Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baldarki adlag era baldarrean. ik baldar 6.

Baldarki egiten zuen lasterka, baina bere adineko zeinahik egin izango zukeen bezain azkar, edo are azkarrago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 261. orr.

Erratz bat hartzen du; baldarki dabil hara eta hona, erratzari eraginez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 34. orr.

Jaso berri zuten foke bat baldarki higitzen ari zen haizeak bultzaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 393. orr.

Miretsirik nauka, konparazione, zeinen maltzurki edo zeinen baldarki proposatzen didazun ezti-eztia utz diezazudan lehendakariaren emaztearekiko harremanari berriz lotzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 465. orr.

Poliki-poliki atera da olagarroa arrokaren azpitik, garroak baldarki luzatuz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 171. orr.

Hareatzan etzanik zegoen, eta baldarki marrazten zuen bertan, eta ezabatzen gero, zeinu andana bat, zeinak ametsetako letren gisakoak baitziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 122. orr.

Gizonarengandik urrunen dauden ugaztunetarikoak dira, beharbada gizateria baldarki endekatuaren ezaugarriak dituztelako.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.

Patioaren muturrean baldarki eraikitako aterpetxoan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 140. orr.

Itoizko urtegiaren eraikitze eta betetze lanak baldarki eta arduragabeki babestu ditu talde politiko honek, eta orain jarrera kritikoa antzeztu nahi du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus