Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
obserbatu (orobat otserbatu) , obserba, obserbatzen du ad behatu.
Hargatik deitzen zioten ere sehiek, beren arteko solasetan, urtxintxa- edo hegazti-habiak edo oihaneko bertze mila animalia bertatik bertara obserbatu ahal izaiteko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 90. orr.
Ikasteak, pentsamenduz oldartzeak, munduaren galdezkatzeak, izpirituaren zabaltzeak eta bazterren otserbatzeak sufrikario guztien arintzaile egingo zaitu, biktima plantatik aldenduz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 142. orr.