Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

barregarri 1 izond barre eragiten duena, eskuarki bere bitxikeriagatik. ik irrigarri.

Gazte mehe hark kapela barregarri bat zeraman buruan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 29. orr.

Ez bibote kaxkar barregarri horietakoa, ez, bibote sarria, gizon-gizon baten bibotea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 67. orr.

Gauza barregarriagorik ez dago hamaika urteko eskola-umez betetako gela batean haize-parrastada zaratatsu bat baino.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Eguberriko argiteria barregarri hari beha gelditu nintzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 14. orr.

-Oso morroi barregarria da -esan zuen Jimmyk irribarre behartu bat eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 409. orr.

Garai guztiek izaten dituzte beren jostun barregarriak, beren modelo barregarriak, beren bezero barregarriak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 112. orr.

Gogoeta fin bat batean, konparazio ederra bestean, pasadizo barregarria hurrengoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 19. orr.

Gaizki-esaka barregarri batzuk eta beste horrenbeste laudorio negargarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 27. orr.

Barre ttiki bat atera zitzaion, hura munduko txisterik barregarriena balitz bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 200. orr.

Haserre zegoen Augusterekin eta andre horiekin, egoera barregarrian jarri berri zutelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 372. orr.

Roman eta Karmen nire atzetik zetozen, modu barregarrian elkarri katigatuta seguruena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 77. orr.

Batek aurpegi atsegina zuen: bekainak lokien aldera makurtuak zeuzkan, modu barregarri samarrean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.

Andre gaixoak handinahikeria aristokratiko barregarriak erabiltzen zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.

Bere buruaren defentsa barregarri hori entzunda, barre egitea beste aukerarik ez du izan amak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 58. orr.

Mutilzaharraren malenkonia barregarri samar hori sentitzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 286. orr.

Gainerakoa mamu zentzugabe barregarri batzuei beldurra izatea besterik ez da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 130. orr.

Ez dut uste ezer barregarririk esan dudanik, ezta?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 142. orr.

Normalean arauaren salbuespentzat hartu eta isekagai bihurtzen den pertsona-mota bat aipatuko dugu, berehala "Jainkoz horditurikoa" eta "antisoziala" den pertsona-mota bat, santu eta barregarria, zinikoaren isekarako egokia, "pertsona ona, hitzaren zentzurik txarrenean".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 98. orr.

Bada oraino beste barruti bat kasik edozer gauza botatzea libre dena, eta hura da umorea, baina ez batek duena -gauza serioei barre eta barregarri-ustekoei muzin egiten diena-, baizik-eta "umorismo" bihurtutakoa, bufoien eta txistelarien jarduna, erregimen orotan horren garrantzizkoa dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.

2 (predikatu gisa)

Faltsua, gezurtia, negartia, barregarria, astuna, eta harroputza da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 17. orr.

Barregarriak ziren: ez dakizu ze grazia, batzuk hemen ezkutatuta, besteak hortik builaka.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 70. orr.

Irakaslea gizagaixo handiusteko, barregarri bat zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.

Hitz egiten dudanean handi itxurak hartzen ditudala, isiltzen naizenean barregarria naizela, erantzuten diedanean lotsagabea, ideia onen bat dudanean maltzurra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 92. orr.

Nahiko barregarriak dira gauza horiek hildako baten beilatik bueltan eskularru bakarrarekin etxera zatozenean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 15. orr.

Zuri barregarria irudituko zitzaizula pentsatuko zuen, edo horrelako zerbait.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.

Haiek literatura egiten dute edozer gauzarekin, aitzakia ttikiena aski dute, barregarria iruditzen zaie, ez daukat zeresan handirik horri buruz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.

Txit barregarriak iruditu zitzaizkion Erlojuaren kaian topatu zituen udaltzainak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.

Haren malkoak nabaritzen nituen neure ezker eskuaren gainean, barregarri neritzon neure buruari, Gaur egun barregarri eta guzti gerta litezke eskutitzetako beroaldi erromantiko horiek.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 90. orr.

Aski barregarria sentitzen nintzen Edurneren aitzinean galtzontzilo hutsetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 319. orr.

Horregatik, nazio arrotzen isekagai egiten zaitut eta herrialde guztien barregarri.  Elizen arteko biblia   Ez 22,4

Barregarria, ezta?Barregarria da, gero, Halabeharra delako zer hori kasualitate mekaniko-fisiologiko hutsetatik ondorioztatzea, hori ez da gizaki moderno baten jokabide duina.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 160. orr.

3 (adizlagun gisa)

Oso barregarri hago arropa horiekin.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 98. orr.

Biok ala biok ere barregarri genbiltzala uste dut.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 41. orr.

Barregarri ikusten nuen neure burua: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 326. orr.

Barregarri gertatu naiz egun osoan, burlaka ari zaizkit denak.  Elizen arteko biblia   Jr 19,7

Horretan ere barregarri gelditu gaituk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 67. orr.

Eta ez da, bada, ozenki irakurtzen hasi, nire lotsagarri, keinuak eginez eta ahotsa behartuz, nik idatzitakoa barregarri utzi nahirik!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.

-Neure burua ari naiz barregarri uzten, ez zu.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 60. orr.

Gero puruak banatzen jarraitu zuen, jendearen onespena aldeko zuela, eta ni beste behin barregarri utziz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 17. orr.

Autobusean neure burua hain barregarri ikusirik, konturatu gabe gogoa Gasteizeraino joan zait, seguruenik hantxe eta, hain zuzen ere, autobus batean, sentitu nuelako nire bizitzako erridikulurik handiena.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 26. orr.

Ez dakit nolatan hitz ere egin nahi didazun ostera, bart gauean nik hain barregarri jokatu eta gero.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 127. orr.

Ohartu zen Moises Aaronen zabarkeriagatik herria bere onetik aterata zebilela, etsaien barregarri.  Elizen arteko biblia   Ir 32,25

Legionarioak preso hartu zuen, irten zedila agindu zion, joan zedila mastaraino, eta umea paretik barregarri tente pasatu zelarik tu egiteko keinua sumatu uste izan zion Aldazek, berarengana.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.

Bitxi begitandu zitzaidan, are barregarri xelebre, halako milandar azentu bortitzez adieraziriko helvetiartasun hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 149. orr.

4 barregarriko izlag

Leku hori berehala hartu zuen lepo luzeko eta kapela barregarriko gazteak, leku hura gutiziatzen baitzuen, ez baitzuen nahi bultzadarik jasan autobus-plataforma hartan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 79. orr.

Ziur dago hartza, Josef izen barregarriko peluxe hura, Janutaren oparia zela.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 24. orr.

5 barregarrizko izlag

Asko gustatu zitzaizkigun Atxalandabaso eta Kintana Txomin-Inosensia barregarrizko bikotearen zereginetan.  Berria - Kultura   2004-02-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurrean barregarri geratu (4)

barregarri bat (19); barregarri batean (3); barregarri baten (6); barregarri batez (3)

barregarri edo (4); barregarri egiten (3); barregarri ere (3); barregarri eta (14); barregarri gelditu (17); barregarri gelditzeko (3); barregarri geratu (15); barregarri geratuko (8); barregarri geratzea (4); barregarri geratzeko (6); barregarri geratzen (7); barregarri gertatzen (3); barregarri haiek (3); barregarri hau (3); barregarri hori (8); barregarri horrek (3); barregarri hura (4)

barregarri ikusten (3); barregarri iruditzen (4); barregarri izan (3)

barregarri samar (7); barregarri samarra (13); barregarri samarrak (4); barregarri sentitu (5); barregarri sentitu zen (3)

barregarri utzi (21); barregarri utzi nahi (3); barregarri utziko (4); barregarri utziz (5); barregarri uztea (6); barregarri uzteko (10); barregarri uzten (15); barregarri uzten ditu (3); barregarri zegoen (5)

: zein barregarri (3); bezain barregarri (3); burua barregarri (3); eta barregarri (25); gauza barregarri (4); guztien barregarri (4); hain barregarri (7); ia barregarri (3); kapela barregarri (3); modu barregarri (3)

aski barregarria (3); baina barregarria da (3)

barregarria al duk (20); barregarria da (36); barregarria dela (8); barregarria den (3); barregarria duk (4)

barregarria egiten (4); barregarria ere bada (4); barregarria eta (9)

barregarria iruditu (6); barregarria irudituko (5); barregarria iruditzen (15); barregarria iruditzen zitzaion (3); barregarria izan (17); barregarria izan da (4); barregarria izan zen (6); barregarria izango (6); barregarria litzateke (6); barregarria zen (21); barregarria zen benetan (3)

batere barregarria (3); benetan barregarria (4); bezain barregarria (6); eta barregarria (11); ez da barregarria (4); ez izan barregarria (3); gauza barregarria (3); guztiz barregarria (3); hain barregarria (25); oso barregarria (13); oso barregarria da (3); oso barregarria izan (3); zerbait barregarria (3)

gauza barregarriagorik (3)

barregarriak dira (4); barregarriak eta (7); egoera barregarriak (3); eta barregarriak (5); gauza barregarriak (3); pasadizo barregarriak (3)

modu barregarrian (5)

barregarriren bat (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus