Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bizibide (ETCn 1.244 agerraldi; orobat bizipide ETCn 139 agerraldi) 1 iz bizitzeko egiten den lana; bizimodua. ik lanbide; ogibide.

Izatekotan, bizimodu nahi nuke poesia, ez bizibide.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.

Eskulana bizibide bezala (eta limosna, besterik ezean).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

Herri indigenek nekazaritza dute bizibide.  Berria - Harian   2005-11-19

Larre-herrialdeak gutxi populatuta daude, jende gutxik baitauka han bizibidea; gari-lurrek gizon gehiagori ematen diete lana, eta mahastiek askoz gehiago.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 102. orr.

Pentsioa beste bizibiderik ez izan arren, lortzen zuen aurrera ateratzea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 301. orr.

Bizibidea bilatu behar nuela kosta ahala kosta, neure kasa eta gurasoen etxetik kanpo bizi ahal izateko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 80. orr.

Gogorra da oso etxea galtzea; oraindik gogorragoa familiaren euskarri eta sostengua den bizibidea galtzea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Ezpata izango duk bizibide.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 75. orr.

Bizibiderik ez duzula eta ezin duzula Ninirekin ezkondu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 265. orr.

Haren negozioak Greziara eta Ponto Euxinora mugatu ziren ia osorik, eta handik atera zuen bizibidea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 35. orr.

Inguruabar bortitz horretan gertatzen da bizibidea ateratzeko eguneroko borroka, batzuen mesedegarri eta besteen galgarri dena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 11. orr.

Zuk kriminal gisa atera dezakezu bizibidea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 538. orr.

Bizibidea eman niezazueke eta basoko trabailuetan enplega zuetarik hainbat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

Ez diezu bizibidea kendu nahi izango, ezta?  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 207. orr.

Espainiarraren lehen plana hirian bizitzea zen eta bizibidea plantazioetan edo meatzeetan lan egiten zuten indiar eta beltzengandik lortzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Gizon libreen kopuru jakin bat egon behar zuen, esklaboek haien bizibiderakoak hornitzeko moduan izateko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 105. orr.

Biziki pozten zen halako gizasemeak bere elizbarrutian edukitzeaz, eta harro zegoen haien bizibide eta jokabideaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 519. orr.

"Bizibidea heriotz-bide", titulatu zuen Argia astekariak lan-istripuei buruzko erreportaia.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 186. orr.

Ni, izan ere, garagar tratantea naiz bizibidez.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 46. orr.

Kristau bizibidea eraman ezinik, Damak absentzia aukeratu zuen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 85. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lmosna eskatzea zen anaien bizibide bakarra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 326. orr.

Estatuak bizibide segurua zor baitie hiritar guztiei, jana, jantzi egokia eta osasunaren kontrako izango ez den bizimodua.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 119. orr.

Honek asko maite baitu Ines eta bizibide materiala segurtatu nahi baitio ondasunen bidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.

Hori bizibide errazari zor zaio.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 102. orr.

Guk, liburutegiko saguok, bizibide luzea egiten dugu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 9. orr.

Uste honek bere aldetik eskatzen digu irudikatzea biztanleriaren gehikuntzak kontsumitzen dituela bizibide gehigarri guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 392. orr.

Ibilbide eta bizibide pertsonalean, 1929an, Eluard eta Lorcaren lanak ezagutu zituen Elytisek.  Berria - Kultura   2006-03-14

3 (hitz elkartuetan)

Frantziskoren kristau-bizibidea bere nortasun eta historia pertsonalari lotua dago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Ez zen aski zaldi, behi edo ardirik izango gazteen sasi-bizibidearen segurtatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bizibidea (5); bizibide bat (5); bizibide eta (3); bizibidea ateratzeko (3); bizibidea aurrera (4); bizibidea eta (3); bizibiderik ez (3); bizitza eta bizibidea (3); eta bizibide (9); eta bizibidea (9); gure bizibidea (3); zuen bizibidea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus