Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Xarles bozkarioz desafiatuz, hasperen bat bota eta ezpain izkinan landaturiko zigarreta meharrari su eman zion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 76. orr.
Ni Jaun ahalguztidunaren izenean natorkizu, zuk desafiatu dituzun israeldar gudarosteen Jainkoaren izenean. Elizen arteko biblia 1 Sm 17,45
Hybrisak bultzatzen du, esate baterako, Prometeo, ezin eutsizko bortxaz, Zeus desafiatzera. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 92. orr.
Hantxe, neguko hotza desafiatuz, bizkarreko tatuajea erakutsi zion mutilak. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 106. orr.
"hamabost ale" esan zuen, eta aurpegia loratu egin zitzaion, grabitatearen legea desafiatzen zuen keinu batekin. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 190. orr.
Ohm-en legea desafiatuz igarotzen dira seinale elektrikoak gorputzean zehar. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 267. orr.
-Bestaldera bagoaz -jakinarazi zion, desafiatuz bezala. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 99. orr.