Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mila gau eta bat gehiago-ko printzesa pertsiar baten ohantze beratzaren pare egin genuen lagunaren eta arrain-satzailearen etzalekua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.
Gorkak esku leunak ditu, beratzak. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 70. orr.
Estutu nion esku gizen beratza; gurinezkoa zirudien. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 195. orr.
Hatz zoli eta beratz horien ibileretan, ez bertze deusetan, kontzentratzera deliberatu nintzen.. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.
Marihuanaren esku beratzak ttiraka egin zidan, goitti. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.
Liburua txikia zen, lodi samarra, larruzko azal beltz beratzak zituen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 18. orr.
Telegrafista nola etzaten zen eta berak nola goratzen zion gona eta gero banakabanaka eliz dorrea adinako zigiluak hartu eta nola jartzen zizkion neskari ipurdi inguruko haragi beratzean. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 64. orr.
Sastagaia lur beratzean landatu nuen, eskura. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 200. orr.
Lur beratz eta hezean zanpatzen duten apatxak, putzuetako ura ezpata-xafla bihurtuz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 143. orr.
Gauzei hutsunea kenduta mugimendua ezartzen dutelako eta gauza beratzak eta astinak onartzen dituztelako. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 73. orr.
Ikara beratz batek hartzen gintuen "Oteiza" entzunik, erakarri egiten zuen deabru munizipala zen, ume geldituriko zarpabizarra. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 197. orr.
Maitagarria eta beratza da mutila, baina hala ere ez dauka argi aitari buruz hitz egin nahi dion edo ez. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 149. orr.
Lerro-lerro, oin hutsek marea gorak eta olatuek fresko eta beratz gordetzen duten lehen lohi-zerrenda ukitzen dutela, [...]. Sinetsarazi nahiko ligukete beren iragana ez dagoela galdurik, beren oroitzapenak trinkotu eta, beratz-beratz, jakintza bihurtu direla. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 334. orr.