Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bina (ETCn 2.402 agerraldi) 1 banatz bakoitzari bi; bakoitzak bi.

Kapitainari eta eskifaiburuari bina parte zegozkien; maistruari, sokadunari eta kanoizainari, bat eta erdi bakoitzari; beste ofizialei, bat eta laurden.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.

Egia zen emakumeek ogi bana zutela eskuan, bina edo hiruna ez zutenean, baina ez zen egia Renato okina lanean ari zenik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 83. orr.

Zortziko handian bina bertso kantatuz lehenik.  Berria - Kultura   2004-06-19

Ceman eta Jokinenek bina gol sartu dituzte.  Berria - Kirola   2004-03-23

-Nire aitonaren garaietan [...] bina pinta mahai-ardo jartzen zitzaizkioan gonbidatu bakoitzari pitxer batean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 110. orr.

Zeren eta, azoka-egunetan, hara biltzen dira merkatariak, zazpinaka edo zortzinaka, ohiturari jarraiki bina katilu te edatera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.

Bina kubalibre hartu eta gero ere Marujaren arrastorik ez, eta hirugarrena eskatu behar.     «Kuskue tanden», 2004 - 215. orr.

Banan-banan kontrolatuko zuten langileen zeregina, eta beren beharretan harrapatzen ez bazituzten, fusilatuak izango ziren; bina tiro.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 23. orr.

Biltzen dira hiriko jauntxoak udaletxean, deitzen dituzte hiriko miliziako konpainietako bina ofizial.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 96. orr.

Horregatik jo zituzten Ximonek eta Jexuxek bina fandango eta bina arin-arin txapelketa egunean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 128. orr.

Ate-orriak zipres-zurezkoak ziren eta bina ate jiragarri zituzten.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,34

Zutabe-buruetan ezartzeko, brontzezko bi kapitel egin zituen, bina metro eta erdikoak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,16

Bi ertzaini erasotzea leporatuta, bina urteko kartzela zigorra eskatu dute bi pertsonarentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Orduan ere, txanda bakoitzean bina orduko lanuztea egitea aurreikusten dute.  Berria - Ekonomia   2006-04-21

Hauen gainean habeak zabaltzen dira, bakoitza ondo trabatutako bi oineko bina egurrez osatuta, basilikaren inguru guztian.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2210. orr.

Bina litro jasotzen dituzte Lanzaroten, Fuerteventuran eta Hierron.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 351. orr.

Kolomarte guztietan bina triglifo jarriko dira, tenpluaren aurrealde eta atzealdeko erdikoetan izan ezik, hauetan hiruna jarriko baitira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1930. orr.

105 milimetroko kanoi bana, 37 milimetroko beste kanoitxo bana eta 20 milimetroko metrailadore bina dute ontzi gainean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.

Masailetan elkarri musu bina emanez banandu ziren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 75. orr.

Industria-iraultzatik kanpo geratu zirenek, beraz, jendeztatu zuten "Mundu Berria": Estatu Batuak aurrenik (hogeita bederatzi milioi etorkin 1861 eta 1920 artean), eta Kanada, Argentina, Brasil (hiru-bosna milioi etorkin), Australia eta Zeelanda Berria (bat-bina milioi etorkin) gero.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

Bina doaz beti ontziko, batetik ontziaren zamagatik eta bestetik senar eta maitaleen zeloengatik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 131. orr.

Iparragerre, Lancien eta Lestagek bina gol sartu dute.  Herria   2001-09-20

Lakersek eta New Jerseyk bina berdindu dute kanporaketa.  Berria - Kirola   2004-05-13

Bina berdinduta daude bi taldeak.  Berria - Kirola   2004-06-02

Bina eta hiruna ere berdindu zuten lau pilotariek partida.  Berria - Kirola   2004-02-15

2-0 galtzen hasi zen, eta ohiko sistemara bueltatu ondoren bina amaitu zen partida.  Berria - Kirola   2004-03-06

· Pilota profesionalean ez baita hogeita binarik gertatzen, pilota profesionala joko bat delako.  Berria - Kultura   2004-11-19

2 bina-bina

Gure eskalan, espazio fisikoa aski zehatz deskriba daiteke eredu erraz eta antzinako batez, bina-bina elkarren perpendikularrak diren hiru koordenatu (koordenatu "kartesiarrak") ardatzekiko geometriaren bidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

3 binako izlag bina-ren izenlaguna; binakakoa. ik binako.

Gero, binako lau taldetan banatu zituen eta esan zien: "Zoazte binaka, ene maiteok, munduko alde ezberdinetara".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 200. orr.

Berak aginduz gero, binako edo hirunako taldetxoak osatuko zituen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 104. orr.

Hiru ring ipiniko dituzte eta hamasei boxeolari ariko gara asalto binako borrokak eginez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 130. orr.

Hirurogei zahagitik gora zenbatu zituen Santxok, arroa binakoa bakoitza.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.

Euren lana egin nahi zuten: binako berdinketa lortu.  Berria - Kirola   2004-06-23

Suedia eta Danimarkaren arteko binako berdinketak ondorio gehiago ekarriko dizkio, agian, Italiari.  Berria - Kirola   2004-06-25

· Bolzanora bidali zituen, bina eta hirunako taldetan, anaia bat gorputzeko gauzez arduratzen zela eta bestea espiritukoez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus