Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ni neuretzat ez naiz beste bat, errepresentazioaren objektu bat, baizik eta neure kontzientziari berehala presente nagokion zerbait, errepresentazioaren bitartekotza behar izateke. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.
Ikusmenaren bitartekotza onarturik ere, ez dela beharrezkoa Moisesek sorturiko fenomenoren batean Jainkoaren gorentasunaren isla egiazki ikustea, hura guztia Moisesen irudimen berotuan besterik ez zegoen ikuspen soila izan zitekeelako. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 241. orr.
Jainkoarengana bihurtu zen, bada, laguntza bila, eta Frantzisko dohatsuaren bitartekotza hasi zen eskatzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 271. orr.
Berehala, santuaren bitartekotzari esker puskak elkarrekin batu ziren eta puskaturiko azpila osorik agertu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 457. orr.
Zenbat eta zientziak datu gehiago bereganatu, hainbat eta ezinago datu zientifikoen objektibotasuna onartzea fede hutsez izan ezik, gero eta mezu eta mezulari gehiagoren bitartekotzaz jasotako datuak onartu behar baitira. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 93. orr.
Frantziskoren bitartekotzaz gertatutako hainbat mirari kontatzen ditu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.
Galeuscako hautagai Josu Ortuondo (EAJ), Felip Puig (CiU) eta Carlos Aymerich (BNG), Euskal Herria, Katalunia eta Galizia Europan «bitartekotzarik gabe» egotearen garrantziaz aritu ziren. Berria - Euskal Herria 2004-06-12
Era negargarrian bekatuaren lokatzetan etzanak ikusten dituzunak, arren eskatzen dizugu, altxa itzazu errukior zure bitartekotza aintzatsuaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 234. orr.
Jainkoak ez du gogalmen-bitartekotza beharrik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 43. orr.
bitartekotzari esker (4); bitartekotzarik gabe (4); santuaren bitartekotzaz (3)