Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hezetasuna motelagoa zen, halako ibai usain belaxka bat, hondarretan lokarturiko ur epelaren urrina. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.
Bukaera zoriontsuak belaxkak direla, inozoak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 196. orr.
Walt Disney jaunak egin dizkigu horrelako animaliak maitagarri eta kuttun, Hollywoodeko bere estetika txepel, melenga eta belaxkaz. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.
Poesia berri hau oso sozializatua eta oso politizatua egon ohi da eta ilun eta belaxka da. Berria - Kultura 2006-01-03
Aszetika, ariketa, diziplina, ordena, kontrola, metodoa, zaildu, landu, zigortu, bihotza gogortu, sentiberatasun belaxkari biderik ez eman. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 20. orr.
Negu belaxkak, han pizten ditu beldurrak, eguraldiak bai baitaki, neguan ekarri ez duena Erramu inguruan eta Pazkotan kazkabar edo zizorka eta elurretan ere bidaltzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 476. orr.
Musikaren erritmo belaxkari jaramonik egin gabe. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 141. orr.
Urtu egiten zaizu arima; bihotza ez da sentitzen, gorputz osoa belaxka bihurtzen da, belakia bailitzan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.
Irakurtzen egona zen bere gelan, eta orain jaitsi eta dena ergela, axala, belaxka iruditzen zitzaion. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 86. orr.
Jenerala, batetik, funts ahuleko gizon belaxka horietakoa zen eta nork bere soinuaren hotsean dantzarazten zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 339. orr.
Lilyri nazka eman zion begirada belaxka batekin. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 151. orr.
Aita moderno eta belaxkaren sindromea zegoen tarteko, hots, beldur alua, gure seme-alaben adimen ahula kordokatzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 342. orr.
Kiroletan belaxka, ausarkerietarako ustelegia eta solasean mihi-motx, ariketa zirtzil horretan aurkitu nuen nabarmentzeko bidea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.
Morse andrea buruz gora zegoen etzanda, beso zuri belaxketako bat zintzilik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 176. orr.
Curtisek gonbidatu bakoitzari luzatu zion, txandaka, bere eskutxo belaxka. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.
Zer iraultza-klase egingo genuen noski estudiante-koadrila belaxka bat eskutik hartuta. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 16. orr.
Atzera eragiten zidan, ez eskuineko eskua dantzatzeko zuen joerak, baina bai gizasemeoi besotik heltzeko zuen era belaxka. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 46. orr.
Zer traza hartzen diozue honako belaxka pare honi? -eta kalesako bikotea seinalatzen zion jendeari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.
Herri eme-belaxka da, arraroa, baina otzana, guztiz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.
Handik pixka batera entzun nuen iristen, eta neure buruarekin haserretu nintzen, horren mengel eta belaxka jokatzeagatik. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 193. orr.