Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baratxe (orobat baratx) 1 adlag astiro, emeki.

Orduan ikusi ahal izanen duzu odol tanta bat, menturaz bi, goiko ilunpetik zuregana izarniatzen, baratxe amiltzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 261. orr.

Noiz brinkoka, noiz baratxe; orain zizipasaka, gero gaitzizenak jarriz Jainkoaren sorkariei, hurrena ezjakintasuntzat zurituz nabarmenkeria.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 116. orr.

Zuk aldiz, lasai eta baratxe, ez dituzu oinaze horiek ezagutzen, ez bada sorrarazteko eta gogobeterik begiesteko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 124. orr.

Egia bada ere han desterruan burua altxatzen ari ginela, baratxegi ari gintuan aitaren asmoetarako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 21. orr.

2 (izenondo gisa)

Bien artean, exodoaren zurrunbilo baratxea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 105. orr.

3 baratxe-baratxe (orobat baratze-baratze g.er., baraxe-baraxe g.er. eta batxe-batxe)

Bere burua nire besoen baitan utzia zuen, eta baratxe-baratxe hasi zen berriz negar malkotan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 191. orr.

Geroago baratxe-baratxe agertu ziren zakurrak, ehunka mota.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 10. orr.

Baratxe, baratxe, jauna, hamarratzak amarauna.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 81. orr.

Botere laikoa aldiz, naturazkoa baita, molde naturalean, tipitik eta eskasetik abiaturik, erran daiteke aitzinatuko dela, etxe soiletik etxe multzora [...] eta gero, baratxe-baratxe, erdi mailakoetan haziz, hau da, gaztelu eta hirietan, iganen da goihen beteginera, erran nahi da, hiri askoren batasuna den Erreinura eta erreinu anitzen biltzarra den Inperiora.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.

Batxe-batxe bainan segurki, asko gauza bezala!  Herria   2004-06-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

geldi eta baratx (3)

baratxe baratxe (4); batxe batxe (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus