) 1 du ad zerbaiten ezaugarriak azaldu.

Deskribatu dut nolakoak diren Flores Kaperotxipiren koadroko "abarkadunak".  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 149. orr.

Aldaketa horien lekuko izan nahi du, Ancien Régime delakoaren azken hondarrak deskribatu nahi ditu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 109. orr.

Ilargitarrak deskribatu zituen, Sir John Herschelen irispide luzeko teleskopioaren bidez ikusitakoaren arabera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 293. orr.

Perpaus deklaratiboek, oro har, gauza-egoera bat deskribatzen dute, zerbait esaten dute munduari buruz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 136. orr.

Agirian deskribatu duten egoera beltza da: 852 milioi pertsona goseak jota daude munduan. Lehenago deskribatu dugun lubrikazio hidrostatikoaren antza du prozesu horrek.  Berria - Gaiak   2004-12-09

Aristotelesek sistema ontologiko bat proposatzen digu, artikulu honetan labur deskribatu duguna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 182. orr.

Saia zaitezte gutxienez haien begien distira deskribatzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 241. orr.

Dupinen ezaugarri horiek deskribatzea zen nire asmoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 129. orr.

-Zoriontsu izatearen ezina deskribatzeko idazten duzu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 73. orr.

Euskaraz bi modu dauzkagu erortzen ari den elurraren abiadura deskribatzeko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 184. orr.

Kantuan hasi baino lehenago autore bakoitzak bazekien nola deskribatu bere heroiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.

Napoleonek Santa Elenan gerra belle occupation gisa deskribatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 372. orr.

Ezin dizut deskribatu, oso polita da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 163. orr.

Enuntziatuen arteko harremanak deskribatzen ahalegindu naiz beraz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 39. orr.

2 (adizlagunekin)

Koloretako irudiak erakusten genizkionean halako arazoak gertatzen ziren arren, aise eta zehaztasunez deskribatu zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 37. orr.

Posible balitz bezala bi gizonek, garbi eta zehatz deskribatuak beren xehetasun guztiekin, elkarren antza izatea!  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 17. orr.

-Ezin al duk zehatzago deskribatu?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 66. orr.

Sir Launcelotek hain xehe deskribatu zuen hausturaren eta urraduraren oihartzuna.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 51. orr.

Mundua objektiboki edo zientifikoki deskribatzeko erabiltzen ditugun hitzekin azaldu ezin dena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Organismook handika eta xehero aztertu eta deskribatzea denbora kontua da, hots, lan-bolumenari dagokiona.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 123. orr.

Zein zorrotz eta gordin deskribatzen dituen gerrako eszenak eta gerrak sortarazten dizkion egoera psikologikoak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 63. orr.

· Berotasun eta etorri oparoz deskribatu zuen esnegintza ingelesaren zitalkeria.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 102. orr.

Errealismo osoz deskribatzen digu Homerok nola jokatzen duen botere klaseak edo aristokraziak politikan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.

Kartografo baten fideltasunaz deskribatzen zuen hiria ilargian baizik ez zen existitzen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 17. orr.

3 (inpertsonaletan)

Erakunde berezi hau Azterlan honen lehenagoko zati batean deskribatu da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

1940etan, autismoaren ezaugarri nagusiak lehenbizikoz deskribatu zirenean, argi eta garbi geratu zen idiot savant gehienak autistak zirela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

Holako ikuskizün bat ez da deskribatzen: entzün eta ikusi behar da.  Herria   2003-11-27

Ezin da deskribatu, ikusi egin behar, bizi egin behar.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.

Espazio fisikoa aski zehatz deskriba daiteke [...] bina-bina elkarren perpendikularrak diren hiru koordenatu (koordenatu "kartesiarrak") ardatzekiko geometriaren bidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Ez da deskriba daitekeen egitura bat, mugaezineko garapen bat baizik; zentzu honetan, inkontzientea ere bada.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 131. orr.

Puskak, deskribatu diren moduan, 'puska erauziak' dirudite.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 177. orr.

1,8 miloi espezie inguru deskribatu eta klasifikatu badira ere, Lurreko espezie bizi guztien benetako kopurua ez da ezagutzen oraindik.  Berria - Gaiak   2006-04-16

4 deskriba-zail

Joyce-ren Ulysses 20 edo 21 urterekin irakurri nuen ingelesez eta horretan isuritako izerdiek modu deskriba-zail batean busti ninduten.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 242. orr.

5 ezin deskribatuzko ik deskribaezin.

Egoera mugatuko ereduak ezin deskribatuzko ingelesaren zati handiak osagai-egiturazko ereduak deskriba ditzakeela erakutsi dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deskriba daiteke (10); deskriba daitekeen (4); deskriba daitekeena (4); deskriba daitezke (9); deskriba dezake (3); deskriba ezazu (3); deskriba ezin (3); nekez deskriba (3); nola deskriba (3)

bat deskribatu (4); bezala deskribatu (7); da deskribatu (6); den deskribatu (3); deskribatu ahal (11); deskribatu ahal izango (5); deskribatu baino (3); deskribatu behar (20); deskribatu behar dira (3); deskribatu behar dugu (3); deskribatu beharko (3); deskribatu bezala (6); deskribatu da (3); deskribatu den (3); deskribatu dena (3); deskribatu diren (3); deskribatu ditu (6); deskribatu ditugun (5); deskribatu dituzte (5); deskribatu du (9); deskribatu duen (4); deskribatu dugun (5); deskribatu dut (5); deskribatu dute (5); deskribatu eta (12); deskribatu izan (3); deskribatu nahi (13); deskribatu nuen (5); deskribatu zidan (3); deskribatu zion (6); deskribatu zituen (18); deskribatu zuen (46); deskribatu zuen moduan (3); deskribatu zuena (3); deskribatu zuten (11); dizut deskribatu (4); dut deskribatu (5); eta deskribatu (6); ezin dizut deskribatu (3); ezin dut deskribatu (5); gisa deskribatu (23); gisa deskribatu zuen (10); hala deskribatu (3); honela deskribatu (10); honela deskribatu zuen (4); honetan deskribatu (3); horrela deskribatu (5); mehatz deskribatu (3); nola deskribatu (12); zehatz mehatz deskribatu (3)

deskribatuko ditu (3); deskribatuko ditugu (3); deskribatuko zenuke (9); deskribatuko zenuke zure (5); nola deskribatuko (12); nola deskribatuko zenuke (9)

bat deskribatzea (7); deskribatzea ez (3); deskribatzea ez da (3); deskribatzeko erabili (3); deskribatzeko eta (6); deskribatzeko modu (3); deskribatzeko modurik (3); egitura deskribatzeko (4); egoera deskribatzeko (6); eta deskribatzea (4); eta deskribatzeko (4); multzo bat deskribatzea (3)

bat deskribatzen (18); bat deskribatzen digu (3); bat deskribatzen du (3); berak deskribatzen (7); berak deskribatzen du (3); da deskribatzen (3); deskribatzen ahal (3); deskribatzen ahalegindu (3); deskribatzen ari (7); deskribatzen da (12); deskribatzen den (5); deskribatzen digu (7); deskribatzen dira (10); deskribatzen diren (4); deskribatzen ditu (21); deskribatzen dituela (3); deskribatzen dizkigu (4); deskribatzen du (51); deskribatzen duen (26); deskribatzen duena (4); deskribatzen duenean (3); deskribatzen dute (9); deskribatzen duten (6); deskribatzen eta (10); deskribatzen saiatzea (3); deskribatzen ziren (3); deskribatzen zituen (9); deskribatzen zituzten (3); deskribatzen zuen (15); deskribatzen zuten (5); egoera deskribatzen (4); ere deskribatzen (3); eta deskribatzen (9); ez da deskribatzen (3); gisa deskribatzen (4); honela deskribatzen (6); honela deskribatzen du (4); hura deskribatzen (4); hura deskribatzen zuen (3); mehatz deskribatzen (4); moduan deskribatzen (3); mundua deskribatzen (5); nola deskribatzen (3); ondo deskribatzen (3); ongi deskribatzen (3); ongi deskribatzen du (3); zehatz mehatz deskribatzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus