Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desafio (ETCn 4.391 agerraldi; orobat desapio g.er.) 1 iz erronka.

Orain, desafio bezala hartzen dut nekea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 139. orr.

Denok batera ari ginen kantuan, ozenki ari ere, desafio moduan-edo, Koronelak ezinbestean entzun gintzan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 30. orr.

Desafioa euskal departamenduaren aldeko 46.000 izenpe biltzea izan daiteke.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

-Gogoratuko ez dinat ba! -egin zion arrapostu haren lagun txikiak, bestearen galderan zegoen desafioa onartuz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 96. orr.

Baina bikoteak berean jarraitu du, lotsarik gabe, esturarik gabe, desafioa joz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 86. orr.

Andrearen astrakanezko jaka izan zen, bular aski oparoari moldatua, desafioari tinkoago eutsi ziona.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 159. orr.

Horretan ere badatza Bestelako Komunikazioaren desafioa: ohiko lanabes komunikatibo aspergarri eta zaharkituak alde batera utzi eta bestelako molde berritzaileak aintzat hartzean, alegia.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 111. orr.

2 (izenondoekin)

Desafio handia, denboran Seaskak egin zuenaren idurikoa, sasi eskolak sortuz euskara indartzeko.  Herria   2005-01-13

Ez da desafio txikia izango.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Gure jarrera ere aldatu egin beharko genuela desafio berriari aurre egingo bagenion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 14. orr.

«Desafioei sendo» aurre egin eta %28 hazi da BBK.  Berria - Ekonomia   2006-01-27

Lehenengoz jo nuen egunetik gordetzen zuen, begiradan, desafio eta gorroto erremin bat.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 165. orr.

Desafio ikaragarria da ingeniariarentzat bola-ahokadura motako giltzadura biologikoa, aldakaren eta izterraren arteko junturan biltzen baitira presio handienak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 44. orr.

Pario ausarta bi artistak nahastea, Barrek berak dioen bezala: «Konfrontazio hori desafio alimalea» da.  Berria - Kultura   2004-08-03

Charliek begietara so egin dio zuzen-zuzen, desafio agerikoan, eta ez dio begirik kendu, eskolan Munnings jaunarekin egin ohi zuen bezala errietan hasten zitzaionean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 177. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Hil nazala -erantzun zuen Gülbaharrek harro, desafio ahotsaz-.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 56. orr.

Desafio-puntu bat erakutsi zuen hasieran begiradan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 159. orr.

Martak gaitzespen begirada bota zion Olatzi, prozedura jarraitu beharko zenuke edo arauak arauak dira esan nahiko zuen begirada bat, desafio keinu batekin Martaren begien pareraino jaso zuena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 34. orr.

Bisitariak nire desafio tonua antzeman zuelakoan nago.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 91. orr.

Zure ahotsak desafio ukittua du.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 87. orr.

Ordu bat etzanik egon ondoan, eta eguzkiaren samina eztitzera doala, xutitu naiz, halako desafio sendimendu batekin kaskoan "ez diat barkatu behar".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 182. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Orain, bat-batean eta ustekabean ohore-desafio baten erdian murgilduta zegoenean, ez zuen onartuko beraren kontrako irainik txikiena ere.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 187. orr.

4 (apustu eta kidekoetan)

Desafio bat Hazparneko plazan.  Herria   2002-10-03

Larunbat huntan jokatuko da partida, urriaren 5 ean, dirua jokoan emanik, lehenagoko desafioetan bezala.  Herria   2002-10-03

Desafio hau eta bestea lehengo modan eginak ziren Denek-Bat Elkartearen trinketean.  Herria   2004-01-29

Hazparneko artzain batek desafio hau botatu zuen: punta batetarat ekartzen ahal zituela 200 harri, lerro lerro ezarriak, metro guzietan, hiru oren barne.  Herria   2001-02-08

Etzirena horrara joan preseski Amedée Arce eta Leon Dongaitz beren desafio haundiaren jokatzera!  Herria   2001-02-22

Ortzirale huntan Donibane Lohizuneko Ravel ezkerparetan desafio: Irujo-Ezcurra II eta beste, aratseko 8tan haste, Jokoberri!  Herria   2005-09-29

Pilotarekin hasiko da gaualdia aratseko 8ak eta erditan, desafio partida batekin, hautetsi eta besta komitekoen artean. xakur xapelketa, ardi moxte desafio, belar mozte dailuz edo segaz...  Herria   2005-06-16

Ortziralean, Bainoako trinket Modernean, seiak eta erditan jokatuko da lehen partida bat desafioan: Andre Kurutcharry batetik eta Loquillo mexikarra bestetik.  Herria   2003-12-04

Aian jaio zen bertsolari hau, 1780an, aspaldi beraz, eta behin desafioa jokatu omen zuen beste bertsolari batekin, ez dakigu norekin.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 142. orr.

Iñaki Azurmendik eta Joxemari Olasagastik hitzordua dute gaur Tolosako Kantabriko tabernan, 20:30etik 21:00etara, Azurmendik 16 oinbikotara bota dion desafioaz hitz egiteko.  Berria - Kirola   2004-11-18

5 desafio egin (43 agerraldi, 16 liburu eta 19 artikulutan) ik desafiatu.

Ez da zure bizitza arriskatzen duzuna niri desafio eginez.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 140. orr.

-Non daude? -galdetu zuen Browne jaunak desafio eginez bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 297. orr.

-Dei diezaiokezu, nahi baduzu -desafio egin nion, jakinik harrokeria hutsagatik ez ziola inola ere deituko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 255. orr.

Sindikatuei desafio egin eta negoziazioak zapuzten ibili da.  Berria - Ekonomia   2004-09-28

Ea, bada, egiozu desafio nire jaunari, Asiriako erregeari.  Elizen arteko biblia   1 Kro 5,26

Atera hadi leihora, frankotiratzaileei egiek desafio. ulertzen zaila da erakunde legegileak lege ordenamenduari desafio egitea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 51. orr.

Baziren musikari eta dantzariak, aurpegia kolorez margoturik eta arropa koloretsuz jantziak; akrobatak, saltoka eta jauzika fisikaren legeei desafio egiten zietenak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 134. orr.

Astilleroren iazko nagusitasunari desafio egin, eta irabazle atera dira bermeotarrak.  Berria - Kirola   2004-09-21

Bere dohain hotzen zirkuluaren erdian eserita egoten zen, ezkongairen batek zirkuluari desafio egin eta bizimodu distiratsu bat eskain ziezaion zain.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 199. orr.

Begi haiek atzera eragiten zioten eta desafio egiten zioten: haietan ez zegoen pasiorik, ez zegoen gogo-bahitzerik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 121. orr.

· Bake prozesuari gorazarre eta prekarietateari desafio.  Berria - Harian   2006-05-02

6 desafioa egin (14 agerraldi, 9 liburu eta 4 artikulutan)

Mendeku-min eta guzti, Rafael Leonidas Trujillori desafioa egiteko ausardia behar zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 280. orr.

Dantxari Estudianteak desafioa egin zion Bautistari, botatzeko bertso batzuk, eta hark onartu egin zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

Raimundo Silvak nahikoa eduki ahal izan zuen erantzunaren nahasmenarekin, baina desafioa egitea nahiago izan zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 364. orr.

GameBoy partida bat jokatzeko desafioa egin dit; erraz irabazi diot, eta, biseraz ez ezik, beraren Nintendoaz ere jabetu natzaio.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 16. orr.

Nik, aldiz, osaba-izeben etxera bisita egitera joaten nintzelarik, konturatzen banintzen lehengusu dotorea harrokerian hasten zela nire aurrean, borrokarako desafioa egiten nion.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 26. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus