Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizkitartean, herri batean sartu gara. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 81. orr.
Bizkitartean, Donapaleuko goizalde karroindatu haietan, aita bildotsak pisatzen zegoela, eta gu lekuaren atxikitzen zutik daldaraka merkatu irekiaren erdian, pairatzen genituen haize mehe labankadez gogoratzen gara. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 78. orr.
Bizkitartean, [...] goza dezagun estilista eta aintzindari handi honen ekarpen anitza, horretarako gure gabeziak agerian gera dakizkigukeen arren. Berria - Harian 2006-01-26
Bizkitartean, neure zalduna atera heldu zait, beti ohi duen presaz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 64. orr.
Bizkitartean, aitortuko dute edo ez dute aitortuko, hori gero ageriko da, bainan gisa guziz, gobernuak hurbil-hurbiletik segituko ditu auzi horiek. Herria 2004-01-01
Bizkitartean, Etna-ren muturrari ke beltzezko mataza bat zerion ortzian gora, bere itzalpean hartuz Siziliako lurrak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.
Bizkitartean zer egin? Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 127. orr.
Bizkitartean, ordea, moztutako ilea hazten hasi zitzaion berriro. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 41. orr.
Bizkitartean, hain segur Arbelbide zela medio, fraileak jin ziren Donibane Garazira 1892ko sartzerako, Arbelbidek bere aldetik, Cazaban bere misionesta igortzen zuela kolejioko lehen urteaz arduratzeko. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 62. orr.
Bizkitartean biek, ondare bihiken antzera, xume eta purruskatsu, zentasunaren baheetarik isuriz soilik izaten ikasiko genukeen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 26. orr.
Bizkitartean, aburu hori ahantzi gabe, badut uste beste arrazoi bat bazela Aita Sainduen aitzinean aipatu ere behar ez zena, are gutiago Pio V.aren aitzinean, hain baitzen Aita Saindu hau Elizaren larderiaz axolatua. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 27. orr.
Bizkitartean, ongi baino hobeki banekien eskola beharrezkoa zela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 151. orr.
Bizkitartean, hango hurbileko jendeek diote gau ilunpe beltz horretan jendeen solasak entzun daitezkeela, eta ere oilarren kukurrukuak eta ere zaldien irrintzinak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 71. orr.
Bizkitartean, badu bereganatu zaituen zer edo zer. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 138. orr.
Nik, bizkitartean, oharrak hartu eta hartu, hitzik galtzen ez niola. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 104. orr.
Irudimena ideia bat da, Izpirituak haren bitartez gauza bat kontenpla baitezake hor balitz bezala [...] eta, bizkitartean, giza Gorputzaren presenteko egoera adierazten du, kanpoko gauzaren izaera baino lehen. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 579. orr.
Aspaldiko historiak ez ahantzirik ere gogoratu behar dugu bizkitartean Aljeriako gerlatik landa, lagungaia aurkitu zuela Xanek. Herria 2005-09-08
Erran behar da bizkitartean elgarren betetsu ibili direla bi sakalariak botean, lehenak lau sartuz eta bigarrenak hiru bakarrik. Herria 2005-04-14
Eta beste haiek, bizkitartean, urtetan eta urtetan segitu zuten aurkitzen zituzten sudur guztiak mozten, kantari beti: Fratelli d'Italia! Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 152. orr.
Lotsa bitxi batek hartua sendi nuen ene burua eta bizkitartean, ez sobera mutiko tetele batentzat hartua izateko beldurrarekin edo nik dakita zer gisaz, ihardetsi nion baietz, xarmanki izanen zela hori, bientzat gela bat hartzea. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 62. orr.
Izan ere, itxuren unibertsoa arautzea zuen helburu fisikak, eta bizkitartean egia, errealitatea, gauzen eta gizonaren esentzia barne-barnekoa beste nonbait daude, estalki batek edo [...] zazpi estalkik ezkutaturik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 84. orr.
Aitortu behar dugu bizkitartean, Zizeronen jatorrizko liburua galdurik egon zela hamabi mendez, VII. mendetik XIX.eraino. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 24. orr.
Begi argiak zituen, gris eta berde arte horretan, zinez bereak ez bezalakoak, eta bizkitartean, ezaguna iruditu zitzaion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 88. orr.
Neskaren ezpainak nabaritu zituen kilikari, mihia mihi bila, bizkitartean behereko haragi puskak jantzi batez bere giza izaera gosetia oroitarazten ziola Lehen ikastaroa bizkitartean etxean izan zuen, erlijiotasunez josia: "Niri, haur-haurretik, oherakoan otoitz egiten loakartu arte hezi ninduten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 10. orr.
Katixima horrekin bizkitartean, urrun gabiltza aspaldiko beste teologo nagusi batzuen irakaspenetik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 51. orr.
Berri txar horiek guztiek ez zuten bizkitartean agortzen Ameriketara zihoazen joaileen uholdea. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 111. orr.
Tebastarrek barreari eman zioten eta haren etxe aurrean tropelkatu; bizkitartean haiek baino barre gehiago zegien berak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.
Hainbat eta hainbat partida gogoangarri jokatu zituen bizkitartean: bera bakarrik bikoteen aurka, anaia zaharragoarekin hiruren kontra, aurkariari sake guztiak emanda... Berria - Kirola 2004-02-21
-Nire kontu -errepikatu zuen, bekatu-lagun, begi berde horietako eskuina kliskatzen zidan bizkitartean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.
Bizkarra emanda hasi zen berbetan, ausaz aukeratutako disko bat abian ipintzen zuen bizkitartean. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 112. orr.
Rabe de las Calzadas justuki: erromesen iturriko ur freskotik nolaz ez edan eta xahakoan ezarri, goizean ezarria oraindik freskoa delarik bizkitartean? Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 114. orr.
Hori ez delarik hala bizkitartean! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 24. orr.
behar da bizkitartean (3); bizkitartean ez (9); bizkitartean ez da (3); bizkitartean gure (3); bizkitartean hori (5); bizkitartean ni (3); da bizkitartean (7); dira bizkitartean (3); dugu bizkitartean (6); eta bizkitartean (33); eta bizkitartean egia (3); nuen bizkitartean (3); zen bizkitartean (4); zuen bizkitartean (3)