Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bilgo (orobat bilgu) 1 iz batera biltzen diren eta lotzen diren gauzen multzoa. ik pakete.

Oihala tolestu eta paperean bildu zuen trebetasun handiz; bilgoa jira-biraka hasi zen lokarri mehearen azpian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 505. orr.

Dena batera lotu, bilgoa ezkoz zigilatu, eta soldaduari berari agindu zion behingoan eramateko Txitxikovi, gauerako eta lotarako premiazko gauzak balira bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 530. orr.

Han, bankuetan ez ezik, fardelen eta bilgoen gainean ere zeuden lotan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

Gerriaz bultzatu zuen atea, eskuak zurezko bilgu handi batekin hartuak zeuzkan eta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 150. orr.

Aski zuen fardelen tamainari erreparatzea bakoitzaren barruan zeuden oihalek edo bestelako ehunek zenbateko pisua zuten jakiteko; bilgoak eskuan hartu, eta bertantxe esaten zuen zenbat pisatzen zuen bakoitzak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 342. orr.

2 bildurik dauden multzoa.

Arropa zuri garbia logelako komodan gorde zuten; garbitu beharrekoa, aldiz, ohe azpian sartu zuten, bilgo bat eginik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 395. orr.

Hire gauzen bilgoa egiteko eta zaldi-orga ekartzeko agindu diat.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 103. orr.

Kartulinazko txartel-bilgo bat atera zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 173. orr.

Xaflak paketetan sartu, bilgoak lotu eta biltegian pilatu zituztenak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 274. orr.

Ez, ordea, biologiaren arabera gu bezala txakurra osatzen duten zelula-mulkoak eta molekula-bilgoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.

Hemen azukre zaku batzuk, han hainbat upel likore... haratago, haien argiek kobrezko hari-bilgu handiak topatuko zituzten.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus