Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maindirea lehengo lekura erakarri zuen, lotsaz edo hotzez bainoago, halako burlaize jostari batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 84. orr.
Beso biak mahai ertzean eutsita apur bat makurtu zen Joselu, eta askoz baxuago, baina burlaize txiki batez lagunduta, prestatua zeukan sententzia biribila adierazteko legez mintzatu zitzaion. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 57. orr.
-Andresen laguna... -esan zuen, burlaize nabarmenez-. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 40. orr.
Damu nauk, ez baita hemen neskarik izan -gero, editorearen begietan burlaizea eta ezpainetan irria, prentsaren ondoko liburu-pilatik bat hartu, eta Nathanieli luzatu zion-. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 64. orr.
Ate aldera iritsi zirenean, ordea, Fructuosok, jiratu, eta, arestiko burlaizea ezpainetaraturik, niri begira esan zuen: [...]. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 41. orr.
Burlaizea ere arindu egin zitzaion, eta espresio gozoagoa zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 301. orr.
Laranja Mekanikoak ez zion burlaizea zerion galdera zirikatzaile hari erantzun. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 157. orr.
Ez nien herrarik hala ere: izatekotan, halako mirespen moduko bat, burla-haize batekin nahastuta; mirespena, haien idealismoagatik, talde-izaera sendoagatik; burla-haizea, haien injenuidade mugagabeagatik, alaitasun apika itxurazko baina beti ageriagatik. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 40. orr.
Gaur egun, "erromeria" esatea nostalgiaren eta burlaizearen artean dagoen oroimen bat berpiztea da. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 55. orr.
Bezeroetako batek, burlaizean, esan zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.
-Gizon batekin ihes egin duen edozein emakumek egin dezakeen horixe... -Husainek, burlaizean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 320. orr.
Adaren hitzek gehiago zuten destainetik burlaizetik baino. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 133. orr.
Burlaizez begiratu zion editoreak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 64. orr.
Burlaizez hitz egin zuen, bere buruarekiko maltzurrez, alabaren sentimenduak harrotzeko baino gehiago: [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 37. orr.
Burlaizez egin nion galdera, ziur bainintzen gazte haien jokabidea ez zuela oso gustukoa. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 108. orr.
Barre egin zuen, burlaizez, eta nik ez nuen barre egiten inoiz entzun. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 222. orr.
-Hemen ezingo duzu askorik gailendu zure medikuntzazko jakintzarekin -esan zion Andresi burlaizez-. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 157. orr.
-Aupa, Bautista -esan zuen Martinek burlaizez-. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 123. orr.
Beti pentsatu dinat neska bizkorra haizela -esaten dit burla-haizez-. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 128. orr.
Ohean agonduta aurkitu genuen, burlaizezko irribarre zabala aurpegian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 151. orr.
Aitak, alaba bezala larritu ordez, burlaizezko apo-irri batez begiratu zion kalesa inguruko jendeari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 34. orr.
Irriak, irainak, burla-haizezko oihuak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 151. orr.
burlaizean esan (3)