Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garrote 1 iz makila lodia. ik estaka.

Herri guzia kurritu zuen garrote edo makila lodi bat airean, ber denboran gomitatuz nor ere baitzuen etsaia, han berean berarekin borrokatzera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 135. orr.

Ezkerreko sorbalda estali zuen lehoi-larru batekin, eta eskuineko eskuan garrotea hartuz, han joan zen Erregea justizia egiten ari zen epaitegira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 870. orr.

Ilea motza, zapi bat lepoan, botoi guztiak lotuta zituen jaka beltz bat eta garrote bat hanken artean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 102. orr.

Ez zuen ezertarako astirik izan, Martinek sorbaldan jo baitzuen garrotearekin, eta fusila lurrera botarazi zion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 117. orr.

2 (orobat garrote bilau) burdinazko lepoko modukoa, torlojuduna, heriotzara kondenatuak itotzeko Espainian erabiltzen zena.

Garrotea zen, bere garaian jendea hiltzeko erabiltzen zutena, eta gure garaian ile-apaindegiko eserleku bihurtu zuten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 80. orr.

Laidozko pikota urkabe zitala haga lotsagarria garrote bilaua daukat zain.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 130. orr.

Garrote bilauan lotuko nindutela.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 181. orr.

Ez zekiten fusilamenduarena ez lako agonia izango nuela, urkabe zitala haga lotsagarria pikota laidozkoa garrote bilaua, huraxe emon behar zidatela, Angiolillori legez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 93. orr.

Euskal Gobernuko iturrien arabera, Santoñako errendizioan atxilotuetako 321 hil egin zituzten, fusilatuta edo garrotean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 36. orr.

Lepoa garrotean legez hautsi zen wolframezko haria, eta argia eten egin zen bere burutik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 187. orr.

Angiolilloz oroiturik, Cánovas del Castillo hiltzeagatik garrotez exekutatu zuten anarkistaz.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 150. orr.

Fusilatuta eta garrotez hildako euskal herritarrei gagozkiela.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 71. orr.

· Badaki bere burua engainatzen diharduela, gaurkoa ez dela gaueroko ekintza, eta sarrailari ematen dion buelta bakoitza garroteari emandako sakada dela.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 117. orr.

3 garrotea eman garrotea erabiliaz heriotza eman. ik garrotatu.

Gerta zaitez hurrengo hogeita hamar urtetan Santutxuko presondegira kaxuelak eta otartekoak eroatera, beno, baldin eta lehenago garrotea ematen ez badiote.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

garrote bilaua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus