Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

basaran (orobat basakaran, basokaran g.er. eta baxokaran g.er.) 1 iz larrean hazten den aranondo arantzatsua (Prunus espinosa). ik elorri 2.

Epurua, laharra, elorria, basakarana eta gisakoekin batera, nekez aurkituko baituzu landare zarpazu, xalo eta ernagarriagorik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

2 landare horren fruitua, txikia eta latza.

Amama zaharrak laranja atalak, aza garak, banana azalak, patata kaskarrak, baba baltzak, mahaspasa maskalak, sagar makatzak, basaran garratzak... danak nahas-mahas, askara daramatza.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 207. orr.

Basaran heldu gabearen usain gero eta mikatzagoa zuen aireak, eta kristal hautsak zekartzala zirudien, ageriko azal-zulo guztietatik sartzen baitzen bi gazteen gorputzean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 139. orr.

Atseden hartu du soilik masusta bat, udare makatz bat edo basaranak biltzeko, ahoa estutu, ezpainak zuritu eta egarria sosegatzen baitute.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 136. orr.

Benetako edalontziak dituzte, eta hiru motatako benetako ardoa: basaran-ardoa, azeri-mahatsez egindako ardoa eta udaberri-lorez egindakoa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 265. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus