Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hoztasun definigaitza sumatu du zure ahotsean, hoztasuna baino areago tristura edo antzeko zerbait. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 100. orr.
Adak zirkin definigaitz bat egin zuen sorbaldak jasorik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 100. orr.
Esaterako, tripetan ernatzen zitzaion ezinegon lauso eta definigaitz hura. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 85. orr.
Berehala igarri nien, hitzik gabe ere airean bertan antzematen den zer definigaitz horri esker, bi haiek lankide huts baino gehiago zirela, bikote zirela alegia. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 28. orr.
Kolore definigaitzeko ore nazkagarri batez. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 23. orr.
Kolorea definigaitza da, ez, definigaitza ez, Raimundo Silvak tonu zehatza aurkitu dio, goiz-zuria. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 159. orr.