Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bakardade (1147 agerraldi, 191 liburu eta 139 artikulutan; ETCn 5.232) iz bakarrik dagoen edo egon ohi den pertsonaren egoera. ik bakartasun.

Bakardadea ere egoera benetan bitxia duk... batzuetan junglaren tankerakoa izaten duk, arriskuz eta ustekabez betea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

Gizonezko askok haustura-garaietan bizitzen dutena melankolia dela eta ez bakardadea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 40. orr.

Bakardadea eta kartzela ezagutzen ditut, baina horrek ez nau aldatu.  Berria - Mundua   2004-04-13

Bakardadea behar balu bezala bere oreka berreskuratzeko.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 36. orr.

Eguneroko lanak bakardadea leuntzen du, eta, hala, etxera itzultzean sumatzen da bakartasuna.  Berria - Gaiak   2004-05-19

Oso gutxitan lotzen dugu bakardadea sentimendu atseginekin.  Berria - Gaiak   2004-05-19

Idaztea bakardadea da, idazlea bakardadera kondenatuta dago.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.

Zer ote dakik hik bakardadeaz, noiz egon haiz hi bakarrik?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 40. orr.

Bakardadeak min gutxiago eman beharko luke milaka bakardadez inguratuta dagoenean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 18. orr.

Bakardadeak ere bultzatzen dik bat baino gehiago, harreman barnekoagoetan abaroa bilatzera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 121. orr.

Koldar hutsa naiz, bakardadeak bildostu egiten duen azeri usteko bat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 54. orr.

Ahalegin dadila, asteburuetan nahi baduzu, bere bakardade egarria inguru-inguruan ditugun edertasun naturaleko lekuetan asetzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 174. orr.

Paisaiari begiratzen zion, haren bakardade eta goibeltasunak inoiz ez bezala hunkitzen baitzuten.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.

Bakardadeak ere higatzen nau emeki-emeki, artetan egiten diodala ene buruari: Banan, zertako beti bakarrik?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 54. orr.

Babes faltarekin lotzen dugulako diogu beldurra bakardadeari.  Berria - Gaiak   2004-05-19

Bakardadearen sentimentu jasanezinak kilometroak eta kilometroak eginaraziko baitzizkidan ohartu gabe ere.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 114. orr.

Urte askoan, dirua gertatu zitzaion bakardadearen aringarri bakarra.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

Eliza hura bihurtu zen nire bakardadearen neurria, edonor zorabiatzeko moduko neurria.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 77. orr.

Sukaldeko bakardadean otorduak egiten nituen istant bakanetan, Polikarporen antzera garbigailuari tinko begiratu, eta bertara sartzeko gogoa etortzen zitzaidan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 40. orr.

La Verna mendiko bakardade hartan igarotzeko erabakita zuen berrogei eguneko epea bete zuenean [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 900. orr.

Bakar-bakarrik bizi zen bere txabolan, baina ez bakardadean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 150. orr.

Arrainaren bakardadearekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 81. orr.

Literatura bakardadea omen da ezeren gainetik: bakardadean idazten dugu, bakardadean irakurtzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 46. orr.

Harentzat nirea izango zen desanparoa: tipo bat gauaren bakardadean idazten.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 11. orr.

Bakardadean bizi denak guztia zekik, eta ez duk ezeren beldur.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 149. orr.

Kontatuko diat, azkeneko berrogeita bat urte hauetan zer ikasi dudan basoko bakardadean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

Urbiaingo bakardadean mundu haren falta sumatzen zuelako-edo.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 121. orr.

Bakardadean afaldu naiz, beti bezala, egunaren eta biziaren pisuak konkorturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 122. orr.

Bakardadera eramango dut eta han bihotzera diot hitz egingo.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 27. orr.

Bakardadeko bizitza eraman nahi duenarentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1075. orr.

Bakardadearen minaren eta gaztarotik pairatu frustazioen araberako sentimentuak ninduen ohartu gabe osoki hartua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 140. orr.

Harekin hitz egin behar dut, ni izanen naiz bere bakardadearen sendagaia, bere oinazearena.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 41. orr.

Bakardadezko tristura mingots hura.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 33. orr.

Urruneko eta agurrezko gutunak baino zerbait gehiago ziren, bakardadezko eta tristurazko gutunak baino zerbait gehiago.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 57. orr.

2 irud/hed

Zeruaren urdina amatatzen denean pizten ditugu gure bakardadearen argiak, eta bizitzaren nekea dastatzera ateratzen dira prostitutak euren gelatxoetatik kamiolarien artera.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 154. orr.

Bost-sei kartzelero, porrak eskuetan dituztela zeldako atean agertzen zaizkizunean bakardadearen leizerik ilunenean zaudela sentitzen duzu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 91. orr.

Partida bururatuta, bakardadearen ausikiak hirigunearen karriketan ezarri ninduen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 106. orr.

Kate-zakur hauts kolore gisako bat, alegia, bakardadearen gau minari zaunka.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Eta bakartasuna duzu berriz lagun, baina bakardade berri batekin topo egiten duzu: bertze gisa batekoa da isiltasuna, bertze gisakoak harrabotsak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.

Hala ohartu nintzen egun batean ezen ene ihesaldi haiek bakardade batetik bertze bakardade handiago baterat ninderamatela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 503. orr.

Hala anakoretak nola epailearen beldur ziren gaizkileak edo maitasun dezepzio bat jasan eta bakardade gorrian murgiltzeko promesa egindako etsiak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.

Inkonprentsioaren bakardade latzean murgilduak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 61. orr.

Argi dago bakardade izugarrian zaudela.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 147. orr.

Seme-alaba kuttunak kendu dizkiote ama alargunari, bakardaderik bakartienean utziz.  Elizen arteko biblia   Ba 4,16

Hainbat bertute, polo aldeko bakardade izoztuetan barrena espedizio desolatu batean bera buruzagi, gidari, aholkulari bihurtuko zuketenak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 39. orr.

Zer erranik ez, pertsonen baitako bakardade hautatua gozo eta aberasgarria izaten ahal da.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.

Kezkarik gabe eta libre, bakardade ezkutura erretiratu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 748. orr.

Ezin dut dagoeneko deus jaso bakardade tragiko horietatik, araztasun huts pittin bat ez bada.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.

Ikasgelako isiltasunaren eta bakardade emankorraren ordez.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.

Errukirik gabeko bakardade zantarra eskaintzen duen erraldoi berekoia.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.

Zazpi urte horietatik, sei erabateko bakardadean igaro nituen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 177. orr.

Aterperako bidean, neska zerbitzariaren aurpegi agradosa, gauaren bakardade ameslarian, artoski, kasik kartsuki, irudimenaz marratzen dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 38. orr.

Joanes ez zen sekula ezkondu: bakardade bukolikoa hobesten zuela zioen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 129. orr.

Jainkoa dena den, dakien eta dezakeen Diruaren izen zaharra baizik ez dela, edo, bestela esanda, bat-bakartasun edo bakardade kosmikoarena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Bakardade dolorezko honetan, maite ditudan guztiengandik urrundua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 356. orr.

Batean bakardade ez beti atseginera egokitu beharra daukazu, bestean bikotekide ez beti atseginera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 150. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osgai gisa)

Egia da familia babesleku bat zela enetzat baina ez bakardade leku bat edo zilborrean mugitzeko espazio bat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 133. orr.

Egia handia zen, noski, liburua, bakardade egoeretan, lagun ona izan daitekeela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 29. orr.

Ramsayrekin gogoratu zen, nola joaten zen bidean bere gisa, berezkoa zirudien bakardade giro hartan bildua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 26. orr.

Narrazio literarioak, prentsak ez bezala, bakardade harremanetara garamatza. Presoon eguneroko bizitzan, bakardade sentsazioa da sakabanaketaren eraginik gogorrena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 120. orr.

Atzoko bakardade sendimendua berriz gogoan daukat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 168. orr.

Ahalegin dadila, asteburuetan nahi baduzu, bere bakardade egarria inguru-inguruan ditugun edertasun naturaleko lekuetan asetzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 174. orr.

Ikusten dut begi eder tristeak ere badituela, bakardade-ukitu batez tindatuak.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 44. orr.

Morsezko mezuek eta Frantziatik zetorkigun prentsak ez zuela nire bakardade susmo hauetaz ezertxo ere esaten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 162. orr.

Bakardade basamortu bat.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 182. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osgai gisa)

Autismoaren ezaugarri nagusitzat “bakardadea” azpimarratzen zuten biek, gogamen-bakardadea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

5 bakardade-zale ik bakardadezale.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus