Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pakete (orobat paketa eta paket g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian pakete agertzen da) 1 iz batera biltzen eta lotzen diren gauzen multzoa; hobeki babesteko edo garraiatzeko biltzen eta lotzen den gauzakia.

Paketea hartu eta denda atzera sartu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 95. orr.

Bere poltsak eta paketeak hartzen ditu Rosalind-ek.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 246. orr.

Paketea Armandok bidalia, Managuatik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 305. orr.

Burkoaren ondoan zuen paperezko paketea ireki zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.

Saskia paketeak biltzeko paper marroi zabal batez estalita zegoen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 161. orr.

Zatarki-paper koipeztatu batez bilduriko pakete bat darama besapean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 222. orr.

-Ondo egin dozu lo, lagun? -esan zidan, lurreko kartoi eta burusiekin pakete bat egiten zuen bitartean-.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 47. orr.

Berak ekarritako paketeak zabaldu zituzten.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 117. orr.

Paketa eskuan, emaztea bera gorderik zegoen eskualdera abiatu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 140. orr.

Atondoan zutik dago, pakete batzuk besoetan dituela.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 128. orr.

Logalez, astunak sentitzen zituen besoak eta astunagoa paketea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 136. orr.

Alderdi sozialistaren egoitzako ate aintzinean, Bourgneuf karrikan, auzoek ikusi duten paketari susmo txarra harturik poliza abisatu dute.  Herria   2002-12-19

Gizona, andrea eta bi ume [...] maleta edo paketeen gainean eserita denak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 181. orr.

Droga 69 paketetan banatuta zegoen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

2 (izenondoekin)

Mostradoreko kaxoitik pakete handi samar bat hartu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 47. orr.

Bere kartera hartu eta oihal zakarrezko pakete luzanga bat atera zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 266. orr.

Soldado batek ateko leihatilatik paketa ttipi bat eman zidan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 23. orr.

Bertatik periodiku orri batean bildutako pakete ttipi bat atera du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 29. orr.

Pakete ñimiñoak eskutik eskura aldatzen ziren axkar-axkar, txutxu-mutxuka beti.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 80. orr.

Nik ez nuen uste horrenbeste lan emango zuenik pakete koxkor honek.  Berria - Kultura   2004-01-17

Pakete karratuak, zilindrikoak, punta-zorrotzak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 216. orr.

Pakete borobil bat zeraman agure bat besterik ez zen tren hartatik jaitsi.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 32. orr.

Hiritar batek pakete susmagarri bat ikusi zuen Kandahar hego-ekialdean kokatua den Manzalbat auzuneko merkatu lekuko sal-mahai baten azpian.  Berria - Mundua   2004-01-07

3 (edukia adieraziz; ik beherago 6)

Lucyk tea zerbitzatzen dio, eta jenjibre-gaileten paketea eskuratzen dio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 254. orr.

'Pepito' txokolatezko bixkotxa bi paketa osorik jan zenituen eta desesperaturik oheratu zinen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 14. orr.

Pakete bat, jatetxeko sukaldean osturiko janariz betea.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 47. orr.

Kaja bat azukre, eta kafea... bi pakete nahikoa.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 23. orr.

Pakete horretan bost kilo dinamita daude.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 28. orr.

Igor bestalde mezulari hauekin 20 paketa kartutxa.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 156. orr.

Zenbat pakete ez ote zion Manueli kartzelara bidali bere dendako jenero onenentsuarekin!  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 37. orr.

4 irud/hed

Eta gabonetako oporraldiaren amaierak pakete turistikoen salneurriak jaistea ere ekarri zuen.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

Edurnezurik bere ipotxaren akzioen pakete bat erosi duela zioen zurrumurru bat izan zen igoeraren eragilea.  Berria - Ekonomia   2004-12-15

Baina bonbilla bat piztean, energia pakete txikiak balitz bezala jokatzen du argiak.  Berria - Harian   2005-02-11

Nodotik nodora, mezuak pakete ezberdinetan bidaltzea zegoela pentsatu zuten.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Hona etortzen da beste edozein herrialdetara joango balitz bezala, azaleko diskurtsoekin, pakete hutsekin, eta hemengo galderei erantzunik eman gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jaffer-en ametsa handi denean pakete-eramaile ofiziala izatea da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 131. orr.

Juana pakete-mandataria da; neska bizipozgarri asteburuetan soilik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 272. orr.

Biharamun goizean esnatu zenean, hala ere, lehenengo ikusi zuen gauza pakete-pila txiki bat izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 180. orr.

· Hiru gizonek pakete-bonba baten pare, karrikara aurtiki nindutenean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 186. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Gaizki iruditzen ez bazaio, saltzen dudan laugarren egunkari paketea da -txistukatu zuen Pepponek, dirupaperak aletzen jarraituz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 295. orr.

Euretako asko une berean ibili ziren airean, merkantzia paketeak bezala, eskutik eskura.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 162. orr.

Saxok, kleenex paketeak eskuan, bera despeditu eta, kaltzadara egin zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 44. orr.

Alboan makarroi paketea. Kuskus-paketez eta harisa-kutxaz betetako apalen artetik eraman zuen Léak besaulkia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 240. orr.

Amaginarrebak prestatutako kroketa-pakete bat izozkailutik atera, eta bazkari bizkorra prestatu dut.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 118. orr.

Janari eta edari-ilarak, pate-kaxak, gaileta-paketeak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.

Malfoyri bere hontz handiak etengabe ekartzen zizkion etxetik gozoki-paketeak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 132. orr.

Hitzik esan orduko ateratzen du Mikelek bonboi paketea kotxe barrutik eta eskura luzatzen dio.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 175. orr.

Kobrezko ontzia ura berotzeko, saltxitxa-pakete zanpatu samar bat, su-pala, te-ontzia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 49. orr.

Guk 1919ko ardo botila bat oparitu genion, Van Daandarrek [...] piccalilly pote bat eta bizarra mozteko xafla pakete bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 292. orr.

Komisariaren lau izkinatan dinamita paketeak plazatu zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 52. orr.

7 kartoizko kaxa txikia, 20 zigarreta dauzkana.

Paketetik azazkal gorriez zigarro bat hartu eta piztu zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 56. orr.

Egunean hiru pakete erretzeak kontzientzia gaiztoa ematen ziolako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 194. orr.

Zigarro bat pizteko gogo bizia sortu zitzaidan, baina ez nuen eskua paketeraino luzatu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.

Paketeko azken Camela jo zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 116. orr.

Marlboro paketea atera zuen kaxoi batetik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 66. orr.

Letiziak poltsikotik zigarro paketea eta kartera atera zituen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 56. orr.

Mahaipetik, tabako pakete bat baino gutxi handiago zen zerbait pasatu zion plastikozko poltsa batean bildua.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 114. orr.

8 adkor gizonezkoen ernal organoak.

Ekintza eta hotsa ondo lotzen asmatu behar: esate baterako, titi txiki batek txintxarri hotsa izan dezake, eta ipurdi handi edo pakete nabarmen batek bozinarena edo mok-mok durundatsua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 101. orr.

Bere burua, bere bizepsak, bere abdominalak edo bere paketearen neurria.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 24. orr.

Aurpegia zuriz pintatuta eta maila beltz batzuekin paketea markatzen zuten morroi bi.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 140. orr.

Praka bakero estuak paketea markatzeko, kamiseta are estuagoa gimnasioan landutako bizeps eta pektoralak nabaritzeko.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 19. orr.

9 triste paketa ipar zorigaiztokoa.

-Triste paketa! -ihardetsi zion Mikelek autotik ateratuz-.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 29. orr.

Triste paketa halakoxea!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 124. orr.

Eta zu, triste paketa...?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 9. orr.

Ez duzue Euskal Herriko laborantza ganberarik nahi? hogei udalek kakahuete batzuk eman dituztelako, denbora galduko duzue haiek auzitan ezartzen? triste paketa batzuk zarete!  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus