Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
.«Pintura esentziala» iruditu zitzaion Probanzarena Ezkiagari, «biluza, lehenengo begirada batean esan bainoago irudikatu egiten duena». Berria - Kultura 2004-03-24
Lotsaizuna «bidaia metafisikoa» da, dio Ezkiagak, «maitasunaren kontzeptu erromantiko batetik kontzeptu gogorrago eta biluzago batera. Berria - Kultura 2004-11-20
Txori biluz sortu berrien pare. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 56. orr.
Aurrean nuen eszenari begiratu nion -etxeari berari, jabetzaren paisaje bakunaren ezaugarriei, horma biluzei, leiho begi-huts ziruditenei, ihi ilara bakanei, eta zuhaitz iharren enbor zuri urriei-. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 31. orr.
Hamaika ikusi izan ditugula alegia, aulkian eseri-eta handik mundua zuzentzen eta gobernatzen, gosearen ordez ase eta betean, hotzaren ordez giro epelean, biluzaren ordez jantzi apainetan, eta, lastairaren ordez, holanda eta damaskoz jantziriko ohetan. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 86. orr.
Boterea zeukan, dohaia, azaleko guztia berehala jaurtitzeko, bere burua murriztu eta nimiñotzeko, horrela biluzago eman eta iharrago sentituz, baita gorputzez ere. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 48. orr.
Zehaztasunak ematen dio dotorezia hori, labur eta biluz esan beharrak. Berria - Kultura 2004-11-20
Diru-ezaren goseak, hotzak, eta biluzak, batzutan banaka eta bestetan multzoan batera, jasan behar izaten ditu. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 86. orr.
Hamaika ikusi izan ditugula alegia, aulkian eseri-eta handik mundua zuzentzen eta gobernatzen, gosearen ordez ase eta betean, hotzaren ordez giro epelean, biluzaren ordez jantzi apainetan, eta, lastairaren ordez, holanda eta damaskoz jantziriko ohetan Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 86. orr.
Ateko begirazulotik zelatan zeukan soldadua berriro ere harri eta zur utziz, arropa guztia bizkor erantzi eta, biluz-biluzik, berealdiko zehaztasunez egin zituen hemezortzi ariketak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 76. orr.
Gelako argia piztu zelarik, pare parean ikusi zuen arrosariotik itzuli berria zen Joakina soinekoa eranzten eta biluz biluzik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.
Fernandok beti esaten du sister Gracek bete ziola bere fantasiarik handiena, egun batean, biluz-biluzik baina moja-burukoa kendu gabe, fellatio zoragarri bat egin zionean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 123. orr.
Urtarrileko eguzki ahularen menpean etxeko balkoi tikira biluz-biluzik atereaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.
Maizter nengoen Josurenean, paretak biluz-biluzik zituen ganbera batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.
Muche, biluz-biluzik, lasterka joan zen amaren lepotik zintzilikatzera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 389. orr.
Izan ere, gela hau biluz-biluzik dago. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 233. orr.
· Biharamunean, Josurenean atzarri nintzen, pareta biluz-biluziko ganbera batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.
biluz biluzik (11); biluz eta (3); biluz gorri (5); biluz gorrian (7); eta biluz (6)