Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina banuen bihozkada bat orduko, alegia, neu nintzela hura ikusten zuen bakarra. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 126. orr.
Afifi anderearen bihotza punpaka hasi zen eta berehalakoan oroitu zuen, ikustaldi hura egin aurretik, zerbaiten bihozkada izan zuela, eta Um Hamidari igarri egin ziola gordean zuen sekretua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 158. orr.
"Aurreneko unetik izan dut horren bihozkada!", egin zuen bere baitan, adia etorri zitzaiolarik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 302. orr.
Bihozkada bati erantzunez, trinket mastaren aldera egin nuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 185. orr.
Bihozkada batek jota, komunaren gainean zutik jarri eta leihoko zirrikitutik [...] begiratu zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 143. orr.
Arratsalde batean, Esther bertan aurkituko nuelako bihozkadarekin joan nintzen kafetegira. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 71. orr.
Bere ekimenak -bere bihozkadak- igande hartan bertan jaso zituen lehenbiziko emaitza pozgarriak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 54. orr.
Bai, bere bihozkadek gutxitan huts egiten zuten: zerbait handiago egosten ari zen han. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 80. orr.
-Nikolas, Nikolas! -oihu egin du neska gazteak, bihozkada makur batek eraginda. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 379. orr.
Bihozkada hutsa izan zen, aitortu beharra zegoen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 53. orr.
Alaznek zerbait ezkutatzen zuela? Bihozkada burugabea besterik ez zen izango, seguruenez. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 213. orr.
Ulertezina ikustera doanean gizonaren senaz jabetzen den misteriozko bihozkada, beharbada? Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 399. orr.
Parte gaiztoko bihozkada batek erdirik erdi zeharkatu zuen Mikel Strogoff. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 343. orr.
Premiazko bihozkada sentitzen zuen, Eskualdera itzultzeko ordua balitz bezala. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 330. orr.
Baina zein bihozkada ez da irrazionala? Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 186. orr.
Ez zaitezte gehiago itzali, zuen xarmak alferrik galtzen eta zuen jainkosa-bihozkadak kateatzen dituzten aurreiritzi anker horien erruz. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 247. orr.
bere bihozkadak (3); bihozkada bat izan (6); bihozkada batek (3); bihozkada izan (3)