Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zendu 1 da ad pertsonez mintzatuz, hil. (era burutuan)

Ddamattitt Diharce 74 urtetan zendu da.  Herria   2005-11-24

Alberto Ormaetxea Donostiako Errealaren trebatzaile ohia zendu da 66 urtetan.  Herria   2005-11-10

Lehena Roux jauna zendu da 69 urtetan.  Herria   2005-03-24

1951n berean zendu zela aita Hiazinto Woroniecki, poloniar printze eta domingotar jakintsua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 94. orr.

Lizarrako bi emakume zendu dira pareta batek azpian hartuta.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Egun horretan bertan zendu zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 153. orr.

Humboldt zendu eta handik ehun urtera ere, [...].  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 50. orr.

Azaroan Joxe Etxeberria Sagastume amezketarra eta Jose Luis Pagazaurtundua laudiotarra zendu ziren Areetan, autoan lehergailuak eztanda egitean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 104. orr.

2003an hamabost lagun zendu ziren Hego Euskal Herrian beroaldiaren ondorioz.  Berria - Harian   2005-06-18

Jaio berritan hartu nuelarik neure besoetan etxe txit goren bateko berme eder hura, aldez aurretik ikus ahal nezakeen neure besoetan zenduko zela, eta haren heriotza beharko nuela deitoratu?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 504. orr.

Etxebarneko Jakes zendu zelako berria zekarkion auzo bati.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 332. orr.

Orain Moisés zendua da, baina emaztea eta seme alabak arduratzen dira etxe horretaz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 129. orr.

Indonesian zendu den neskatoaren bi senide ere, esaterako, gaitzak jota daudela baieztatu dute agintariek.  Berria - Gaiak   2006-01-17

Zenduak dira, orobat, Hegel, Marx, Engels, Nietzsche eta Freud.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 162. orr.

Hamabi egun iraun zuen oraino zendu aitzin.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 151. orr.

Duela bi urte, aita zenduta, Zabalguneko gure betiko etxea saltzeko asmoa agertu zigun amak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.

Muskildin sortua (1847), apez (1870), Donapaleuko kolejioan, bikario Irisarrin (1875), erretor Mitikilen (1876), Urdiñarben (1882), Hazparnen (1884), ohorezko kalonje (1906), etxen erretiratua (1912), 1917an zendua.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 113. orr.

Emazteki bat, huts egite mediko baten erruz zendua, nonbait, forentseak ehiza-trofeo baten gisara erakusten ziona argazkilariari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

Bere seme zendu berriaz mintzatzeko "gorputza" bezalako hitz dorpea ama batek ez dezake sekula erabil.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 40. orr.

Buruan alderrai dabilzkidan haren jardun batzuen artean, zendu berriari ikasi nion kanta bat berritu nahi dut hemen: [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 236. orr.

Mikeli amatxi aspaldi zenduaren etxea oroitarazi dion mahai baten gibelean jarria dago.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 11. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Adiskide zenduaren aita-amei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.

Tom Manhattanen zen arratsalde horretan, Harryrekin, berriki hildako idazle baten alargunarekin negoziatzen haren senar zenduaren liburutegiko liburuen gainean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 135. orr.

Nafarroara joateko baimena eman zidan bakarrik jakin zuelarik segurki hara behar nuela joan, ene anaia zenduen hiru alaben, hots ene iloben, lekutzera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 208. orr.

Musuzapia dut gogoan, zenduaren izena idatzia daramana.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 179. orr.

Herritar zenduen ohorezko bi otoitzaldi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 163. orr.

Zenduak hilkutxan daude ongien, beila-lekuko asepsia distiratsuan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 135. orr.

Zendua lehenbailehen beztitzeko agindua eman zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 26. orr.

Borreroari zenbait zenduk mihia ateratzen dio azken trufa makabro gisa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 68. orr.

Borreroak itsu-itsuan sinesten du metempsikosian, bere begiekin ikusi baititu zendu berrien arimak urretxindor urdin, arrain neoklasiko edo landare ibiltari bihurtzen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 69. orr.

Gure familiako zendua hamarrak eta laurdenetarik goiti ikusten ahalko genuela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 62. orr.

3 irud/hed

Zibilizazio baten desagertzea erregistratzen duen gertaera -bere aurreko kolapso eta desintegraziotik bereizia- gizarte zenduaren estatu unibertsalaren eremua okupatzea izaten da normalean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 31. orr.

Sarkin barbaroak kasu batzuetan lotura izan ziren zibilizazio zenduaren eta ondorengo jaio berriaren artean- Inperio zenduaren eremu abandonatuan ondorengo jaio berriaren artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 164. orr.

Pairatzaile nagusiak ez baitira estatu unibertsal zenduaren mendeko izanak, garaile nabarmen diren barbaroak eurak baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.

Limosna eskatzen hasi ginen zenduen arimen alde.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 141. orr.

4 (era ez burutuan)

Herriko edonor zentzen zenean, aberats ala pobre, haren merezimenduak jendaldearen aurrean laudatzeko zeregin berezia zuten alaina. Anitzetan aditua zuen, alabaina, norbait zentzean eta malkoak ekiditeko asmoz, etxeko azkazi zaharrek huxtukatzen zutela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 330. orr.

Bizitzan bezala, dudazko oreka batean gabiltza hatsa hartzen duguino, eta saihetseko kide osasuntsuena zentzen denean ohartzen gara luma bat zela, edo hosto bat, edo errauts pikor bat.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 144. orr.

Amaren zentzea itxuratzean, gizonaren sabelpetik kolkoan gora ikara eta izerdi hormatua igotzen sentitzen zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.

Eroso zentzen hasteko bidea izan liteke hori.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita zendu (4); ama zendu (9); an zendu (7); an zendu da (6); anderea zendu (4); anderea zendu da (4); apeza zendu (7); apeza zendu da (5); atzo zendu (6); atzo zendu zen (6); berehala zendu (11); berehala zendu zen (7); berrikitan zendu (6); bertan zendu (11); bertan zendu zen (6); den astean zendu (13)

egun hauetan zendu (7); emakume bat zendu (6); etcheverry zendu (4); euskaltzain zendu (4); euskaltzaina zendu da (4); frantziarra zendu da (4); gazte bat zendu (4); gutxi zendu (5); han berean zendu (6); han zendu (6)

igandean zendu (4); iragan astean zendu (50); joanden astean zendu (22); lagun zendu (23); lagun zendu dira (6); lagun zendu ziren (13); langile bat zendu (6); larunbatean zendu da (4)

ondorioz zendu (5); ospitalean zendu (5); ospitalean zendu zen (4); pertsona zendu ziren (11); san franciscon zendu (4); serora zendu (4); supituki zendu (6)

urtean zendu (6); urterekin zendu zen (6); urtetan zendu (61); urtetan zendu da (31); urtetan zendu dena (18); xaharra zendu da (5)

zendu aitzin (4); zendu berri den (6); zendu berria (14); zendu berria den (7); zendu berriak (9); zendu berriaren (10); zendu berriari (6); zendu da (404); zendu da beskoitzen (4); zendu da joanden (12); zendu da supituki (4); zendu dira (81); zendu dira azken (4); zendu dira iragan (16); zendu zaigu (4); zendu zaiku (10); zendu zaizkigu (4); zendu zauku (13); zendu zen (202); zendu zen atzo (19); zendu zenean (11); zendu zenetik (4); zendu ziren (59); zendu ziren atzo (4)

an zendua (4); berrikitan zendua (6); urtetan zendua (8); zendua da (7); zendua den (8); zendua zen (7)

zenduak dira (6

urtetan zendurik (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus