Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baratze (orobat baratz) iz 1 lur zati ez handia, gehienetan hesitua eta eskuarki etxe ondoan dagoena, jateko on diren landareak edo fruitu arbolak lantzeko zaintzen dena; orobat zuhaitzak edo lore landareak lantzen direna. ik ortu.

Baratzea lursail zerrenda luze bat zen, erdiko bide estuak bitan zatitzen zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

Jardina zegoen lekuan, baratze bat lantzen hasi nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 639. orr.

Baserriko lanez deus ez dakienak, atera behar ditu ahateak hesipetik, arduratu behar du urmaeleko ateez eta eraman behar du ura baratzera, idor ez dadin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 152. orr.

Mendekua gehiago gozatzeko modu bat izan zen: egunero baratzera joan, lurrean zerbait irten zen zaintzera, ureztatzera, haizearen magalean mugitzen begiratzera.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 22. orr.

Landak eta baratzeak ereiteko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.

Hazi batzuk ere bazekartzan, perito agrikolaren eskariz, astoaren arbaldetan, baratzeetan ereiteko asmoz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 88. orr.

Ilarrak ostera erein ere baratzean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 47. orr.

Elizak itxiak edo gerrako babes bihurtuak; landak, alorrak, baratzeak landu gabe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.

Ez datoz baratzea jorratzera, lurra ikara batean jartzera baizik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 93. orr.

Baratzea zikina eta barazkiak gaizki zainduta edukitzeak parte gaiztoko utzikeria adierazten zuen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 47. orr.

Bai segur, dela porru, aza, tipula edo baratxuri, dela piper, pastenagre, entsalada edo ilarleka, ahantzi gabe perrexila eta xarbota, horiek oro eta beste landare mota asko gure baratzean garatzen ziren amatxiri esker.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 71. orr.

Ateetatik hurbil, baratze handi hesitu bat dago: hantxe udare, granada, sagar, piku eta olibondoak, uda eta negu alez beterik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 34. orr.

Eta artasoroak, baratzeak, sagastiak, basoak, urruneko mendiak, haiek ere berdeak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Eta ez da belarrik sortu oraindaino ortu eta baratzeetan, ez berbena, ez pasmo-belar, ez besterik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 114. orr.

Soro, baratze edo mahastiak desegiten zituzten intsektuak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 48. orr.

Soroetatik eta baratzeetatik, berriz, fruta hartzen zuen, eta barazkiak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 28. orr.

Porruak, baratzean.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 114. orr.

Haize erreaz eta gorrinaz jo ditut zuen baratzea eta mahastiak; pikuondo eta olibondoak matxinsaltoak jan ditu.  Elizen arteko biblia   Am 4,9

Baratze eta soroetako landareak gelditasun etsi batean zetzaten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 159. orr.

Ondoren, Jainko Jaunak baratzea landatu zuen Eden-en, ekialdean, eta hantxe jarri zuen moldatutako gizona.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 18. orr.

Loreen elurra ageri zuten gainetan baratzetako sagarrondoek eta udareondoek.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

Fruitu-arbolen baratzearen hondoan egin genuen hura dena, sagarrondoen atzean ezkutaturik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

Baratzeko marrubi handi horiei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

Hoa nire baratzera, har itzak handik, zokotik, udare batzuk, eta eraman itzak etxera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.

Baratzera marrubiak ikustera, gero untxiak eta ahateak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 70. orr.

200 arrosa landare landatuak dituzte Baionako baratze munizipalean.  Herria   2003-05-08

Han bada dirua, argia, maitasuna, baratzeak lorez gainezka!  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 28. orr.

Baratzera joateko eta han zeuden lore guztien biltzeko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 73. orr.

Bi ogi pusken artean arroltze moleta baratzeko biperrekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Esan zion nola hartu baratzetatik pikuak eta aranak inork ikusteko arriskurik gabe.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Nik edertu nuen hostaia mardulez, eta inbidia zioten Edengo zuhaitz guztiek, Jainkoaren baratzeko zuhaitzek.  Elizen arteko biblia   Ez 31,9

Jaunak esan zion Adami: Baratzeko zuhaitz guztietatik jan dezakezu, baina ez jan ongiaren eta gaizkiaren ezagutzaren zuhaitzetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 121. orr.

Leihotik begiratzen nion; baratzean ibiltzen zen, batean eta bestean geldituz, mingranondoei begiratuz, eta, amak deitzen zionean, etxera itzultzen zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 103. orr.

Hondatua zegoen lurralde hau Edengo baratzea bezala dago orain.  Elizen arteko biblia   Ez 36,35

Mapan Lou Lim Lok baratzea parke bat zela idatzia zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 121. orr.

Zuk horren maiteak dituzun baratzeko arrosek eta gure urki gazteek bai eskertuko dutela euri hau!  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 148. orr.

Hitzordu lekura bideratu zen Tuileries baratzeetan zehar.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 79. orr.

Baionako Poternako baratzeetan aterpetzen ziren Kastela eta Thierry eskaleak, Jainkoaren baratzeko zedroak bezala.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 302. orr.

Baratzeko tresnak gordetzeko erabiltzen zituzten etxeorde haiek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.

Garai hartan, hiriko parke edo baratzeetan ibiltzen zinen beraz, klandestinitatean irakurtzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 15. orr.

Txakurrak zaintzen ditut eta baratzean lan egiten dut.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 85. orr.

Biharamun goizean, saratar ohoretsuenen buruak zeuden Ibarlako jaunaren baratzean azen ongarri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 146. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Deskribitu zauzkitan erregearen jauregiak, Iruñekoa, gaztelu harresitua eta hotza, Arga errekaren gainean; Lizarrakoa, San Pedro de la Rua elizaren ondoan; Tuterakoa, Carlos III.ak edertua eta Olitekoa, bere baratze ederrekin, dena fruitu eta lore, dena kolore alai eta usain on.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 193. orr.

Lorategi bazterrean, baratze txikia.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.

Tellagorrik baratze txiki bat zeukan, jende buru-argiak zioenez ezertarako balio ez zuena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.

Monet margolariaren baratze loredunei.  Berria - Kultura   2006-03-14

Herriko etxea, baratze botanikoa, herriko liburutegi eta musika ikastegiak nor nahiren eskuko.  Herria   2001-09-13

Hala nola Mindeko oihanean, Postako barroki inguruan, baratze publikoan, plazako arrabotean edo kirol zelaietan adibidez.  Herria   2003-05-29

Lorategiak eta baratze sekretuak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 152. orr.

Gibelean, hamabi oin karratuko baratze landu bat, zur erre zatiz betea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.

Muluhidahen bada baratze miresgarri bat, bi mendi goren artean gordea, Paradisu deitzen dutena.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 27. orr.

Baratze bikainek hartzen duten espazio handi bat baitago etxeen behealdearen eta hesi gotortuen artean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Hau edozein arima on gozarazten duen baratze oparoa da, lurrerantz sartzen den estuario argitsuko bi ertzetan hedatzen diren ortuak ikus bitez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 154. orr.

Baratze zoragarriak, mila koloreko txoriak, jakiak, fruituak, ardoak...     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.

Baratze sasitu bat dirudi.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 25. orr.

Baratze abandonatuan, amañililiek beren adar hautsiak erakusten zituzten, eta lurrera iristen zen, hautsita, ezki bikain baten adar handienetako bat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

Hainbeste denbora zuen zuhaitzik, landarerik ikusi gabe, non paradisua iruditu baitzitzaion baratze abandonatu, belar txarrez bete hura.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baratze-eremu hark, beti berde, ur arrezko erretenez ebakia, landare zukutsu, ilun haiekin, ez zion hartan zehar ibiltzeko gogorik ematen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 153. orr.

Elizaren atzealdean eta saihetsaldean lerroz lerro jarri zituzten gereziondoak, baratze lur puska dezentean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

Amets hutsa!Inausi ahala, gero eta indartsuago emango dizkizu, baratze-lanetan balioko dizuten zarbak, makila luxeak, hagatsu, baba eta leka txut eusteko gauza izango diren zarbak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.

Urde bazkatzen, ardi zaintzen, sukaldea eta ezkaratza xahatzen, ganbarak nistan jartzen, baratze eta arto jorran.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 174. orr.

Atzean gelditu dira muinoak, argi leunpean, beren baratze-mailekin, beren olibondo zartatu eta mahatsondoekin; zaharrak dira baratze-mailak, etruskoen garaikoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 185. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pilotak egiteko tailerra, ehun akrobatikoen tailerra, hiri-baratzeen gaineko hitzaldia. Narziso-baratze bat dirudi, bat-batean loratua.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Tulipan-baratze batean zoan, eta zaldiak tente altxatzen ditin hankak, tulipanak ez dituela zapaldu behar baleki bezala.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 96. orr.

Etxe tipiko zoragarri bat zen, muino baten gainaldetik herrira begira jarria, eta lore-baratze basa bat zuen aldamenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Masustondo handiaren abaroan eserita, gure etxe zaharreko lore-baratzean, mingranak aletzen ari zen ama.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 7. orr.

5 irud/hed

Historiaurre eta hitz-aurreko paradisuan, estetikaren tenpluan, euskal arimaren baratze metafisikoan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 136. orr.

Berekoikeriak idortutako baratzeak istantean loratzen zitzaizkiola, eskuzabaltasunaren indarrez, negutik udaberrirako bidean!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 257. orr.

Verneren liburuak film zoragarri askoren oinarri izan dira eta literatura unibertsalaren baratzean betiko loraturik geratu dira.  Berria - Harian   2005-03-24

Baratze itxia zara, ene arreba, ene emaztegaia!  Elizen arteko biblia   Kt 4,12

6 baratze-baratze ik baratxe 3.
7 jentil-baratze (orobat baratza) jentilak lurperatuak izan omen ziren lekua. ik harrespil.

Ez gintuen eraman euskaldunok mairu-baratze, trikuharri edo jentil-baratzeari deitzen ditugun neolitiko-garaiko eraikuntzen harrespilera).  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 133. orr.

Baina sentimendu tragikorik bizitzekotan, hizkuntzaren ezarena bizi beharko zukeen Oteizak, cromlechetan ageri zaizkigun neolitikoko aztarnak baino biziagoak baitira hizkuntzak eskaintzen eta eraikitzen dizkigun jentil-baratzeak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 135. orr.

Halako batean, Jentil-baratzako gaueko jenio ahaideak agertu dira gelaren erdian, Gaueko buru dutela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 67. orr.

8 mairu baratze (orobat mairubaratze eta mairubaratza) iz jentilak lurperatuak izan omen ziren lekua. ik harrespil.

Euskaldunok mairu-baratze, trikuharri edo jentil-baratzeari deitzen ditugun neolitiko-garaiko eraikuntzen harrespilera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 133. orr.

Gure mendietako mairubaratzak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 262. orr.

400 multzotan bildutako1104 mairubaratzen azterketa zehatza.  Berria - Kultura   2004-11-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus