Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dunbots 1 iz burrunba, zarata handia.

Burrunba entzun zuten, kanoi baten dunbotsa zirudiena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 66. orr.

Geroago, erortzen diren harrien dunbotsaz, etxe osoa amildu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 160. orr.

Horma-puska izugarriak erortzen ziren, bakoitza mendi txiki bat adinakoa, eta ibarretako oihartzunak beren dunbotsa handitzen zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 131. orr.

Trena puzka abiatu zen, lurrina presiopean ateraz eta izugarrizko dunbotsa eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 149. orr.

Halako batean, musika-banda baten zarata entzun nuen Kale Nagusian behera; hura danborren dunbotsa eta turutotsen zalaparta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 94. orr.

Hirian dunbots handia entzun zen, hodeietan dabilen trumoiaren moduan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 121. orr.

Dena tximista zen haitzarte hartan, eta etengabe zabaltzen zen trumoien dunbotsa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 151. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Oso oker ez banago, oinaztarri eta trumoi dunbotsuaren ondorioz erori zen gargola faltsuarekin ari nintzen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 191. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus