Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitari esker dugu guk etxean jatekoa eta sosegua. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 41. orr.
Harrituta zeukan haien soseguak, ez baitzuen larritasunik antzematen haien jokaeran. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 29. orr.
Ikusi zaitut; soseguak ihes egin du nigandik urrun, eta dudazkoa dut zoriona. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 76. orr.
Dena da sosegu, misterio, dena Jainko. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.
Ez dezala irakurleak nire liburuan sosegurik bilatu, desosegua aurkituko baitu. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 13. orr.
Joan zaio minutu batzuk lehenago zuen sosegua. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 31. orr.
Gatazkarik gogorrenetan ere, bere arimako sosegua galtzen ez duen jendaki noble eta zintzoa. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 103. orr.
Gaua -kaosa- bizi duenak ezin du sosegurik aurkitu Eden lorategi zaharreko eguzkitan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 99. orr.
Ni aldi berean sosegurik gabe sentitzen nintzen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 91. orr.
Jakingo balu zerk kentzen dion sosegua! Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 145. orr.
Pertsianen zirrituetatik sartzen ziren argi-txirrinta jolastiek halako sosegua ematen zioten gelako erdi ilunpeari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.
Arnasa hartu ezinik egoten zen, erretzeak ematen zion sosegua. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 93. orr.
-Ondo nago, ama, ez kezkatu -saiatu zara sosegu ematen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 250. orr.
Bizkarreko zakuan zeramatzan erremedioak ferekatu zituen, sosegu bila. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 126. orr.
Denboraren pausatze geldiaren beharra du nork bere hildakoekin bakea egiterakoan, oroitzapenaren sosegua iritsiko bada. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 15. orr.
Ez gaitezen zorionaz gehiago mintza, utzidazu ordea sosegu doi bat berriz hartzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 291. orr.
Amets egin dut bart, haize-erauntsirik gabeko sosegu gozatsu batez, Brandano monje irlandarrarekin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 74. orr.
Gero estufara hurreratze ezkutuak izaten ziren, beroarekin etxeko sukaldeko intimitate eta sosegu galdua errekuperatzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 269. orr.
Zinez esan daiteke inoiz ez zutela orain zuten sosegu eta zorion beterik izan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 61. orr.
Andresek kontu eta sosegu handiz egiten zituen bere lanak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 296. orr.
"Lan lasterra, lan alferra", sosegu onean egonik hobeki deliberatu ahal izanen duzue deliberatu beharreko guztia. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 556. orr.
Bi ordu sosegu oso-osoan egon zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.
Hildakoen sosegu bakegabearekin. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 134. orr.
Sosegu une bat bizi izan nuen. Lilura galtzearen ondorenean, ordea, halako sosegu bolada bat biziko genuen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 49. orr.
Sosegu, itxaropen eta baikortasun mezua. Berria - Euskal Herria 2006-03-05
Zuri zegoen, marmolezkoa balitz bezala, Andres harritu egin zuen sosegu- eta axolagabetasun-itxura batez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 307. orr.
Gauero berritzen den krisi horren ondoren, soseguan hartzen dut lo azkenik, goiza argitzen duen arte. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 309. orr.
Eta zu, eguzki berotan, lasai, soseguan... aire garbiz beteta bularra. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 178. orr.
Hemendik aitzina, egonean egon nahi nuke, soseguan eta bake handian. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 634. orr.
Pentsu beltz batek ez hauela bakean ez soseguan uzten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 449. orr.
Olivier eskuizkribuaren azken lerroak irakurri ondoren hartu zuen nonbait loak, erabateko soseguan, irribarre imintzio bat aurpegian. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 73. orr.
Ezereza soseguz igaro nahi nuke, hori besterik ez. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 17. orr.
Soseguz lotaratzen nintzen, ateei morroilorik eman gabe. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 176. orr.
Soseguz beteriko isiltasuna baizik ez zen entzuten. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 170. orr.
Etxera erretiratu eta testamentua soseguz idazteko eta heriotzari patxadaz itxaroteko erabakia hartu zuen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 22. orr.
Soseguz narama, musukatzeari utzi gabe, bere ariketa-koltxoiraino, plastikoaren hoztasuna sentitu dut bizkarrean, baina ez zait ardura, eskertzekoa da, hain nago bero. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.
Horrela jardun nuen, pixkanaka, poliki eta soseguz bezain nerbioso, urduri eta desasosegaturik. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 52. orr.
Lurrean etzanda, manta gainean jarri eta ahaleginak egin dituzu sosegu hartzen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 44. orr.
Andrea, har ezazu sosegu, adiskidantzak dizu galdatzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 472. orr.
Har ezazu haatik sosegu; nire iloba ez dago arriskuan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 394. orr.
Orduan, zure on eginengatik sosegu harturik, maiteko dut neure bizitza. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 291. orr.
· Kontzientziaren harra ausikika hasten zitzaidanean, otoitz hura egin, eta otoitz hartan hartzen nuen bertzela nekez hartzen nuèn sosegu eta kontentamendu apurra. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 198. orr.
Goxatu eta sosegu pixka bat har dezan, baina, aurrean izanda ere, ez zenuke, beharbada, adierazten asmatuko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 47. orr.
sosegu bila (3)
lasaitasuna eta sosegua (3); sosegua ematen (4); sosegua eskatu (5)
sosegurik gabe (4); sosegurik gabeko (4)
soseguz aztertu (4)