Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erdi itzalean, ordea, soinekorik gabe zegoen emakume baten soslai bitxia ikusi nuen; esku batetik hartu eta brast bota ninduen lurrera. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 206. orr.
Beira landutako edalontzia ezpainetara eraman eta, brast, zurrutada luzea eman zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 220. orr.
-Proba bat da -azaltzen diot, burura datorkidan lehenbiziko gezurra brast botaz-. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.
Lepic andreak, zakar, atea ireki du, eta itsuari brast tira egin dio besotik, hotz baitago. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 70. orr.
Atari ondora ailegatuta, ordea, eskua brast kenarazi zidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.
Lepic andreak maindireak brast kendu, gelako bazterrak usainduz miratu eta luze gabe aurkitu du. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 29. orr.
Halako batean, brast, kotxea eguzkiak ederki argiztatutako plaza distiratsu batean sartu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 109. orr.
Bet-betan, ordea, arnasa atera zaio, purrustaka eta brast batean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 231. orr.
Maritxuk bere ohizko irri erraldoia libratu zuen, ezko arrosa peza bat betazalen gainetik brist-brast ilkitzen ziola, behatza gune xifrituan pausatuz, neskak gehiegi sufri ez zezan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 299. orr.