Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barazki eta patata gutxi dago. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 322. orr.
Frutak eta barazkiak erruz jan behar dira garuneko hodietako arazoak saihesteko . Berria - Gaiak 2006-01-28
Barazkien, loreen eta fruituen pabiloietan, iskanbila handiagotuz zihoan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.
Ez eman jaten eta edaten barazkiak eta ura besterik. Elizen arteko biblia Dn 1,12
Ez ateratzeko handik aurrera arrautzak, esnea eta barazkiak baizik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 57. orr.
Sos bana eguneko agindu zien, barazkiak zuritzen lagundu nahi bazioten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.
Barazkiak garbitu, ebaki edo xehatuta (tipula, baratxuria, azenarioa) edo saltsa bihurtuta (tomatea). Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.
Iraulki orgen triki-trakak mailaturiko barazkiak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 291. orr.
Lorez betetako kaxak, barazkiz betetako poltsak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 155. orr.
Eta hor daude berrogeita hamar pote barazkiak ere. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.
Behin batean, amak poltsakada bat barazki ipini zidalarik Adelari eramateko, maistraren etxera igo, eta liburu hura jo nuen begiz apal batean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 29. orr.
Ahatekia, arrozarekin eta barazkiekin. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 80. orr.
Barazki onak produzitzen dira Eriberako baratzetan. Berria - Euskal Herria 2004-03-05
Barazki zurituak ziren ama Chantemesseren espezialitatea. erdipurdiko interesa baizik ez baitzieten pizten hango barraskilo biltegiek, hango barazki egosien saltokiek, hango barruki edo likore denda zuloek. hegaztiak hutsik zeukan jatenaren ontzira bota zituen katiluaren hondoko barazki beratuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.
Haiek ordainez baserriko ontasun parrasta baten jabe bidaltzen zuten Baionara, izan xingar ala barazki fresko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 103. orr.
Barazki berriak Ameriketatik sartu ahalean, aza babernak, aza patatak, eta antzekoak ere bai. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.
Ez ziren jada goiz argietako barazki apartak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 193. orr.
Haragi, barazki eta arrain ultra-izoztuak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 115. orr.
Fruta eta barazki exotiko batzuek zapore eta usain hobea izango dute berton ekoiztuta. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 33. orr.
Ederregiak ziren deabruzko barazki, fruitu, arrain eta okela horiek! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.
[Baratzean] lore-sailak eta neguko barazkiak -azaloreak, patatak, erremolatxak, zerbak, tipulak- ikus daitezke. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.
Amak orburuak prestatu zituen, ilarrekin, eta barazki-zopa bat, eta zainzuriekin egindako arrautzopila. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.
Su gainean berotzen utziak zituen barazki saldari eta haragi saltsari ohore eginez. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 38. orr.
Denak batera eseri ziren eta, euren plateren gain-gainean bermatuta, barazki-lapikoko sendo eta min bat jaten hasi ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.
Barazki menestra ekarriz hurbildu zitzaienean, egiaztatu ahal izan zuen ez zela bera. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 269. orr.
Koilara barazki-purez gainezkatua ahoan sartzen dion orotan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 144. orr.
Azkenean barazki-saltzaile bat ikusi zuen gurdi batean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 361. orr.
Gure barazki-saltzaileak Wehrmacht-i erosten dizkio patatak, eta zakutan ekartzen ditu aitaren behinolako bulegora. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 96. orr.
Arreta biziz begiratzen nien barazki-denda bateko ateaz bestaldean atzematen ziren zurezko kutxa iltzez, mahaspasaz, sufrez eta xaboiz beteei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.
Barazki postuen luzera guztian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.
Ondo ezagutzen naute denda batzuetan eta barazki jatetxeetan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 66. orr.
Amaginarreba izatekoa zuenari bere barazki kontserbentzako apalak jartzen. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 32. orr.
Lorez, barazki-landarez eta abarrekikoz osatutako hartatik eskukadatxo bat apartatzera. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 468. orr.
Ez barazki eskutada bat, ez lore bat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 363. orr.
Bezpera arratsaldean bildutako barazki sortak eta fruituak erakusten zituzten saskietan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.
Barazki meta ilunak luzatzen ziren espaloi zabal hartan aldez alde, guzti-guztia estaliz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.
Lurrean paratu zituen metodikoki, merkantzia apainduz, hostoak kanpoaldean ipini eta barazki pilak ertz berdez inguratzen zituela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.
Goian, barazki zamaren gainean, ahuspez etzanda [...] gurdizainak logaleturik zihoazen, zaldien bridak eskumuturretan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.
Fruitu azalak edo barazki zurikinak jango nituen, fruitu paseak, ezkurrak, zizareak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 42. orr.
Barazki usaina zerion, hantxe gorde baitzituen andre zaharrak luzaro bere arbiak, azenarioak, porruak eta beste, oihal busti batzuen azpian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 237. orr.
Hirian barneratu zen eta azkenik, barazki denda baten aurrean eseria, agure bat ikusi zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 80. orr.
Arreta biziz begiratzen nien barazki-denda bateko ateaz bestaldean atzematen ziren zurezko kutxa iltzez, mahaspasaz, sufrez eta xaboiz beteei eta Moskuko gozoki lehorrez beteriko potoei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.
Budek denda eta saltoki askotako erakusleihoetan pausatu zuen begirada: janaridendak, ikuztegi txinatarrak, jatetxeak, loradendak, barazkidendak, jostundegiak, gozotegiak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 47. orr.
Ama konturatzen zen horretaz, batzuetan barazki zopa eramatera joan eta lotsarik gabe jardunean, txoria eskuan zuela, harrapatzen zuelako, eta bestetan sarrailaren zulotik ikusten zuelako. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 18. orr.
Amak orburuak prestatu zituen, ilarrekin, eta barazki-zopa bat, eta zainzuriekin egindako arrautzopila. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.
Orain gehienak frontetik oliotan ekartzen zituzten soldaduak ziren, anfibioak ziren kasik eta nire izeba Beatricek barazkizopa prestatzen zien. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 86. orr.
barazki asko (3); barazki batzuk (4); barazki eta (17); barazki gehiago (3); barazki guztiak (4); barazki pilak (3); barazki pilen (3); barazki saltzaile (6); barazki saltzaileak (3); bat barazki (4); beste barazki (6); fruta eta barazki (7)
barazkiak eta (15); barazkiak eta fruituak (4); barazkiak saltzen (3); fruituak eta barazkiak (3); fruta eta barazkiak (4); frutak eta barazkiak (3)