Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Munduko umerik baldarrena sentitzen zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 253. orr.
Baldarra, mutila. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 19. orr.
Zer zabiltza zu baldar horiekin! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.
Arma hark, beraren esku baldarrean, ez zuela balio izango bera defenditzeko, hil zezaten justifikatzeko baizik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 111. orr.
-Zure belarri baldarrek ez ahal dute kontzentraziorik galduko! -esan nion txantxetan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 148. orr.
Hamalau hamabost urteko mutiko haiek ezin ziren neskekin harrokeria handitan ibili gainera, gorputzak nahiko xamurrak eta baldarrak baitzituzten oraindik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 71. orr.
Hiztun baldarra semantikaren beldurrean bizi da, semantikaren kartzela edo putzu sakon eta ilunean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 69. orr.
Pobretasuna ez da sekula harrokeriaz hartu behar: pobretasunaz txantxa egitea bezain baldarra litzateke hori. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 13. orr.
Matematikan eta arlo zientifikoetan baldarra nintzen, eta aldiz, memorizatzeko, idazteko eta imajinatzeko erraztasuna banuen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 339. orr.
Gimnasiako eskoletan argi utzita nuen bezala, ikasgelako baldarrena nintzen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 69. orr.
Gauzak mantso doaz, dortoka baldarrak bezala. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 144. orr.
Giltzurrun artifiziala handia eta baldarra da, material sintetikoek ezin baitute berdindu organo naturalaren errendimendua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.
Herri baldarren erlijiotzat daukagu idolatria, eta xedetzat izaki espirituala daukan erlijioa, berriz, herri argituen erlijiotzat. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 141. orr.
Potzoloren planta baldar eta harroputza etorri zitzaidan gogora. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.
Juanek bizarra txukundu zion arrebaren guraizeekin, eta ilea erro-errotik moztu ardientzako guraize baldar batzuekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.
Makila bat zekarren bidelagun, esku zahar haietan arma bat ez eta makulu bat baizik izan ez ziteken makila baldar bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 201. orr.
Zientziaren makulu baldarren -baina txit operatiboen- heineraino etorririk ere, ez dakigu galdera horri erantzuten. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.
136,200 kiloko harri baldarra erabiliko dute bost minutuko txandatan. Berria - Kirola 2006-04-02
Pauso baldarra zekarren. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 20. orr.
Hantxe dabiltza beren pauso baldarrean, denbora hutsaren karga eraman ezinik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 99. orr.
Alde egin zuten soldaduek, pauso baldarrez, launakako lerroetan, hiriko gotorlekura. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 16. orr.
Georgeren ibilera baldarra imitatuz eta makilekin belarra joka. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 104. orr.
Gizona billete zimurtu bat astintzen ari zen airean, salto txikiak eginez dantza-imintzio baldarrean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 301. orr.
Azalpen baldarretan hasi nintzen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 147. orr.
Arrazoia, noski -xehetasun baldarrenetik sotilen direnetaraino- leku jakin bakoitzeko ideologia nagusian bilatu behar da, Dodsek kultur eskema deitzen zion uste eta sinismen multzoan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 68. orr.
Miniatura ezin eskasagoa eta imitazio ezin baldarragoa. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 155. orr.
Kea baino zaharragoak ziren arrantzarako arropek baldar itxura ematen zioten gizon txaparroari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 168. orr.
Bere ironia abiarazten du beste guztien bizkar barre egite aldera, umore zakar eta ingeles baldar batez abiarazi ere. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.
Urteak pasatu ahala, neurtzeko modu baldar horrek zentzua galdu zuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 200. orr.
Ikastegian gora tantaitzen ziren minarete misteriotsu haiek ere, zeinek oraindik ere exotismo faltsuzko jite baldar bat ematen baitiote Massimo d'Azeglio hiribideko gune horri. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.
Buru-bihotzik gabeko ausarkeria baldar hark. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.
Determinismo biologikoaren bertsiorik baldarrenaren oinarriak jarri dituen doktrina multzoa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 157. orr.
Gainera, errima baldarrak ateratzen zitzaizkion etengabe: rincón, acordeón. Zer motibo zuen hain modu kategorikoan eta halako utilitarismo baldarrez hitz egiteko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.
Beatrizen erretratu handia, kolore baldarrez egina. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 166. orr.
Klergiman-ez jantzitako apaiz altu baldar bat, amerikar tankera zuela iruditzen zitzaidana. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 431. orr.
Teknika berri batez aberastu du irakurketaren arte aukeran geldi eta baldarra, aspaldian aurrera egin ezinik baitzegoen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 44. orr.
Begiak itxi eta, oraindik ere, ikusi egiten ditut habia haiek: karnabaren goroldiozkoa, kaskabeltzaren borobil-borobila, mikaren handi eta baldarra. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.
Gure aitarentzat, manera baldar, trakets eta herabeak zituzten pertsonak ziren "beltzak", egoki janzten ez zirenak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.
Atomotxoa han da, intsektuaren mila begietariko batean, eta bere partetxoarekin laguntzen du hark espazioan orientatzeko baliatzen duen ikusmen labur eta baldarrean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.
Adiskidantza berri bat, maitasun baldar bezain iheskor bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 40. orr.
Hauek izan ziren bere hitz lehor baldarrak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 18. orr.
Halako batean emakumea, zumezko aulkitik mantso-baldar jaikirik, neska-koskorrarengana hurbildu da. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 133. orr.
Errealitatea beti konplexuagoa da asmazioa baino: gutxiago orraztua, baldar-zakarragoa, ez hain biribila. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 287. orr.
Hiribazter biluz-baldarrean finkaturik, lapurren beldur zen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 152. orr.
Nekazari baldar, ezjakin, arlotearen topikoa bazterturik, nekazari argi, jakintsu, gizatasunez jantziaren eredua eraiki behar zuen Mogelek. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 148. orr.
Zakila bereizgarritzat duen sexuaren bereizgarria dela berez (asta) zakila izatea, hau da, bortitza, baldarra eta ergela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.
Lan bila hasi baino lehen, bizarra egin, ilea moztu, jantzia eskuilatu eta kendu baldar-itxura hori. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.
Kea baino zaharragoak ziren arrantzarako arropek baldar itxura ematen zioten gizon txaparroari. ia 100 kiloko gizasemea izan eta baldar trazarik ez du ezertan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 168. orr.
Denbora librea da libertatearen beste jokaleku nagusietako bat xoriño hega-baldarrentzat, eta hor libertatea hutsaren pare bilakatzen da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.
Ez naiz baldarkeriei baldar erantzuteko gai. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 42. orr.
Ez zen taldean lan egiteko pertsona ere, eta inuitekin bereziki baldar portatzen zen, berotasunik gabe eta gainetik begiratuz bezala. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 179. orr.
Barka iezadak hain baldar portatu izana. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 288. orr.
Inork inoiz hitz egiten dit orduan baldar jokatu zuen ikaskide haietakoren baten edo bestearen gaurko iritzi-aldaketaz edo jarrera humanoagoaz. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 106. orr.
Esku handiak ditu, hatz lodiak, oso baldar eusten dio arkatzari. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 117. orr.
Baldar samar besarkatu ninduen. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 70. orr.
Ni, betiko apo euskaraduna izaki, oinez eta baldar nabilela, [...]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 113. orr.
Aita lotsati eta baldar ibiltzen zen asteburuko gonbidatuen artean. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.
Begietan txinpartak zenituen piztuak, eta mihia aldi berean arin eta baldar. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 27. orr.
Mahuka hutsak baldar, dilindan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 31. orr.
Dantzan hasi ziren, gizona emakumearekin, eta neska mutilarekin, baldar hasieran, esku-oinak zurrunduak balituzte bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 247. orr.
Ni zahar baldar, eta semea afektibitatea gaurkotu ezinik, alegia. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 85. orr.
· Baldar jario hasi nintzen hizketan, estropezuka. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 117. orr.
Parera zetorkiona herr Öchlerren ikasleren bat zela usaindu orduko, ihes egiten zuen, baldar-baldar, gure irri eta txantxen beldur. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 65. orr.
baldar eta (21); baldar ibili (3); baldar samar (6); baldar samarra (10); baldarra dela (5); baldarra eta (12); baldarra izan (3); baldarra zen (5); baldarrak eta (3); bezain baldar (5); bezain baldarra (6); esku baldarrez (3); eta baldar (17); eta baldarra (12); eta baldarrak (4); hain baldarrak (3); ibilera baldarrez (3); modu baldar (4); oso baldar (6); oso baldarra (3); zakarra eta baldarra (3)