Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biluzgorri (orobat biluz gorri, buluzgorii eta buluzkorri g.er.) 1 adlag biluzik.

Orduan lurreko geure gorputzaz jantzirik bagaude behintzat, eta ez biluzgorri.  Elizen arteko biblia   2 Ko 5,3

Biluzgorri eta zealdoka, pareko ate itxiaz baizik ez zuen axola.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.

Presondegiak toki ikaragarriak dira eta presoek gisa guzietako oinazeak pairatzen dituzte [...] emazteak biluzgorri zafratuak dira, eta gainera presozainek gutiziatzen duten bezainbat aldiz bortxatuak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.

Kristoren manuak eta aginduak zituela berak bizibide eta jokabide... eta, nola haren manuetarik bat zen ezen jantzi beharra zegoela biluzgorri zegoena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 492. orr.

Orduan nirekin heldu den emaztekia eranzten hasi da, baita biluzgorri gelditu ere irri-arra batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 377. orr.

Pentsatu zuen agian neskatoa biluzgorri sartu zela gelan, eta horrek harri eta zur utzi zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 32. orr.

Plazarat biluzgorri sartu ziren bi zezen haiek are biluzgorriago utzi baitzituzten hondarrean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.

2 (izenondo gisa)

Gure bien gorputz biluzgorriak plazerak arrendaturik azkenean, elkarri josiak dautzala.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 66. orr.

Eliz harri bat bezalakoxe txiro biluzgorria zen Cecco.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 82. orr.

Mutil koxkor biluzgorri baten irudia erosi du.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 209. orr.

Neskak lurrean pausatu zuenean, haur sortu berri biluzgorria negarrez-marrakaz hasi zuan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.

Toki elkor eta harritsu bat zen, hatz batzuen gisa zeruaren lau bazterretarantz altxaturiko lau mendi biluzgorriren artean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 72. orr.

Hitza haur baten haragi bilakatzen ari da gizaldiak joan eta gizaldiak etorri, eta hitz biluzgorriak haur bihurtzen gaitu esanaldi oro.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.

Egunkarietan idazteko bidea ere irabazi zuen bere familiaren arima ele biluzgorritan jarriari esker.  Berria - Kultura   2004-10-30

3 biluzgorrian (orobat biluz gorrian)

Ez zuen nahi, era berean, ondoan lo zuen neskatoa ukitu, edo bere biluzgorrian lizunki begiratu.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.

Joanesek 1943ko eguberri gau osoa kanpoan iragan zuen, biluz gorri gorrian, hotzak hormaturik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 98. orr.

4 biluzgorririk adlag biluzik.

Bere kastitatea frogabidean jartzearren, emakume burges bati erregutu zion bere alaba gogatzeko beraren ondoan biluzgorririk ohera zedin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 78. orr.

Baita zure bakardadearekin ere; biluzgorririk zaude zure egitekoaren tenorean, mendeetako injustiziek eta borrokek soilik sostengatua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 10. orr.

Biluztu nazan, nazak, esan zuten, eta jada biluzgorririk zeuden.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 348. orr.

Gorentasun ahaltsu hori, jakiteko du biluzgorririk nautela berorren erresumaratu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 184. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biluz gorri (5)

biluz gorrian (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus