Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Metodo deduktiboari jarraituz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.
Horiek beren baitan daramate ondorioa, argudiatze deduktiboari begiratuz gero bederen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.
Diskurtso deduktiboak formalizatzea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.
Kontzeptuak eraikuntza deduktibo birtual batean kokatzeko nahia izan beharrean, deskribatu beharko litzateke eurak agertzen diren eta zirkulatzen duten enuntziatuen eremuaren antolakuntza. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.
Harreman diskurtsiboak, ikusten denez, ez dira diskurtsoaren barrukoak; ez dituzte elkarren artean lotzen kontzeptuak eta hitzak; ez dute ezartzen esaldi edo proposizioen artean arkitektura deduktibo edo erretoriko bat. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 55. orr.
Enuntziatua eraketa diskurtsiboari dagokio, esaldia testuari dagokion bezalaxe, eta proposizioa osotasun deduktiboari dagokion bezalaxe. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 135. orr.
Jendearen adimen deduktiboa izugarria da. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 160. orr.
Filosofoek infinituraino deskribatzen dute metodo hipotetiko-deduktiboa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 163. orr.
Hempelek proposatu zuen azalpenari buruzko teoria filosofikoa bere eredu nomologiko deduktiboaren bidez. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.
Behaketaren bitartez edo eraketa matematiko-deduktibo luzeen bitartez. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 30. orr.
Irakaskuntzan ohitura da razionalismoa eta enpirismoa kontrajartzea: beharbada egokiagoa litzateke [...] razionalismo matematiko-deduktiboaz (metafisiko) eta razionalismo induktiboaz (enpirista) mintzatzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.
Jakin al daiteke zer sistema ez-deduktiboren arabera ipini ahal izan diren objektuok bata bestearen ondoan eta jarraian psikopatologiaren esparru zatikatu hori eratzeko [...]? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 50. orr.