Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bekaitz (136 agerraldi, 63 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 528 agerraldi) 1 iz bekaizkeria.

Eguna gauari darraion bezala, errusiarrak alemanei jarraiki zihoazen, tai gabe, beldurrik gabe, gupidarik gabe, berez bezala, gorrotoa eta bekaitza eta amorrua benetako bihotzaren ordeko zutela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.

Irrika, hantustea, berekoikeria, bekaitza, mendekua, grina guztiak gordetzen dituk giza arimaren gauean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.

Ez zuten soldaduek ez bekaitzik ez gorrotorik begiradan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.

Berekoikeriaren, bekaitzaren, ankerkeriaren, harrokeriaren zabalkundea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 215. orr.

Haien begirada gogorretan ez zegoen ez gaitzespenik, ez kargu-hartzerik, bekaitza baizik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

Taniaren begietan mirespenaren eta bekaitzaren distira sumatu nuen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 184. orr.

Nornahik sala baitzezakeen bertze nornahi, edo, gezurraz baliaturik, falso testimonio gaixtoren bat erauzaraz, bekaitzari eta inbidiari bide emanez, bidegabeki.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 91. orr.

Kontatuko bahit nola hasi zen zuen historia, zer jelosia, bekaitz, beldur eta tristurak ziztatu zintuzteten azkenean elkarren besoetan bukatzeko.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 204. orr.

Emakumeari, ur-besta horiek lehen eguneko sentipen nahasi bera sorrarazten diote, aldi berean bekaitz eta eskandalu.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 64. orr.

Norbaitek zerbait ematen badik, asko izanik ere, ez diat bekaitzik izango.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 133. orr.

Frutaz eta barazkiz inguraturik, Charlyk bekaitz guti guri: aski zuen bere langile-patrika betexea alderatzea gure ikasle-poltsiko hutsekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

Bekaitz izpi bat ernetzen zaio inoiz ere ikusi ez duen senarrarengana.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 18. orr.

Jakin-minak baino gehiago bekaitzak jaten zizkidan erraiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 126. orr.

Laster hasi zitzaion bekaitzaren harra alhan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 89. orr.

Bekaitzaren sua pizturik, bake gozatsua hautsi egin zen eta liskarrak eta barne-borrokak Eliza urratu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.

Anaiek bekaitzez begiratzen zioten; aitak, ordea, gauza hauek sarritan hausnartzen zituen.  Elizen arteko biblia   Has 37,11

Handik bota zutenak bekaitzez zurbilduko ziren Demetriosek sortu eta Alexandriari aintza ekarri zioten bi erakundeen aurrean: Museoa eta Liburutegi Nagusia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 147. orr.

Ez nago haatik abantaila ahalkegarri horren bekaitzez.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 502. orr.

Haien bekaitzez gelditu zen Ruche jauna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.

Gure gizonak bere adiskidearen mugimendu guztiak begiratzen zituen, apur bat bekaitzez, erakusten zuten sentsualitate horrek liluraturik, eta apur bat erdeinuz, iruditzen zitzaiolako bere adiskide puruzalea beti harro samarra izan zela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 58. orr.

Gurea bezalako lasaitasun-egoera bat iraina da jelosiazko, bekaitzezko eta ergelkeriazko tragedia etengabe batean bizi den jende horrentzat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 298. orr.

2 (izenondoekin)

Barrena gogorki oratua zidan neure espetxekide anbiguo harekiko bekaitz mingarri batek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 186. orr.

Pizti larruz eginiko soinekoa ere arbuiaturik jausi zen, zeinak, asmatu berritan, hain bekaitz handia zabalduko zuen, ezen hura lehenen jantzi zuena ziur bainaiz enboskadan hil zutela eta ez ziotela etekinik atera, harrapakin odoltsua euren artean banatzeko urratuko baitzuten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 387. orr.

Idoloek errespetua jartzen dute, miresmena, maitasuna, eta jakina, bekaitz handiak.  Berria - Kultura   2004-03-10

Hala zabilek, bederen, zurrumurrua: gure errege zenari [...] Norvegiako Fortinbrasek zioan, jakina denez, bekaitz biziak harrokeria gaitza hartara akuilaturik, borrokarako aupada egin.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 27. orr.

Biok heriotza gaiztoa eman genion Salvatierra jaunari, gure kapitaina orduan, bere karguagatik aurre egin zigulako baino bekaitz gaiztoa geniolako, emakume kontu aspaldikoak gora-behera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 48. orr.

3 (izenondo gisa)

Buruzagi bekaitz eta kanpotik manatuek engainatu gaituzte.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 249. orr.

Politika bekaitz horrekin eskaleen taldea emendatuko zela iragartzen zuen Yvesek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 294. orr.

Herioak amodio bekaitzak lurrintzen zituen, egiazko maitasun ipuinak zilegitzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.

Lanik ez egitea anitzentzat bekatua zen, parasitismo bekaitz tematsua.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 54. orr.

Ez zait gustatzen Errepublika burges, bekaitz eta neo-kapitalista hau.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 121. orr.

4 (adizlagun gisa)

Erran zitekeen bekaitz zegoela Agerreren zorteaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 297. orr.

Edo ahaide azpilikuetatarrak, Urdazubiko sortetxeaz bekaitz?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 19. orr.

5 -en bekaitz izan da ad

Egia erran, hire bekaitz nauk.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 291. orr.

Erran horren azken parteari amore eman ezinean ari balitz bezala dabil aspaldi handitik, Salomonen bekaitz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 146. orr.

Nire bizian lehendabiziko aldiz, Charlieren bekaitz nintzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 53. orr.

Horixe zen haren egitekoa, denok haren bekaitz amorraraztea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 181. orr.

Migel Mailuk nire biziaren norabide berriaren xehetasunak aditzera eman zizkidanean, Gilenen bekaitz izan nintzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 110. orr.

Nire lagunen hain bekaitz ez den ama bat!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 155. orr.

Gure nahigabeen bekaitz ote dira?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 151. orr.

· Bestalde, bekaitz izaten nintzen indioen belaun bigunak ikusita.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 26. orr.

Dirugosea, boterea, sexua, bekaitz izatea, handinahia, grina politikoa...  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 61. orr.

6 bekaitz izan du ad

Edertasunak ez ziola ezertarako lagundu pentsatu zuen, neska lagunak beti bekaitz izan bazituen ere.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 144. orr.

Beste inork munduan ez duen eta mundu guztiak bekaitz dian piezaren jabe izatea atsegin handia duk, bai horixe.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 455. orr.

Zuhaurk zuzenki eta bidezki aitortu behar izan dizkiozu bere dohainak; goratu baino gehiago egiten duzu, bekaitz diozu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 219. orr.

· Hango jaunak bekaitza eta gorrotoa zion Gwaini, bera baino zaldun hobea izana baitzen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 115. orr.

Behekoak goikoari dion bekaitzak ezin dute eraginik izan epaiketa batean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bekaitz izan (5); bekaitz nintzen (3); bekaitzez begiratzen (5); bekaitzez begiratzen zioten (3); hain bekaitz (3); haren bekaitz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus