Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

defuntu (orobat defunktu g.er.) izond/iz hila, hildakoa. ik zendu.

"Eskerrak senar defuntuari!", egin du Sofiak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 111. orr.

Imanolek bere aita defuntuarekin itzelezko ikamika duela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 56. orr.

Errege defuntuaren organoak honela banatu dira, berak desio zuen bezala: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 51. orr.

Don Estebe eta don Kosme, bestalde, noiznahi biltzen ziren don Anxelmo defuntuarekin.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 51. orr.

Bob Marley defuntuak sinatuko zituzkeen halakoak, marihuanarentzako ongarri organikoa baino gehiago balitz, hots, zerraldo ez balego.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 69. orr.

Badela erabat hilen eta erabat bizien artean gradurik, mundu honetan segitzen duten defuntuak eta beren kezkez gu kezkatzera hilen artetik bisitan etortzen zaizkigun zenduak barne.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 16. orr.

Azaltzen nion, adibidez, defuntuek ez zutela eskubiderik gure bizitza baldintzatzeko, eta bost axola duela non ehorzten gaituzten, azken finean, ez baikara materia elikatuko duen materia organikoa baino.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 309. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus