Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

birkalifikatze (corpusean ez dago; ETCn 53 agerraldi) iz kalifikazioa aldatzea, eskuarki lur sailez mintzatuz. ik birkalifikazio.

Auzitegien epaien ostean, birkalifikatze hori baliogabetu zuen aldundiak, eta 97 etxebizitza egiteko plana bertan behera geratu zen. ETC-literatura, saiakera   Lurra zorua bailitzan, Iñaki Petxarroman, Txalaparta, 2011

Diru gutxi jaso zuen, batetik sailen birkalifikatzea gerora etorri zelako eta prezio finkatuak ez zuelako zerikusirik merkatukoarekin, baina batez ere oinordekotzari uko eginez eskuratutakoa senideen artean partitzea zegokiola erabaki zuelako, oinordekoaren betebeharra etxea iraunaraztea zenez eta ez berak egin zuen bezala saltzea. ETC-literatura, saiakera   Martutene, Ramon Saizarbitoria , Erein, 2012

Anaitasuna S.A. hirigunetik hurbileko auzune batean dago, lehen periferia urruna zena, eta udaletxeko adiskide batzuekin adostua zuten enpresa dagoen eremua birkalifikatzea, etxebizitzak eraiki ahal izateko baimena ematea, eta horretarako ezinbestekoa zen enpresak kiebra jotzea, azken urteetan enpresa hiltzen uztea. ETC-literatura, saiakera   Etxekalte, Harkaitz Zubiri, Susa, 2012

Birkalifikatzearekin hogei aldiz biderkatuko da metro karratuaren prezioa... ETC-literatura, saiakera   Telleria eta gero, zer?, Ernesto Prat Urzainki, Elkar, 2017

Ama. gauza bat da lurrak birkalifikatzea, beste bat Marialuisak saldu nahi izatea. ETC-telebista   Aita, aitatxo..., Goenkale, 2000

Nire kontu lur horiek birkalifikatzea... Negozio handiak egingo ditiagu hik eta nik elkarrekin... ETC-telebista   Mamma mia!, Goenkale, 2015

"Luxuzko pisuak eraiki baino ez dute nahi Martuteneko lurren birkalifikatzearekin", esan du Manzanos taldekideak. ETC-prentsa   Berria, 2005-07-16

Liburutegiaren asmoa pikutara! Ejertzitoari birkalifikatzeagatik eskerrak eman nahian, salmentaren %16 eskaini zioten. ETC-prentsa   Berria, 2005-12-15

Batzuk mileurista famatuen inbidiaz bizi diren/garen bitartean, promesak egiteaz eta lurrak birkalifikatzeaz bizi direnak zortzi mila poltsikoratzen dituzte hilean. ETC-prentsa   Berria, 2006-11-23

Eta hori ekiditeko badago bidea, sindikatuen hitzetan: egun lantegia kokatuta dagoen lurra birkalifikatzeaETC-prentsa   Berria, 2007-02-20

Alderdiko presidente Begoña Errazti ere Gernikan izan zen eguerdian, eta EAJk herri hartan urteetan eman duen birkalifikatze eta "enpresak kentze" politikaren ondorioz, herria"desertu industriala" bihurtu dela salatu zuen. ETC-prentsa   Berria, 2007-05-19

Hutsik geratutako sailak ez birkalifikatzea nahi du batzordeak. ETC-prentsa   Berria, 2007-10-12

Era berean, ezinbestekoa iruditzen zaio hutsik geratuko diren lur sailak ez birkalifikatzeaETC-prentsa   Berria, 2007-10-20

Jaurlaritzak onartutako proiektua atzera bota zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, Ingurumen Sailak ontzat emandako lurren birkalifikatzea legez kanpokoa zela argudiatuta. ETC-prentsa   Berria, 2008-07-17

Industria lurzorua duten bi area birkalifikatzeari buruz herritarrek duten iritzia biltzen ere saiatuko dira. ETC-prentsa   Berria, 2008-11-11

Izan ere, haren senideak lurren birkalifikatzean zerikusia dutela uste dute salatzaileek. ETC-prentsa   Berria, 2009-07-12

Lurren birkalifikatzea legez kanpokotzat jo zuen. ETC-prentsa   Berria, 2010-07-30

Birkalifikatzearen ondorioz zoruak hartzen duen gainbalioaren %15, legez, udalei dagokie, eta %15 hori da, hain zuzen, Bilbok eta Barakaldok Bilbao Ría 2000ri egiten dioten ekarpena. ETC-prentsa   Argia, 2015-03-22

Jokaldia lurren birkalifikatzea izan da. ETC-prentsa   Argia, 2016-02-14

Horren zantzuak ikusteko ez dago urrutira joan beharrik, guztiok ezagutzen dugu inguruko udaletan egindako amarru bat edo beste, direla entxufeak, lurren birkalifikatzeak edo adiskidekeriaz egindako lizitazio publikoak. ETC-prentsa   Argia, 2016-04-17

Baina gauza bat zen proiektua, eta bestea hori aurrera ateratzeko zein bide aukeratuko zuten agintari publikoek: hurrengo urteetan birkalifikatze eta desjabetze ugari egin zituzten hitzarmenen bidez, espekulazioari atea irekiz. ETC-prentsa   Argia, 2018-03-04

Erabiltzen dituen teknikak, lehenik, familiarekin elkartzea (Joining) eta, ondoren, berregituraketakoak dira, azpisistemetan (azpisistemen batuketa edo kenketa), sintoman (fokatzea, birkalifikatzea, etab.) edo egituran (gatazkak sortaraziz, berrantolatuz, etab.) eragiketa nagusiak eginez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Psikoanalisia eta zenbait psikoterapia, Mikel Plazaola (arg.), UEU, 2000

Noizean behin, itsmoaren birkalifikatzeari buruz hitz egin da natura-erreserba egiteko. ETC-entziklopedia   Thapsos, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus