Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

behaztopa (orobat behaztopo g.er.) 1 iz behaztopatzea.

Ez luke nahi putzu batek edo animaliaren behaztopa batek liburuz zipriztintzea errege bidea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 13. orr.

2 oztopoa.

Pragmatismoari behaztopa gehien jartzen dion bidaide deserosoa da sentimendua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 69. orr.

Bizimolde erraza eta alferkeria ez dira onak, baina bizitzak, bertzenaz ere, badu behaztoparik aski, eta ez dago zergatik behaztopari behaztopa erantsi, ez sakrifizioari sakrifizioa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 141. orr.

Hala garaitu zitian aitak trabak eta behaztopak, legeari zetxezkionak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

Amodioak ez ohi du ezagutzen horrenbertze behaztopa.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 296. orr.

Gizakiaren azken buruko betegintzaren aurka ezartzen diren behaztopa guztiak, eragiten dioten akatsa eta bekatuak oro materiatik besterik ez datoz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 36. orr.

Azaltzen hasi naizena amaitzera nator, esanez "Israelgo semeen arteko hautatuek", hautematean izaniko behaztopengatik, beren egintzak ere nahasirik ikusi zituztela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 51. orr.

Oi platinozko lumadun estilografo, marraz bitza hire lasterraldi arin eta behaztoparik gabeak ifrentzu satinatuzko paperean glifo alfabetiko haiek.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 131. orr.

Hemen estropezu eta hor behaztopa zebilen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Orobat diotsut beraz ezen denik eta behaztoparik ttipiena ezartzen badidazu, behaztopa hori gerlarako deitzat zin-zinez dudala hartuko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 487. orr.

Egin beharra erraza zen eta behaztopa handiegirik gabe gauzatuko zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 198. orr.

Gogoetatu gabeko urrats bakar batez, gehien desiratzen duzuna erdiesteko behaztopa garaiezin bat zuk zeure buruari ezarri izana.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 466. orr.

Halakoak ikusten ziren botere arbitrario baten borondate aldakorraren aurkako behaztoparik sendoenak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 40. orr.

Kutxa bat hitzekin egindako akatsetarako, beste bat benetako behaztopetarako, beste bat porrot egindako asmoetarako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Beste hutsegite bat, beste mugimendu oker bat izan zen hori behaztopaz eta uste okerrez betetako bide luze batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

Ezertariko behaztoparik, inolako hutsegiterik gabe.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

4 behaztopa egin estropezu egin, ibiltzean oreka galdu. ik behaztopatu.

Ibiltzean, ez zara baldar ibiliko; lasterka egitean, ez duzu behaztopa egingo.  Elizen arteko biblia   EsZ 4,12

Zuntzezko alfonbrari eusten zioten letoizko arrabolekin oin-puntez behaztopa egiten baitzuen Thatcherrek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 22. orr.

Ibili ahala, behaztopa egiten nuen burusi, bizkar-zorro, mota guztietako maleta, pakete eta fardelekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 68. orr.

Atearen behealdeko letoizko arrabolarekin behaztopa egin eta hankak zabal-zabalik erori zen. dakit zerk bultzatu ninduen zuri atea zabaldu eta zure bidean jartzera, elkarrekin behaztopa egiteraino ia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 105. orr.

Baina ez dut ikasten, eta berriro harri berean egiten dut behaztopa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.

Gizona omen da harri berarekin behaztopa egiten duen izaki bakarra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 200. orr.

Duda egiten du, behaztopa, atzera jo, izerdia bota, izu-ikaraz iratzarri ziplo.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 164. orr.

Ikusi duzu zer nola egin dudan nik behaztopa; amaren ametsa suntsitu dut, haren hil-hurreneko irribarrea ezabatu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 40. orr.

· Lasai jarraituko diozu bideari, behaztoparik egin gabe.  Elizen arteko biblia   EsZ 3,23

Usakume taldeak jaisten ziren plazan, eta gizon bat oihuka botikak saltzen ari zen, behaztopa eginarazten zioten kateak hautsiz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 108. orr.

5 behaztopa harri (orobat behaztoparri g.er.)

Bide luzea, behaztopa-harriz josia, bainan, azkenean denak gainditurik Alemaniako buruzagietan lehen emaztea.  Herria   2005-10-20

Ez du ahaleginean luze iraungo: oztopo izango du, izan ere, G.S. Kirkek Homerori heldu eta bide erdian traban topatu zuen behaztopa harri berbera. Erromatar armadan soldadutza egiteari dagokionez, behaztopa-harri izan zen kristauentzat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 163. orr.

Fedean oinarritu beharrean, egintzetan oinarritu zirelako. Horrela, behaztopa-harrian egin zuten estropezu.  Elizen arteko biblia   Erm 9,32

Berak konbertitu nahi zituen gizarte ez-kristauen bidetik behaztopa-harri bat kentzean, beste bat jartzen ari zela bere erlijiokideen aurrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batekin behaztopa egin (3); behaztopa egin (20); behaztopa egin zuen (4); behaztopa egiten (6); behaztopa harri (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus