Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bakartasun (300 agerraldi, 45 liburu eta 52 artikulutan; ETCn 1.032) 1 iz bakarrik dagoen edo egon ohi den pertsonaren egoera. ik bakardade.

Bakartasuna duzu berriz lagun, baina bakardade berri batekin topo egiten duzu: bertze gisa batekoa da isiltasuna, bertze gisakoak harrabotsak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.

Familiatik bereizirik sentitzen zen, amarik gabe, oso bakarrik, eta bakartasun horrek bere baitan bildua eta tristea bihurtu zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.

Eta gero eta joanago bakartasunaren beldur naiz, bakardadearen beldur.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 15. orr.

Bakartasunaren latza probatua duenak baitaki zer izaten ahal den bihotzeko lagun baten eskasa.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 108. orr.

Presondegi guzia blokeaturik, ni bakartasuneko kartierrean sartu arte, beti ene eskoltak inguraturik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 74. orr.

Stephenen bizitza aberatsago egiteko, bakartasun hitz gabeko hartatik irten, eta harremanen eta hizkuntzaren mundura erakartzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 201. orr.

Halaz donadoen bakartasunean ezjendetzen ari ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 43. orr.

Bakartasunak alde on hori bazuela, etengabe ari nintzela irakurtzen, eta gauza batzuk ur freskoa bezala barneratzen nituela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.

Bakartasunean bizitzea, naturaren ikuskariaz gozatzea eta noizean behin libururen bat edo beste irakurtzea...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 51. orr.

Haurtzaro aspergarriko maitasunik ezak, jaiotetxeko hustasunak, familiarik gabeko bakartasunak, aurreneko zirraren pobretasun eta urritasunak, eta, azkenik, patuaren begirada latzak, modu aspergarrian begiratu baitzion, neguko elur-erauntsiak ganduturiko leiho batetik zehar.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 527. orr.

Hain da lanjerosa bakartasuna, non legez ez den hiru hilabete baino gehiagorentzat atxikitzen ahal norbait bakartasunean bortxaz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 119. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bakartasun hutsean lehenik, bere kuraiari eta herriaren sostenguari esker erdietsitako bakartasun bigunagoan ondoren.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 18. orr.

Halako jendea badagoela jakiteak giza adimena nolabaiteko bakartasunean -eta are bakartasun bikainean- aztertzeko aukera ematen digu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 219. orr.

Bakartasun erabatekoa nagusitu zitzaion etxean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 385. orr.

Aitaren heriotzaren ondotik bizi izan zuen bakartasun arraroa aipaturik, bere burua askatua sentitu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 111. orr.

Bada hemen bakartasun single bat, oroz gaindikoa, misteriotsua, eta iluntasun bat libreki eskuera dagoena, baina zentzuen bidez eskuraezina.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 80. orr.

Marko-objektuak eta muga-markoak, biak batera, irudiaren pertzepziozko bakartasun bat izateko lagungarri dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Segur aski ez du sekula izango bakartasun une baten plazer xarmagarriaz gozatzeko aukerarik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 43. orr.

Bakartasun denboraldi hortaz du hain xuxen liburu bat plazaratu Filipe Bidartek.  Herria   2004-11-25

Ezartzen dizuten bakartasun sistema hain da zentzugabea, non, erritmo edo arritmia horri jarraikitzea ikaragarri kostatzeaz gain, zure baitako larrialdi eta antsiaren sentsazioak neurrigabeki bizkortzen baitira.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.

Mututasuna, bakartasun irudipen horrekin ezkontzen joan zitzaidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 191. orr.

Zuhaitz Errasti gipuzkoar preso politikoa gose greban da Nanteseko presondegian, agorrilaren 15az geroz, bakartasun zeldan atxikia delako.  Herria   2005-09-08

Kartierraren erdiko hesiaren beste aldean, bakartasun tokiko zeldak; eta bigarren zati horretako azken zelda, enea, han puntan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 87. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Izan ere, azkengabeko gizon-bakartasun tristera kondenaturik ikusten nuen garai hartan neure burua, sekula santarako emakume baten irribarrearen graziaz gabetua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 57. orr.

Beti sistemaren aurka haserre, konpromizioak, konponketa sentimentalak barne, ezereztatuz, mutxurdin-bakartasun honetaz harritua baina harrotua halaber.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.

5 irud/hed

Bakartasunak bazka oparoa eman zion zekentasunari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

Behin ere hainbeste senditu ote dut ni baitan bakartasunaren ausiki latza?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 58. orr.

6 bakarra izateko nolakotasuna.

Hiru tesi teologiko kardinalak frogatzen ditu: Jainkoaren existentzia, bakartasuna eta gorpuzgabetasuna.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 10. orr.

Irudi bakarra vs. irudi anizkuna: bakartasun edo aniztasun horiek espazioaren arabera definitzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.

7 bat-bakartasun bar eta bakarra denaren nolakotasuna.

Jainko hautsi bat da, bi buruko mustro bat, euskarazko jendearen aho-mihitan berez behar lukeen bat-bakartasuna galdutako jainko gaixo bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 59. orr.

Jainkoa dena den, dakien eta dezakeen Diruaren izen zaharra baizik ez dela, edo, bestela esanda, bat-bakartasun edo bakardade kosmikoarena, beldurrezko ezerez beteginarena edo goroldiorik ere lotzen ez zaion harri ahantzi batena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Eta zer den euskarazko halabeharra, edo beharra bera, edo samurtu eta lotsaturen bitarakotasun ustezkoaren ixilpeko bat-bakartasuna, eta beste ezin konta ahala gauza burtzoragarri gure mintzo honen giltzetatik jaulkiak  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 241. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakartasun osoan (5); bakartasun tokian (7); bakartasun tokiko (5); bakartasun tokitik (5); bakartasuna eta gorpuzgabetasuna (6); bakartasunaz bi hitz (9); presondegi bateko bakartasun (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus