Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

irrigarri 1 izond irri eragiten duena.

Gauza irrigarri bat kontatu behar dizut.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 12. orr.

Moldakaitzak dira trajedunak, gorbata irrigarri horiek lepoan loturik.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 146. orr.

Zer zirrara [...] eragin zizkidan osaba gartzelatik ateratzen ikusteak, paperezko txano irrigarri hura buruan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 433. orr.

Eta hiltzeko ere prest zeuden horrelako abenturazale irrigarri baten goranahia asetzearren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.

Egiaz, zure ikaslea neskatxa arras irrigarri bat da!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 317. orr.

Jeloskortasun funsgabe eta irrigarri batek bultzatuta.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.

Huskeria ia irrigarri hauek guztiak.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 13. orr.

Guraso inozoek zuen buruan sartutako agindu irrigarri guztiak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 61. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Mundu guztiaren irrigarri bihurtu naiz.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 98. orr.

Grina txarrak jabea galbideratzen du, etsaien irrigarri bihurtzen.  Elizen arteko biblia   Si 6,4

Amorruz arnaska, mehatxu-egarriz dardarka, hilketa-gogoz irakiten, baina halere ezinduta, eskas, denen irrigarri.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 191. orr.

Hik dantzan ez dakik! ez nauk hirekin ariko, denen irrigarri!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 38. orr.

Ez nikek bertze jauntxoen irrigarri izan nahi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 247. orr.

Zuen, ene lagunon, irrigarri naiz, ni, erantzun eske Jainkoari deika ari natzaion hau.  Elizen arteko biblia   Jb 12,4

Judua, aberatsa izanik ere, judu besterik ez zela, presondegi bateko biztanle, judu ez ziren guztien irrigarri eta azpiko, behe mailako beti.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 252. orr.

3 (adizlagun gisa)

Irrigarri zegoen, nire billete biribilkatua sudur zulotik zintzilika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Irrigarri sentitu zen une batez.     «Kuskue tanden», 2004 - 153. orr.

Gertaldi etsipenezkoak irrigarri gertatzen zirela luzeegiak izanez gero.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 410. orr.

Horien aldean, irrigarri gelditzen ziren nire lagunen sastagaiak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 190. orr.

Trenputxartua, burumindua, neska puska baten aitzinean irrigarri gelditua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

Ingalaterra irrigarri utzi nahian.  Berria - Kultura   2004-05-19

Harrigarri bezain irrigarri.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 64. orr.

Erortzen dira, halakoetan, maskarak, eta garen bezalakoak azaltzen gara, orain guztiz irrigarri, orain guztiz nigargarri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 174. orr.

ELAk «irrigarri» iritzi dio SEAk eskainitako soldata igoerari.  Berria - Ekonomia   2004-03-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus