Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Brau xutitu nintzen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 143. orr.
Brau erantzun nion: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 167. orr.
Miarritzen, joanden egunean, eguerdi aintzinttoan, hiru lagun brau sartu dira hiriaren erdi-erdian den joaieria ezagutu batean. Herria 2001-08-09
Yusuf brau zutitu zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 60. orr.
Müller brau gelditu zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 117. orr.
Orduan Smith-en heriotzaren berria erori zitzaion brau gainera, eta izuak hartu zuen Harry. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.
Ostikoa harentzat zela iduritu zitzaion, eta brau zutitu zen aulkitik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 123. orr.
Hain bakardade ikaragarrian abandonatuta, beste edozein gizon brau eroriko zen, begiak itxita lurrean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 182. orr.
Urdai saltzailea brau biratu zen, begitartea zuri, eskuak mantalaren gainean estuturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 224. orr.
Atea brau ireki nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 78. orr.
Bi egunez, 62 kilometro egin ditut, neguko nagitasunetik brau iratzarturik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 210. orr.
Nik ere aitortuko dizut atzo berean gure solasketaren brau mozteko heinean izan nintzela. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.
Zaldiak, brau, zutitu eta jendetzarengana oldartu ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.
Gero, nire kapusai bat ipini gainetik, taxi batean brau sartu eta etxera eramango zaitut. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 296. orr.
Eta brau! jalgi naiz, kexu bezala, halako egonezin edo/eta ezontsa bat senditurik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 136. orr.
Zartagiko xerra hoztua, sukaldean sartzearekin hortzak zorroztu zizkidana, mahai gainean ezarri zuen, brau! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 129. orr.
Bri-brau atera zituan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.
Bri-brau erabaki nuen lantegira joatea. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 173. orr.
Briu brau, ele ederrekin, egoera arras aldarazi zuen. haurra mahaian jarrarazi nuen briu-brau eta azietaren parean, kopeta apal eta begiak malkoz heze paratu zen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 228. orr.
Eta briu-brau badoa. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 93. orr.
Gibeleratekoan, Luzaide eta Ondarrolaren artean muga egiten duen erreka pasatu eta, gertatu zitzaion briu-brau karabinero bat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 181. orr.