Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bihotzaldi iz bihotzak eragindako uste edo egitea; bihotz aldartea. ik bihozkada.

Lajosen asmoei, ezezagun batek bihotzaldi baten tankera-edo hartuko lieke.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 132. orr.

Aitor dizut mutil gazte baten bihotzaldiari men egin niola, eta musu eman niola gutun hari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 145. orr.

Gero, ezarian-ezarian, lehengo bihotzaldiak hartu ninduen, zure zerbitzaria oroituz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 241. orr.

Aitaren magalera itzultzen zen beti, ezkutuko bihotzaldi batez haren bihozberatasuna nabarituko balu bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 791. orr.

Alderdi honek ez dit bihotzaldi ona eragiten.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 150. orr.

Hain kontentu zegoen, ez diot zapuztu nahi izan bihotzaldia.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 63. orr.

Tristeak, alaiak, abenturazaleak... Zein bihotzaldi duten, alegia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus