Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deskribaezin izond ezin deskribatuzkoa.

Keinu deskribaezin batek desitxuratzen zuen haren aurpegia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 288. orr.

Gorputz guzian, jantzietan eta oroz gainetik larruan, denetan sartua, errotua zitzaion usain higuingarri eta deskribaezin hura.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 183. orr.

Hura jasotzean, a zer nolako poz deskribaezina...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 242. orr.

Rasputinek beste ikur batzuk aurkitu zituen orduan: aurrekoaren antzekoak batzuk, antzemangarriagoak besteak -zuhaitzak, adibidez-, eta baita bitxi eta deskribaezinak zirenak ere.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 127. orr.

Orduan sentitu nuena deskribaezina da.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 50. orr.

Baina, ai, nola deskriba deskribaezina...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 610. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus